Ihes egin beharra
-
Gerra hasi zenean ihes
Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Gerra hasi zenean ihesi irten ziren; Asunek etxea utzi behar izan zuen eta Josek Bilbora, Santanderrera eta gero Frantziara ihes egin zuela gogoratzen du. Itsasontzian egindako bidaian bizi izandakoa kontatzen du. Valentziara joan zen azkenean gurasoengana.
-
Valentzian ikasi eta lan
Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Bi urte egon zen Jose Valentzian. Aita bertan lanean zegoen eta esku lana behar zenez hamalau urterekin lanean hasi zen ikastaro txiki bat egin ondoren. Oroitzapen ona du Valentzian egon zen garaikoa. Laranjak, tomatea, kafea eta batzuetan ogia jaten zituztela gogoratzen du. Bertan bizi izandako anekdotak eta oroitzapenak kontatzen ditu.
-
Makien oroitzapena
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Makiez oroitzen da Inazio, II. Mundu Gerran alemanen kontra borrokatu eta Frantziara ihes egin zuten soldaduez. Hauek Gerraren ondoren ere borrokan aritu ziren, Francoren aurka. Mendietan ezkutatzen baziren ere, asko hil egin zituzten. Inaziok gauez janari eske ibiltzen zirela gogoratzen du.
-
Makiak ogi eske
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Behin, artoak zuritzen ari zirela, Makiek atea jo zuten ogi eske. Asko eta asko hil egin zituzten.
-
Estolda azpian bonbardaketatik salbu
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.
-
Bizkaia-Kantabria-Frantzia
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Bilbora joan ziren Mundakatik, eta ondoren Castrourdialesera.
-
Frantsesak laguntzera joaten ziren
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Eskuineko jende asko zegoen Frantzian. Elizara zapia eta txanoa jantzita joaten ziren. Herrira bueltatzean, txapelgorriak ezagutu zituzten, eta falangistek euskaraz ez hitz egiteko esan zieten.
-
Lagunaren salbokonduktoarekin aurrera
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Ibiltzeko baimenak (salbokonduktoak) zer ziren azaltzen du. Behin bi laguni ibiltzeko baimenaren ildoan gertatutako anekdota kontatzen du.
-
Erreketeak sartu aurreko uneen tentsioa
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Erreketeak sartu aurreko gauean, kotxea prest utzi zuen plazan eta ez zen oheratu. Denak alerta zeuden, badaezpada. Ordena publikokoak balira bezala, "Upei" eta Gastesi ibili ziren gauean kalean fusilarekin, zaintzan. Biharamunean, erreketeak bazetozela-eta, 2-3 kotxetan, komitekoak Markinara eraman zituzten. Bidean geratu eta beste aldeko mendira begira geratu ziren. Tiroak entzuten ziren ordurako. Markinan gau hartan alarma faltsu bat izan zuten eta jendeak beldurtuta Lekeitio aldera ihes egin zuen.
-
Markinatik Lekeitiora ihesi
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
"Ondarru" txoferra San Migeletik zehar Garate baserrira joan zen eta han errekete batekin tiroketa izan omen zuen. Markinan gauean alarma sortu zenean, eurak ere Lekeitiora joan ziren. Urbieta anarkista eta Mariano sozialista eraman zituen berarekin eta Lekeition ostatu bila ibili ziren.
-
Azpeitira ihesi gerra denboran
Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia
Azpeitian egon ziren gerra denboran. Komunistekin auto batean joan ziren, arrisku handiak hartuz. Gero Azpeitian ondo egon ziren, aita oso ezaguna baitzen herrian.
-
Soldaduak Ordiziara, ordiziarrak kanpora
Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia
Gerra Ordiziara berehala iritsi zen Nafarroatik. Soldaduen janzkera gogoan du; baita nondik sartu ziren ere. Gudariak herria defendatzen aritu ziren. Jende askok herritik alde egin zuen, baina beraiek bertan geratu ziren.
-
Gerra garaian Azkoitiko baserrira
Antonia Etxaniz Gantxegi (1931) Ordizia
Lau anai-arreba ziren. Gerra garaian, amarekin autobusa hartuta, Azkoitiko baserrira joan ziren bizitzera. Baserrian, ogia egiten zuten eta ez zuten goserik pasa. Familia osoa joan zen Azkoitira.
-
Gerra garaian, Zaldibiara ihes
Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia
Gerra Zibila hasi zenean, zazpi urte zituen. Kanoia baserritik gertu nola jarri zieten eta Zaldibiako baserri batera nola ihes egin behar izan zuten kontatzen du. Etxean ganadua utzi zutenez, aita joaten zen gauetan haiei jaten ematera.
-
Zumaiatik Frantziara; egindako bidea
Akelino Osa Elosua (1930) Zumaia
Gorriak zirelako, herritik kanporatu zituzten. Amak lau seme-alabarekin egin zuen alde. Frantziara iristeraino egindako ibilbideaz hitz egiten du (Lekeitio, Amorebieta, Getxo, Romo, Portugalete, Santander). Zumaiako familia ugarik egin zuen alde. Ibilbide horretan bizitako kontuak aipatzen ditu.
-
12 urterekin, gerra hasi eta Bilbora
Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia
12 urterekin, gerra hasi zen eta eskola utzi eta Bilbora joan behar izan zuten. Herritik bidali zituzten, eta lagun batzuen etxean egon ziren. Tropak sartu zirenekoa eta aita preso hartu zutenekoa azaltzen ditu.
-
Frantziara iristean, gosearen gosez, jan eta jan
Akelino Osa Elosua (1930) Zumaia
Frantziara iritsi, eta jan eta jan hasi zen, pasatako gosea gogoan baitzuen. Betekadaren ondorioz, dena bota zuen.
-
Donostiatik Plazentziara, gero Bilbora
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Donostian ez zuten denbora asko egin gerra hasi zenean. Ama beldurtu egin zen metrailarekin, eta Plazentziara joan ziren denak. Zerbait ahaztu zitzaien, arropa edo. Osintxuko osaba-izebengana joan ziren, bisitan, eta aitaita joan zitzaien bila. Oinez. Euren zain zeuden, trenean Bilbora joateko. Bagoia bete zuten. Trenean ibiltzen ziren orduan. Plazentzian ere ez zen giro. Familiako bat karlista zen, eta aitaita harekin geratu zen. Bilbora iristean esnea eman zieten. Etxe bila ibili ziren. Zubi bazterrean geratu ziren, maletak zaintzen. Emakume nafar batek nola lagundu zien.
-
Bilbora iritsi zirenean
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Bilbon jende asko zebilen etxe bila, eta batzuk beste herri batzuetara bidali zituzten. Andre nafarrak, Natik, bere etxera eraman zituen. Bi butaka elkartu, eta hantxe egiten zuen lo. Aitak pisu bat topatu zuen; 375 eskailera igotzen zituzten, igogailua ez zebilelako. Urtebete inguru egin zuten han. Ekainaren 2an joan ziren.
-
Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi
Alejandra Ganzabal Lazkano (1923) Orozko
Gerra-hegazkinak etortzen hasi zirenean, haitz baten azpira joaten ziren ezkutatzera, Ernu esaten zitzaion lekura. Auzoko ia ume guztiak Frantziara joan ziren ihesi. Baina Aitak esan zuen Alejandra ez zela etxetik irtengo, hil behar bazuen han hilko zela.


