Ihes egin beharra
-
Somorrostrotik Donostiara
Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia
Somorrostron italiarrak agertu ziren. Familia baten etxean zeuden, eta han bi seme ezkutatuta omen zeuden (beraiek artean ez zekiten); amarekin arrosarioa errezatzen zuten egunero, eta haiek nonbait, entzun. Meatzeetan egoten ziren, ezkutatuta, eta hara mutil gazte bat joan zitzaion (etxean ezkutatuta egon zenetako bat?), ihes egiteko abixua ematera. Bilbora joan ziren eta gero handik Donostiara.
-
Frantziatik Iparraldera
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Frantzian, bakunatu egin zituzten. Dirua aldatu, afari ederra eman eta libre utzi zituzten. Geltokira joan ziren, eta handik Iparraldera trenez. Ziburun familia zuten. Donibane Lohizunera joan ziren, eta handik oinez Ziburura.
-
Erbesteratutako haurrak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
5.000 haur joan ziren itsasontzian kolonietara, guraso gabe. Arreba baten seme-alabak Belgikara joan ziren. Baina miseria gerraostean etorri zen, errazionamendua. Gosea. Eskerrak aita iaioa zela arrantzan.
-
Iparraldeko giroa
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Iparraldean pasatutako urteak. Berehala ikasi zuen frantsesez, baina Iparraldeko akatsekin. Euskara ere erabiltzen zuten ingurukoekin. Bertako abertzale gutxi zegoen han. Erresistentzia nola sortu zen: Gernika batailoia.
-
Iparraldera ihesi
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Atxilotu zutenekoa, norbaitek salatuta. Nola egin zuen ihes. Iparraldera joan zen, Donostian ezkutatuta egon ondoren: hiru etxetan egon zen gordeta. Egun batean, emaztegaiarekin irten zen kalera, baina jendeak begiratu egiten zion. Iparraldera joatea erabaki zuen.
-
Emaztegaia atxilotze-arriskuan
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Iparraldean zegoela, emaztegaia Hondarribitik batelean joaten zitzaion bisitan; erdibidean elkartzen ziren. Beraiekin joan zen neska baten erruz, harrapatu egin zituzten. Emaztegaia nola libratu zen. Iparraldera joan zen hura ere.
-
Donostiara bueltatzeko paperak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.
-
Maria 'Txantxote' andereñoa
Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara
Maria 'Txantxote' andereñoaren ikastola. Eta Kontxita Maiztegiren eskola. 'Txantxote' Frantziara joan zen gerra garaian, eta handik Belgikara. Mozosen botika izandako lokalean ematen zituen eskolak. Uste du bueltan ere eman zituela eskolak. Alkortanekoei punta tailerra jartzen lagundu zien gero; bere anaia han hasi zen lanean. Aparteko emakumea zela dio. Gero beraien tailerra ipini zuten Ostetan, eta Mariak eramaten zituen kontuak (bere bi ahizpak ere han lanean).
-
Eibarren frontea zegoela, Valentziara bizitzera
Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar
Gerra hasi zenean, Benignak 14 urte zituen. Gogoan du eskolatik atera eta Bilbora nola joan zen; handik Valentziara joan behar izan zuten. Zortzi hilabetez egon zen frontea Eibarren. Aitak Bilbon lan egin zuen, eta gerora, handik alde egin behar izan zuten.
-
Alberic-en (Valentzia) lantegia gerra garaian
Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar
Erefuxiatuak kontzentrazio-esparrura joaten ziren, baina Benigna eta etxekoak Alberic-era (Valentzia) joan ziren, aitak bere industria jartzeko aukera izan baitzuen. Beraien lantegian, armak egiten zituzten, eta langile gehienak eibartarrak ziren. Orduko nagusiak izendatzen ditu.
-
Gerra garaian Valentziara ihesi
Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar
Gerra garaian Valentzian bizitzen egon zireneko bizimodua, etxejabea eta ingurua deskribatzen ditu. 15 urte zituen orduan eta lantegiko ofizinan egiten zuen lan. Nazionalek Valentzia hartu zutenean, gerra amaitu zen eta Eibarrera bueltatu ziren.
-
Senarra preso
Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar
Villaverde de Turciosetik Santanderrera joan ziren. Koinatak egunkarian bila ari zirela jarrita, senarraren berri jakin zuten. Torrelavegan zegoen preso; astean hirutan joaten zen bisitan.
-
Frantziatik bota egin zituzten: Kataluniara
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Ez zieten utzi Frantzian geratzen. Lizundutako ogi koskorrak. Jatekoa: garbantzuak, babarrunak. San Juan de las Abadesas herrian urtebete, komentu batean, Bartzelona inguruan. Taldekideekin ondo moldatu ziren.
-
Kataluniatik berriz Frantziara, mendiz
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Arroparekin nola moldatzen ziren. Jaten ematen zieten, arropa ere bai. Jendea laguntzeko prest. Kataluniatik Frantziara joan ziren berriz, mendiz. Elurrez beteta zegoen, izoztuta. Maletek pisatu egiten zuten, eta batzuek bidean uzten zituzten; beste batzuek hartu. Sei hilabeteren ondoren bueltatu ziren, osabak erreklamatuta.
-
Ihesi Bergaratik Asturiasera, Frantziara eta Kataluniara
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Mojetan ikasi zuen bederatzi urte arte. Gerra irailaren 23an heldu zen Bergarara eta 21ean alde egin zuten. Bergaratik Castrora joan ziren, handik Cabezón de la Sal-era. Han amak oihal-fabrika batean egin zuen. Handik Ribadesellara; eta handik barkuz Frantziara. Frantziatik trenez Kataluniara. Bergarar askok egin zuten ibilera bera.
-
Ama hiru umerekin mendiz muga zeharkatzen elurretan
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Gironako herri batean hartu zuten ostatu, Osor-en, apaizaren etxean, hau ihes eginda zegoen eta. Bartzelonan Francoren tropak sartzen hasi zirenean, Molló-ra, Frantziako mugara, joan ziren kamioietan. Azken zatia oinez mendian gora eta behera, elurretan. Ama hiru umerekin, maleta guztiak galduta. Bergarako jendearekin elkartu ziren. Muga zeharkatu zutenean jendarmeek arakatu egin zituzten.
-
Fréjus-eko kontzentrazio-esparruan ia urtebetez
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Fréjus-eko kontzentrazio esparrura eraman zituzten. Gaztelu eta guztiko etxalde handi bat zen. Soldadu senegaldarrak zituzten zaintzen. Txarrak ei ziren. Ia urtebete egin zuten han.
-
Aita Argeles-etik Gursera eta Gurs-etik Biarritzera
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Aita Argelès eta Gurs-eko kontzentrazio-esparruetan egon zen. Gero Euzko Jaurlaritzak Biarritz ondoan atondutako etxe batera eraman zuten, izeba moja bati esker. Hainbat bergarar elkartu zen han: Unzurrunzaga, Amenabar, "Baxarte", Luis Perez...
-
Capvern-en familia elkartuta
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Biarritzetik Tarbes ondoko Capvern herrira eraman zuten. Han familia elkartuta egon zen. Aitak egunez kanpoan lan egiten zuen eta gauean etxeratzen zen. Bi bergarar ekartzen zituen domeketan bazkaltzera. Amak garbitzen zizkien arropak. Askako izotza apurtu behar izaten zuen arropak aklaratzeko. Etxetik astebeterako irteten zirelakoan eta ia lau urte egin zituzten hortik zehar. 1936an irten ziren eta 1940an itzuli.
-
Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.