Ihes egin beharra
-
Hiru hilabeteren ostean, etxera
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Frantzian hiru hilabetez egon ziren ebakuatuta, baina II. Mundu Gerra hasiko zela-eta, etxera bueltatu ziren. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten. Berak ez zituen Lekeitioko erasoak ezagutu, lehenago egin baitzuten alde.
-
Bermeora ihesi gerra denboran
Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio
Hiru urte zituela sortu zen gerra. Bermeora eraman zituen amak gerra denboran. Gernika ketan zegoela itzuli ei ziren; italiarrak sartu berri ziren Bermeon. Anai-arreba asko ziren.
-
Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Aita fundizioan hasi zen lanean 13 urte zituela. Soldadutzara joan eta gero, ordea, Banco San Sebastianen egin zuen lan. Gerra garaian, alde egin behar izan zuen herritik nazionalista izateagatik. Aitari irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta politika munduan sartuta egon zen.
-
Familia osoa abertzalea eta gerran ihes egin behar
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Aitaren aldetik, familia osoa zen abertzalea. Donostian bizi zen aitaren anaia, eta gerran ihes egin behar izan zuen bere seme zaharrenarekin. Semea Ingalaterrara joan zen Bilbotik, "niños de la guerra" delakoen itsasontzian. 19 urte eman zituen han.
-
Gerrako tiroketak eta babeslekuak
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Gerran, erreketeak herrian sartu aurretik, aitak ihes egin zuen abertzalea izateagatik zerbait egingo zioten beldurrez. Erreketeen agintariek baserri bat hartu zuten, eta handik errepublikanoen kontrako tiroketak egin zituzten. Iñakiren etxean nola-hala babesten ziren; baina, hala ere, tiro bat sartu zitzaien etxera. Gerra garaian, sotoan egoten ziren babesteko.
-
Herrian fusilamendu ugari eta ihes egin zuen jende mordoa
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Erreketeek eta falangistek batzokia hartu zuten eta trantsiziora arte ez zuten utzi. Errenteriako batzokian eduki zituzten atxilotuta bi apaiz eta gero fusilatu egin zituzten. Errenterian jende askok ihes egin zuen itsasoz. Iñakiren aita Bilbora joan zen ihesi anaiarekin eta ilobarekin batera; ez zen frontean egon.
-
Errenteriatik Donostiara ihesi, etxean lapurtuko zieten arriskuarekin
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Iñaki eta bere senideak Donostiara joan ziren gerra garaian osabaren etxera, eta han egon ziren hilabete batzuk. Donostian, Urbieta kalean bizi ziren. Errenteriatik alde egin zuen jendearen etxeetan arpilatzeak (sakeoak) egon ziren. Apaizak (karlistak ez zirenak) kale-jantzian egoten ziren, zerbait egingo zieten beldurrez.
-
Parrokiako eskolan, ahizpa irakasle
Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia
Parrokiako eskola, Matia kalean. Oso maistra zorrotza zen ahizpa. Mutilak aparte. Erdaraz ikasten zuten. Etxean euskaraz hitz egiten zuten, gerra aurretik. Ahizpa Bordelera joan zen ihesi.
-
Zortzi urterekin, arrantzan
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Ez zen eskolara joan gerra aurretik. Zortzi urterekin aitarekin joaten zen itsasora. Arrantzalea zen, donostiarra. Aitona mutrikuarra. Ama ere donostiarra zen, kaikoa. Bost anai-arreba ziren; hiru mutil eta bi neska. Ia denek egin zuten alde gerra garaian. Bilbora joan ziren bapore baten sotoan. Gero, Castrora.
-
Donostiatik Bilbora
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Bilbora iritsi zirenean, izeba baten etxera joan ziren. Bonbardaketak. Gernika bonbardatu zuten egunean jaio zen anaia gazteena, Algortako ospitalean. Bi-hiru egun egin zituzten Bilbon, Deustun. Hango gabarrero batekin ezkondu zen izeba.
-
Eskola amaitzean, arrantzara
Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia
Don Eugenio Goya izan zuen azken maisua. Zer ikasi zuen. Aitak ez zion itsasora joaten utziko, biziko balitz. Aitona arrantzalea zen. Harekin hasi, eta gero osabarekin. Itsasontzia zuten, ikatzezko galdara zuena. Getariara joan ziren hiru familia, gerra hasi zenean. Han sartu zirenean, bueltatu egin ziren.
-
Gerrako haurrak
Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928) Donostia
Aita Bilbora joan zen, baina beraiek etxean gelditu ziren. Ezagun batzuk Errusiara bidali zituzten lau seme-alabak, eta ez zituzten gehiago ikusi.
-
Getariara ihesi
Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia
Bonba arriskuarengatik, Santa Mariara. Eta gero osabarekin Getariara joan ziren ontzian; familia zuten han. Donostiara sartu zirenean etorri ziren bueltan. 14 urte zituen.
-
Gerra garaian, Bilboraino ihesi eta gero Iparraldera
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Gerra hasi zenean Zarautzera joan ziren, eta handik Lekeitiora, gaztelu handi batera. Gero Bilbon denbora pila bat egin zuten, Gran Via kalean. Bonbardaketak. Bodegan ezkutatzen ziren. Ez zuten goserik pasatu. Aita euskal gobernukoa zen. Bestaldera pasatu ziren; Habana ontzian joan ziren, eta iritsi ziren geltokian lurrean egin zuten lo. Azkaingo etxe batean egon ziren luzaroan, eta handik Donibanera joan ziren, eskolara joateko. Ez zekien ezer frantsesez, baina hamabost egunean ikasi zuen.
-
Aita kartzelan eta familia Azkainen
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Lau anai-arrebak eta amak egin zuten ihes, eta Eibarko alberditarrek ere bai. Elkarrekin bizi izan ziren bai Azkainen, Iturburua etxean, bai Donibanen. Gero Donibanetik Azkainera joan ziren bizitzera berriro, eta eskola publikora joan zen. Dena frantsesez egiten zuten. Bitartean, aita kartzelan zegoen. Madrilera joan behar zuenean gobernutik, bera joaten zen.
-
Aita Baionara ihesi
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Madrildik bueltan, lehengo lanera bueltatu zen aita, Aurrezki Kutxara. Arazoak izan zituen berriz: antzezlanak prestatzen zituen, euskaraz, eta berehala atxilotu zuten. Mugaz bestaldera egin zuen ihes, Baionara. Han egon zen hil arte. Gaixotu egin zen. 18 urte zituenean ikusi zuen azken aldiz, mendiz joanda; Poliziaren beldurrez, korrika.
-
Gerra garaiko giroa
Jose Mari Urkiola Loinaz (1921) Donostia
Gerra garaian, auzotarren erdia joan zen ihesi. Jendeak ez zuen uste gerrak hain luze joko zuenik. Orduko giro nahasia.
-
Maria Txantxote eta erbestea Belgikara
Asuntxi Uribesalgo Bengoa (1928) Bergara
Maria Oianguren Txantxotek goiko plazan izan zuen ikastola. Hura Belgikan egon zen, eta bere senarra ere bai. Senarraren bi anaia hantxe bizi dira.
-
Gerratik ihesi gurdiarekin
Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio
Gorrien propagandagatik, etxetik irten ziren koltxoiak gurdian kargatuta, Bizkaia aldera ihes egiteko asmoz. Laster itzuli ziren etxera.
-
Amona gurdian hartuta, ihesi
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Ibarra husteko ordena jaso zutenean, amona gurdian hartu eta Gantzaga auzora joan ziren. Aita bakarrik geratu zen etxean ganaduekin. San Isidro egunean, Bilbora joan ziren, ahizparen etxera. Bilbo jausi zenean Frantziara egin zuten ihes, barkuz. Reims-en, Paris ondoan, egon ziren, maiatzetik azarora arte.


