Ihes egin beharra

  • Praxku Urruzola Gerra hasieran eraso egin zietenekoa

    Praxku Urruzola Loinaz (1931) Urnieta

    Gerra garaiko pasadizoak gogoan ditu oraindik. Tropak sartu ziren, eta eraso egin zuten; dena txikitu zuten orduan. Etxean, bost lagun zauritu zituzten. Orduan, etxetik alde egin behar izan zuten, beraien burua babesteko. Oroitzapen tristeak.

  • Julian Arruti 2 Bi anaia gudari joan eta ama herritik bidali

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerra denborako oroitzapenak. Gerra piztu zenean, 10 urte zituen Julianek. Bere bi anaia gudari joan ziren Loiolako kuartelean izena emanda. Julianen amari isuna jarri zioten bi seme gudari joan zirelako: seme baikotzagatik 1.000 erreal. Isunaz gain, ama etxetik bota zuten. Julian etxeko txikiena izanik, amarekin joan zen. Tolosako baserri batean zortzi egun eta Etxarri Aranatzen 20 egun egin zituzten.

  • 390 Umetan amonarekin Agerreso baserrira

    Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz

    Gerra garaian, aita soldadu joan zen; eta ama, bi anaia zaharragoekin, Gernikara. Urtebete zuenean, Agerreso baserrira joan ziren bera eta amona, han senideak zituztelako. Agerreso San Pelaioko mugan zegoen.

  • 390 Gerra garaiko bizipenak

    Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz

    Aita gudari joan zen gerra garaian; eta ama, bi seme nagusiekin, Gernikara joan zen. Gernikako bonbardaketetan, udaletxe azpiko babeslekuan gordeta egon ziren. Gerora, aita Santoñako kartzelara eraman zuten: bi semeak Ingalaterrara bidali zituzten, eta ama Iparraldera joan zen.

  • Deunoro Sardui Bi urtez ebakuatuta; etxea erdi suntsituta

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    Bizkaiko frontean nazionalak sartu zirenean, etxetik alde egin behar izan zuten. Beraien etxea erreta aurkitu zuten bueltatzerakoan, ezkutuan izan zituzten koltxoi batzuk baino ez zituzten aurkitu. Bizkargiko fronteak bederatzi hilabete iraun zuen eta beraiek bi urtez egon ziren kanpoan.

  • Juan Bautista Miner Gurasoek gerra garaian pasatakoak

    Juan Bautista Miner Irastorza (1936) Tomas Miner Irastorza (1942) Urnieta

    Amuela baserrira joan ziren gurasoak gerra garaian. Hala ere, alabaren txupetea falta zitzaienez, etxera itzuli behar izan zuten; orduan, baina, soldaduekin kontuz ibili behar izaten zuten. Gurasoei ez zitzaien gustatzen gerrako kontuez hitz egitea.

  • Mattin Labayen Sansinenea Agirre lehendakariaren ihesa eta filosofia

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Joxe Antonio Agirre Alemaniara mozorrotuta joan zen eta handik Amerikara iritsi zen. Bai Agirrek eta bai besteek barkatzen jakin zuten.

  • Gregori Albizu Beraza Tolosako bonbetatik ihesi Uztegiko baserrira

    Gregoria Albizu Beraza (1930) Tolosa

    Aldameneko etxean gerra garaian bonba bat bota zuten, baina bertan bizi zen emakume zaharra onik atera zen. Bonbak bota zituzten garaian, Gregoriaren familiak Tolosatik alde egin zuen: Uztegira joan ziren eta 5 urte eman zituzten han; aita eta anaia, ordea, Tolosan gelditu ziren txapel-fabrikan egiten baitzuten lan.

  • Javier Gerran etxea utzi behar

    Jabier Goenaga Aiestaran (1925) Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa

    Maria Eugeniaren etxea frontearen erdian zegoela-eta, Tolosara joan ziren bertako etxe batera. Nafarrak Tolosara sartu zirenean bueltatu ziren berriro ere. Javierren etxekoek ere bide bera egin zuten.

  • mariani estanga Korneta entzutean, eskua altxatu eta gelditu beharra

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra zibila hasi zenean, Marianik hiru urte zituen. Gaueko zortzirenetan "isiltasuna" jotzen zuten. Udal artxibotik jotzen zuten korneta, eta herri guztitik entzuten zen; kalean harrapatuz gero, eskua altxatu eta gelditu egin behar izaten zen.

  • mariani estanga "Silencioak" kalean harrapatu

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra garaiko debekuei buruz hitz egiten du. Gaueko zortzietan korneta jotzen zen, eta ezin izaten zen kalean ibili. 'Silencio'-ak kalean harrapatuz gero, tokian gelditu eta eskuineko besoa altxatu behar izaten zen. Anaia gaixo zela eta, Mariani eta amari botika bila zihoazela 'silencioak' kalean harrapatu zienekoa kontatzen du.

  • mariani estanga Hustutako etxeak, gobernuarentzat

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra etorri zenean, jende askok alde egin zuen Tolosatik. Hutsik geratu ziren etxeek beretzat hartu omen zituen gobernuak. Sección Femeninako etxea gobernuak beretzat hartua izan zen.

  • Mattin Labayen Sansinenea Sarako urte zoriontsuak

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Gerra hasi zenean, Ziburura joan ziren eta ondoren Sarara. Hiru urte egon ziren bertan. Gero, Donibanen egon ziren. Sarako oroitzapenak dira onenak, hura da bere zerua. Eresoinka abesbatza sortu zen, eta bertan Luis Mariano ezagutu zuen.

  • Martin Balerdi Gorostegi Mutrikuko Kondeak Nafarroara ihesi gerra denboran

    Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa

    Gerra sortu berrian, ardiekin mendian zebilela, galdutako bi gizon aurkitu zituen, bat zaurituta. Bedaiora zuzendu zituen. Zauritua astoan hartuta pasatu omen zuten Nafarroara. Mutrikuko Kondeak omen ziren, errepublikaren lurraldetik Francok hartutakoetara ihesi zihoazenak.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Soldadu ibilitako auzokideak

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Beldurra zela eta, Urkizuko zenbait gizon alde eginda egon ziren. Soldadu ibilitako auzokideak eta haien gorabeherak aipatzen ditu: zaurituk, hildakoak...

  • Belen Esnal Larreategi Gerrako oroitzapenak eta kantak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.

  • Belen Esnal Larreategi Bizimodua zeharo desberdina Soraluzen edo Belgikan hazita

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Gurasoek tailerrean egiten zuten lan. Belen Osintxura joaten zen esne bila anaiarekin. Gaztetan garai gogorrak tokatu zitzaizkien, eta ahizpak Belen Belgikara eraman nahi izan zuen zer lan-baldintza zituen ikusita. 18 urterekin Belgikara joan zen Belen anai-arrebak ikustera; txundituta gelditu zen hango egoerarekin.

  • Belen Esnal Larreategi Belgikan egondako anai-arreben zoria

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Anai-arrebak Belgikan ondo bizi ziren. Belgikan neskameek familiarekin batera jaten zuten otorduetan. Belgikan ezagutu zuen jendea ona zen. Belgikan egondako anaia txikia zenez, itzuli eta Bergarako emakume batekin ezkondu zen. Belgikan egondako beste ahizpa baino bizimodu gogorragoa tokatu zitzaion.

  • Belen Esnal Larreategi Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    18 urte zituela, Belgikara joan zen anai-arrebei bisitan. Hara joandakoan, beste mundu bat iruditu zitzaion hura. Tailerreko soldatarekin ez zion aitaren botikak erosteko adina ematen. Apaizak tratu desberdina ematen zien familia batzuei eta besteei.

  • Joxean Korta Gerraren beldur, ihesi

    Joxean Korta Fachado (1930) Pasaia

    Gerra hasi zenean, sei urte zituen Joxeanek. Frantziara egin zuten ihes bapore txiki batean, eta 42 egun egon ziren han. Azkenean, Lezoko apaiza joan zen beraien bila. Pasaian baziren Errusiara joan zirenak ere gerratik ihesi.