Ihes egin beharra

  • Heraclia Maiztegi Gerra denboran ihesi

    Heraclia Maiztegi Mujika (1919) Soraluze

    Gerra denboran, Bilbora egin zuten ihes. Gerora, Laredon ikusi zituzten sartzen italiar tropak. Handik Castro Urdialesera joan ziren, eta geroago Bilbora itzuli ziren. Gerra denborako kontuak oroitzerik ez zaio gustatzen Heracliari.

  • Adelaida Etxeberria Gerra hasi zenean, Hendaiara

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Etxetik inor ez zen gerrara joan. Aita Hendaian egon zen 13 hilabetean eta bueltan arazoak izan zituen: etxean preso eduki zuten eta Logroñora ere bidali zuten. Beraiek 15 egun bakarrik egin zituzten han. Aitak gehiegi kontrolatzen zituen alabak, beldurrez zegoen beti.

  • Adelaida Etxeberria Hendaiako egonaldia; Irun erreta

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Osabaren itsasontzian joan ziren Hendaiara. Lasto artean egin zuten lo. Aitak 13 pezeta ordaintzen zituen pentsio gisa. Buelta gogorra izan zen. Irun erreta ikusi zuen bueltan.

  • carmen gonzalez Hendaian, itsasontzi batean bizitzen

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Harresian dago bere jaiotetxea. Balkoitik bonbak erortzen ikusten zituzten; behin, anaiaren lagun bat hil zen. Hendaiara joan ziren, eta handik Irun sutan ikusi zuten. Itsasontzi batean bizi izan ziren hiru familia. Frente Popularrera joaten ziren jatera. Batzuk Bartzelonara bidaltzen zituzten trenez. Milizianoek ontzia hartu nahi zuten, baina ez zuten lortu.

  • Luis Iriazabal Gerra etortzean, ihesi bestaldera

    Luis Iriazabal Oronoz (1926) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, bestaldera joan ziren. Amaren lehengusu bat zegoen han, eta etxean hartu zituzten, baina ez oso gogo onez. Kalean ere gorrotoa sumatzen zen beraien kontra.

  • mertxe birto Gerra hasi zenean, Hendaiara

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, aita eta beste bi gizon guardiak egiten jarri zituzten kai zaharrean. Batelak hartu, koltxoiak eta umeak barruan sartu, eta Hendaiara joan ziren. Handik Ziburura. Ama Hendaiara joaten zen arraina saltzera. Tiro-hotsak.

  • mertxe birto Eskolan frantsesez ikasi, eta bueltan erdara jakin ez

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Eskolan ibili zen umetan; baina idazten eta irakurtzen frantsesez ikasi zuen, Ziburun. Bueltan ez zekien erdaraz. Gurutzeko mojekin ibili zen gero.

  • mertxe birto Etxean tokirik ez, eta izebarenean lotan

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Guraso biak ziren portuarrak. Jatorria. Birto abizena nondik datorren. Corellan den jauregia: Birto de Bera. Bederatzi senide izanda, lo egiteko nola konpontzen ziren. Ziburun, izebaren etxean. Bueltan, Santiago kalera joan zen beste izebaren etxera; biak ohe bakarrean. Etxera bueltatu zenean, bera etxeko lanen kargu.

  • mertxe birto Bueltan, ume denak frantsesez

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Madalen karrikan bizi izan zen urtebetez, Ziburutik bueltan. Izebarekin egiten zuen lo, ohe berean. Ume guztiak frantsesez hizketan aritzen ziren kalean, hiru familia bateratsu bueltatu zirelako. Daniela laguna.

  • mertxe birto Anaien alde otoitz egiten

    Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia

    Ziburun ermita batera joaten ziren, gerran zituzten anaien alde otoitz egitera. Ziburun goserik ez zuen pasatu, umeak pozik bizi ziren. Amak bazituen hartzaileak, eta ondo saltzen zuen.

  • Julian Lekuona Hendaiara ihesi, koltxoiak hartuta

    Julian Lekuona Igos (1922) Hondarribia

    Hendaiara joan zirenean, koltxoi bila bueltatu zen, eta ama bere bila. Hondarribitar asko joan ziren ihesi.

  • Joxe Migel Elduaien Gerra garaian, Donibane Lohizunera

    Joxe Migel Elduaien Emazabel (1934) Hondarribia

    Ama portukoa zen, arrantzaleen alaba. Gerra denboran, Donibane Lohizunera joan ziren; hantxe jaio zen arreba. Nolatan joan ziren hara.

  • Juanito Altuna Hiru urterekin Hendaiara

    Juanito Altuna Arranbide (1933) Hondarribia

    Hiru urterekin San Pedro kaleko etxea utzi eta Hendaiara joan ziren. Bi urte inguru pasatu zituen han, beste familia batekin. Sei senidetan zaharrena da. Hasieran baporean bizi izan ziren Hendaian.

  • Juanito Altuna Hendaiatik Hondarribira buelta, bost urterekin

    Juanito Altuna Arranbide (1933) Hondarribia

    Hendaiako oroitzapenak. Domingo Ospital. Hendaiako kasinoaren azpian egiten zuen lo. Goserik ez zuen pasatu. Bost urterekin bueltatu zen Hondarribira. Amak bentan egiten zuen lana. Ama portuarra zen, aita Elgetan jaioa, baina arrantzalea; aitona mikeletea zen, Eskoriatzakoa berez.

  • Mila Otaegi Gerra hasi zeneko estutasunak

    Mila Otaegi Arrizabalaga (1926) Errenteria

    Gerra hasi zenean, Milak 10 urte zituen. Uda guztietan, Idiazabala joaten zen familiartekoen etxera, eta han zegoen gerrak eztanda egin zuenean. Gerra sortu zenean, denak mugitu ziren: Oiartzunen gizon batzuk fusilatu zituzten; ama eta familiarteko batzuk juxtu-juxtu libratu ziren fusilatzetik; eta, azkenean, Frantzian eta senide batzuen etxean eman zituzten hilabete batzuk. Bitarte horretan, Milak ez zuen ezer jakin Idiazabalen baitzegoen aitonarekin, osabarekin eta anaiarekin.

  • Inaxito Albisu Gerrako une latzek markatu egin zuten Inaxito

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    Gerra etorri zenean, Errenteria ebakuatu egin zuten. Asturiastik meatzari asko etorri ziren euskaldunei dinamita nola erabiltzen zen erakustera. Behin meatzari haietako bati tiroa jo zioten buruan kanpandorrean zegoela. Orduan Inaxito umea zen eta gerrako panorama latza ikusita oso gaizki pasa zuen.

  • Agustina Askasibar Gerra sasoian Mallabira ihesi

    Agustina Askasibar Lauzirika (1929) Eibar

    Gerra sasoian, Mallabira ihes egin behar izan zuten. Otaolaerdikoa baserrikoek eraman zizkieten altzariak. Aita eta anaia Jose Maria etxea zaintzen gelditu ziren Eibarren. Anaia zauritu zuten eta orduan Mallabira joan ziren bai aita bai anaia. Ez zuela goserik pasa dio eta errazionamendua nola bizi zuten kontatzen du. Dendan gelditutakoekin trukeak egiten zituzten.

  • Rosario Barrena Larruzea Gerran etxea utzi behar

    Txaro Barrena Larruzea (1931) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibila Bilbon bizi izan zuen. Etxetik alde egitea egokitu zitzaien, eta Santanderreranzko bidea hartu zuten. Etxera bueltatu zirenean, teilatua zulatuta zutela-eta, beste etxe batera joan behar izan zuten konpondu arte.

  • Joxe Arrieta Etxaniz Tropak herrian sartu ziren eguneko giroa

    Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Tropak Elgoibarren sartu ziren egunean Trenbide kalean eta herrian zer mugimendu gogoratzen dituen kontatzen du Josek. Jendeak trenean ihes egin zuen Bilbo aldera.

  • JOSE GURRUTXAGA Amarekin elkartu Bilbon

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Aitarekin batera joaten zen frontera. Batailoiari jarraitzen zioten. Azkenekoz, Ubidean egon zen. Hasieran pentsatzen zuten zortzi egun barru etxean izango zirela berriz, baina ia hiru urte egin zuen kanpoan. Ama Elgoibartik bidali zuten Bilbo alderantz eta han elkartu zen semearekin.