Ihes egin beharra

  • Maria Ibarguren Gerran erreketeekin izandako tratua

    Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, anaiak mendian ziren; etxera deitu zituzten eta ezkutatuta edukitzen saiatu ziren. Francoren aldeko soldadu bat etxean izan zuten behin. Etxeko oilo guztiak kendu zizkieten erreketeek.

  • Joxe Esnaola Aita Altzagara alde eginda

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    1934an, Joxe Mariren aita Altzagara joan zen senide batzuen etxera, ezkutatzera.

  • Joxe Esnaola Baserritik ihesi

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Gerra denboran, auzoko bat arto soroan hiru egunez ezkutatuta egon zela kontatzen du. Baserritik ihes egin behar, eta Joxe Mariren aitak auzoko batzuk Ordiziara eraman zituen.

  • 1634 Lehengusuen baserrira, bonben beldurrez

    Inazio Albizuri Etxaniz (1928) Azpeitia

    Bonben beldurrez, ihes egin zuten baserritik. Lehengusuen baserrian, Agiten, 15 egun pasa zituzten. Baserri hori bakartuta zegoen. Beren baserrira ez zuten bonbarik bota, baina Loiolara bai. Loiolan milizianoak egon ziren, eta bertan zuten janarien gordailua.

  • Pedro Agirre Gerra hasieran, ganadua konfiskatzen

    Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia

    Santiagok ezagutu zuen gerra eta orduko oroitzapenak gogoan ditu. Tropak etorri eta txahalak eraman zizkietenekoa kontatzen du. Gordeta zeuden gizonek ihes egin zuten orduan.

  • Begona Gabilondo Bilbotik Santanderrera

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Aita Bilbon zegoen, apaiz baten etxean, eta apaizak etxe bat ipini zien. Ez zuten denbora asko egin Bilbon, baina josten ikasten ibili zen. Beste bi ahizpak erizainei laguntzen ibili ziren, ospitalean. Bilbotik Santanderrera joan ziren, eta han lurrean egin zuten lo bi egunez, etxe huts batean.

  • Telesforo Oiarbide Gerra garaian bazuten elkarren berri

    Telesforo Oiarbide Zabaleta (1923) Hernani

    Gerra garaian ere jakitzen zen baztarretan gertatutakoaren berri. Egunkariek ere zabaltzen zituzten berriak. Gernikatik inguruko baserri batera ihesi etorri ziren eta berak baserriko lanak egiten zizkien, morroi moduan.

  • Antonio Lizeaga Errefuxiatuak Epeleko Etxeberrin

    Antonio Lizeaga Arrieta (1932) Hernani

    Gerra ondorenean, errefuxiatuak eta denetarikoak izan zituzten Epeleko Etxeberrin.

  • Karmen Errarte Erzilla Gerra denboran, urtebete Eltziegon

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmenek urtebete Arabar Errioxako Eltziego herrian pasatu zuen Arrasateko familia batekin. Han egon zen denboran euskara ahaztu zuen, eta etxera bueltatutakoan ez omen zuen euskara ulertzen. 12 urte inguru zituen orduan.

  • Karmen Errarte Erzilla Adolfo Gomezekin Eltziegora

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmen Arabar Errioxako Eltziego herrira joan zen Adolfo Gomez musikariarekin. Gomez Karmenen amaren esne-bezeroa zen, eta beraiekin eraman zuten 15 egunerako, baina urtebete inguru egin zuen han. Eltziegon, gerrako hegazkinak pasatzen bakarrik ikusten zituzten. Herriko errepublikar batzuk hil zituztela kontatzen du.

  • Maria Ormaetxea Goitana Kalera ihesi

    Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate

    Goizeko seietan, kalera ihes egin zuten. Olaben etxean jaten ematen zieten, baina ezin zuten bertan lo egin. "Bar Errasti"ko etxea hutsik zegoen, eta bertan egon ziren abenduko hogeita bat egunetan. Handik Arrasate okindegi ondoko etxe zahar batera pasa, eta zazpi hilabetez egon ziren, Eguskitza baserria bista-bistan zutela.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñatira ihesi, eta handik Hondarribira

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Hondarribian, senide batzuen etxean bizi zen. Hango oroitzapen onak ditu. Arrasatetik Oñatira ihes egin zuten, eta handik Hondarribira joan zen Juli. Gerra baretu zenean bueltatu zen etxera.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñati oso lasai gerra garaian

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Oñatin egon zirenean, gerratik babesteko ondo pasatu zuen. Handik Hondarribira joan zen, patrikan lau zilarrezko ogerleko zituela. Oñatiko lasaitasuna gogoratzen du. Lau senide egon ziren Uztargilearen etxean babestuta.

  • Pilar Mujika Arana Izeba fusilatu zuten Oiartzunen

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Gerra denboran, Bilboko Begoña auzora ihes egin zuten; baina aitaren atzetik zebiltzanez, Santanderrera joan ziren. Handik hanka egin behar izan zuen aitak, bizirik jarraitzeko. Aita abertzalea zen. Bere arreba Paula Oiartzunen fusilatu zuten.

  • Pilar Mujika Arana Ama pontekoa bonben azpian

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Aita gerran beti ihesi ibili zen. Bilboko Begoña auzoan gordeta zeudela, etxean ume bat jaio zen. Pilar izan zen ama pontekoa, eta gogoan du elizara bidean gertatu zen bonbardaketa. Aitajauna zen Pilarren aita pontekoa, eta ezkondu eta gero ere egiten zion "karapaixoa" (Pazko-opila).

  • Pilar Mujika Arana Begoñako baserri batean babestuta

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Begoñan baserri batean egon ziren, eta Bilbora esnea banatzen laguntzera joaten zen Pilar. Hasieran, baketsu zegoen Bilbo; baina, Artxandatik bonbardaketak hasi zirenean, Santanderrera joan ziren.

  • Pilar Mujika Arana Bonbardaketa egunean Durangon zeuden

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Bilbon tuneletan gordetzen ziren. Durangoko bonbardaketa egunean, Pilar eta bere familia Durangon zeuden. Bonbardaketa beldurgarria izan zela dio. Begoñatik Santanderrera autobusez joan ziren, beste hiru senar-emazte arrasatearrekin. Santander hiriburuko kale-etxe batean egon ziren.

  • Pilar Mujika Arana Fraideak aita salatu zuenekoa

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Sei hilabete zeramatzaten Santanderren aitak ihes egin behar izan zuenean. Aitajaunari deitu zioten eta honek kudeatu zuen familiaren buelta Arrasateraino. Fraide karlista batek aitari salaketa jarri zion tailerreko dirua lapurtzeagatik. Dena gezurra zela frogatu zuten.

  • Kontxi Etxebarria Axpe Gerra garaian Oñatiko kolegioan

    Kontxi Etxebarria Axpe (1923) Arrasate

    Gerra garaian Oñatin egon zen kolegioan. Bere anaiak bi soldadu eta bat kartzelan egon ziren.

  • Agurtzane Osa Ahizpa gerrako ume

    Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa

    Agurtzaren ama, neba eta ahizpa Frantziara joan ziren Gerra Zibilean. Bere ahizpa familia batek hartu zuen; nebak, ostera, ez zuen amagandik banandu nahi eta beragaz bueltatu zen etxera. Ahizpa han gelditu zen eta gerrako ume bezala ez zen sekula etxera bueltatu. Bere amak beti pentsatu zuen alaba hura egunen baten etxera ekarri ahalko zuela bueltan. Hala ere, beti izan dute hartu-eman asko.