Ihes egin beharra

  • Migel Okina Salsamendi Baserrira ezkutatzera, gerra sasoian

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Gerra sasoian mutikoa zen, eta errekan ibiltzen zen, arrantzan. Bergaran egon zen, baina bi hilabete egin zituen baserriren batean: gerra hasi zenean, Agerremuinora joan zen amarekin eta arrebarekin eta bukaerako hilabetea Elosuko bentan eman zuen.

  • joaquin arizaga Aita terrorista kriminal izatetik heroi izatera

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Hendaian sortu zen: aita donostiarra zuen eta ama Getariakoa (Gipuzkoa). Hendaiako familia batean hazi zen, gurasoak Hegoaldean zeuden bitartean. Espainiako gerra zibila iritsi zenean, muga itxi zuten, eta ordutik ezin izan zituen gurasoak ikusi. 1939an aita ihesi etorri zen Bordelera eta han egon zen arreba baten etxean 1942 arte; han zegoela, erresistentzian sartu zen, baina harrapatu egin zuten salatu egin baitzuten; presondegira eraman zuten eta han jasotako torturengatik hil egin zen. Gerora jakin izan du Joakinek aita non dagoen lurperatuta eta zer gertatu zitzaion: terrorista eta kriminala izatetik, heroi izatera pasa zen.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aita Frantzira alde eginda

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aitaren bila joan zirenekoa

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Aitari abisu eman zioten bere bila joango zirela, eta ihes egin zuen: Izaskundik Berastegira, handik Doneztebera eta, han, muga zeharkatu zuen. Iluntzean, guardia zibila Xabierren aitaren bila joan zen etxera.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aitaren faltan, gogorrak ikusitakoak

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Aita ihes eginda egon zen denboran, etxekoen laguntza izan zuten. Lau anaia izanik, hiru aitonaren etxera joaten ziren bazkaltzera eta bestea osaba batenera. Xabierren ama jostuna zen, eta lan ugari egin behar izan zuen.

  • Pascual Uribe Bonbardaketan, etxetik alde egin zuten

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Etxean neskame umezurtz bat zuten, eta bere neba militarra etorri omen zen arrebaren bila. Durango bonbardatu zutenean, Paskual Orozketara joan zen. Etxekoek gurdi birekin Maumarako bidea hartu zuten, baina buelta eman eta Mondrabasora joan behar izan zuten.

  • Laura Arrizabalaga Zumaiarrak alboko etxean gerra garaian

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Gipuzkoatik ihes egindako zumaiar batzuk egon ziren ezkutatuta euren alboko etxean. Baina ez daki nork ekarritakoak ziren edo nola heldu ziren. Geroago ere ama joaten zen Zumaiara; beraz, jarraitu zuen harremana izaten, baina seme-alabek ez.

  • 1020 Gerra garaiko bizipenak

    Jose Osinalde Arrizabalaga (1923) Azkoitia

    Gerra hasi zenean, Josek Azkoitiko mutilak ihesi ikusi zituen. Azkoititik Kalamua mendira joan zen jendea. Joseren aitak idiekin munizioa hartuta joan behar izan zuen Kalamura. Franco aginduan zegoen garaian, txahalak ere kendu ohi zitzaizkien baserritarrei.

  • 1079 Gerra denbora Azkoitian

    Maria Asuncion Plazaola Baztarrika (1917) Azkoitia

    Gerra-denboran, herritik jende ugarik egin behar izan zuen alde, baina Asuncion eta etxekoak karlista bati esker geratu ziren. Orduko kontuak aipatzen ditu.

  • Juanita Izagirre Latxeko nagusia gerra garaian ihesi

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Latxen ere egiten zen ikatza eta ozpina. Langile asko izaten zituen. Gerra garaian Latxeko nagusiak ihes egin zuen soldaduek eraman aurretik, norbaitek mendiz bestaldera eramanda. Nagusiarekin lan egiten zuen bat kartzelaratu egin zuten. Fusilatua izatetik nola libratu zen kontatzen du.

  • 1415 Bi fronteren artean zegoen baserria

    Juan Berezibar Ibabe (1930) Arrasate

    Gerra sasoiaz, gehiago gogoratzen du entzundakoa, bizi izandakoa baino. Etxea bi fronteren artean zegoen. Leiho eta balkoiak koltxoiekin itxita zituzten. Abereak barruan izaten zituzten. Baserritik bota eta Bilboraino joan behar izan zuten.

  • 1293 Gerran ihesi

    Juana Okina Zeziaga (1922) Arrasate

    Bera umea zenean, ganaduak eta soroak bazituzten Garaikoan; orain, ordea, pinua sartuta dago denean. Gerra denboran ihes egin zuten Arrazolara, ganadu eta guzti; handik Lezamara joan ziren eta gero Zamudiora.

  • 1293 Gerran ihesaldi luzea eta gogorra

    Juana Okina Zeziaga (1922) Arrasate

    Gerra garaian ihesean ibili ziren. Zamudiotik Larrabetzura, handik Apatara eta azkenean etxera itzuli ziren.

  • 1314 Ardiekin Araotzera

    Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate

    Ardiak ezin zituzten etxera ekarri, frontea Arrasaten zegoelako. Horregatik, Oñatiko Araotz auzoko Agerre baserrian egon zen Santa Agedak arte ardiekin. Bildotsak jaiotzen hasi zirenean itzuli zen etxera artaldearekin.

  • Jose Antonio Amuategi Gerratik ihesi Bilbora

    Jose Antonio Amuategi Casero (1933) Soraluze

    Izen-abizenak. Jaioteguna. Eibarren jaiotakoa da. Gerra hasi zenean, Bilbora joan zen familiarekin eta zazpi urtera arte han bizi izan zen. Ortuellan ere egon ziren eta babeslekua tunel bat izaten zen. Bilbon auxilio social ematen zioten. Plazentziara hamabi urte ingururekin etorri zen Orbeaneko etxera. Hamazazpi urte inguru izan arte bizi izan zen bertan.

  • Garbine Andonegi Abertzalea izateagatik

    Garbiñe Andonegi Belaustegi (1934) Mutriku

    Garbiñeren aita abertzalea zen, eta familia Mutrikutik Bilbora joan zen. Nazionalek Bilbo okupatu zutenean, Santarderrera joan ziren ihesi. Aitak itsasontzian Bilbon jaso eta Donibane Lohizunera eraman zuen familia. Zapateroneko familia ere eurekin zen. Iparraldetik bueltan, aita atxilotu eta kartzelara eraman zuten.

  • Marisol Uriarte Aitita preso, aita herbestean

    Marisol Uriarte Agirre (1942) Ea

    Gerra garaian Larrinagan egon zen bere aitita preso eta amak eramaten zizkion jatekoa eta arropa. Aita erbesteratuta egon zen, lehenengo Errusian eta ondoren Belgikan.

  • Mattin Labayen Sansinenea Aita deportatu egin zuten

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Erbesteratuta zeuden espainolekin harremanak bazituzten. Aita deportatu egin zuten. Amak asko sufritu zuen. Mattin txikia zenez ez zen ezertaz enteratu.

  • Roberto Altuna Iriondo Errusiara ez, Frantziara

    Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar

    Aitak Errusiara bidali nahi izan zuen semea, baina Frantziara bidali zuten. Familiak Errusian zegoela pentsatzen zuen eta han ibili ziren bere bila. Iritsi eta gutxira familia aberats batek hartu zuen.

  • Maritxu Txintxurreta Gerratik ihesaldi luzea

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Koinatua frontera joan zenean, Maritxu Arrasatera joan zen, ahizparen etxera, laguntzera. Handik Elorriora alde egin behar izan zuten. Elorriotik Bilbora ihes egin zuten, eta gero Laredora. Han Oñatiko miliziano batzuekin elkartu ziren. Laredotik Santanderrera joan ziren. Hona anaia etorri zen bisitan.