Ihes egin beharra

  • 1218 Gerra sortu zenean, komitea Ormaiztegin

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Nafarrak Beasainen sartu ziren, Donostiarako bidean. Inguruko jendea ere gerturatu zen Ormaiztegira, eta komite bat sortu zen kanpotik zetozenak nola antolatu eta non gelditu erabakitzeko. Komite horretan osaba Juan Mari ibiltzen zen lanean.

  • 1218 Frantzian lanean

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    "Tapaculosak" (larrosaren parte gogorra) jasotzeko lana eskaini zieten. Zer komeria izaten zituzten haiek biltzeko kontatzen du. Irabazitako dirua etxera gutunak bidaltzeko erabiltzen zuten.

  • 1218 Ormaiztegitik alde egin behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Gerra sortu zenean, bakarren bat atxilotu zuten, baina Azpeitiko hotel batean eduki zuten preso. Gerra hasieran zergatik erabaki zuten etxetik alde egitea azaltzen du. Abereak saldu zituzten, eta Aizarnazabala joan ziren lehenengo; mutilak, ordea, frontera; eta aitona beste alaba baten etxera. Beraiek, geroago, Sestaora joan ziren; eta Bilbo hartu zutenean, Santander aldera joan behar izan zuten.

  • 1218 Itsasontziko estualdia

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Bi ahizpa eta osabarekin joan zen Frantziara, 17 urte zituela, beste 3.000 lagunekin batera, itsasontzian. Halako batean, "Cervera" ikusi zuten, Francoren gerrako itsasontzi bat, eta oso gaizki pasa zuten. Baina ez zen kanoikadarik egon. Izan ere, beren barkua ingelesa zen (Sarastone), eta beharbada horregatik ez zioten eraso egingo. Itsasontzian egun eta erdi inguru eman zuten, eta denak pilatuta zihoazen. Frantziako Saint-Nazaire-en porturatu ziren.

  • 1218 Arnay-le-Duc herrian finkatzen

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Frantziara iritsi zirenean, trenak eta autoak zeuden haien zain. Beraiek Suitzako mugako herri batera eraman zituzten. Eta handik, Arnay-le-Duc herrira. Eskolako pabiloian prestatu zieten lo egiteko lekua. Gerora, harraska eta sua prestatu zieten; eta arropa kaleko latsarrietan garbitzen zuten. Gauzak erosi bai, baina ez zituzten ordaindu behar izaten. Kontxak frantses gutxi zekien, eta harekin moldatzen zen.

  • 1218 Osabak Beasainera itzuli behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

  • 1714 Frankistek Santa Krutzetik buelta sartu

    Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro

    Santa Krutzeko gurdibidetik frankisten zalditeria Mendaron nola sartu zen gogoratzen du. Nafarroatik Azkoitia aldera, handik Madariagara eta Madariagatik Mendarora sartu ziren. Isidorok 9 urte zituen orduan. Herritik gazte askok ihes egin zuten Bizkaia aldera, gerrara ez joatearren.

  • Reme Gaztelumendi Aita Pasaian, eta beraiek Ondarroan

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerra hasi zenean, Ondarroara joan ziren; aita, ordea, herrian gelditu zen, gizonei ez baitzieten joaten utzi. Hala ere, egun batean, Ondarroara joan zen beraiengana. Poz izugarria hartu zuten hura ikustean.

  • 1218 Familia sakabanatuta

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Janaririk ez zegoenez, emakumeak, zaharrak eta umeak itsasontzian apuntatzeko eskatzen zuten. Gurasoak ezik beste guztiak han joan ziren. Bi anaiek Frantziara pasatzea lortu zuten. Beste bat, ordea, harrapatu eta "Batallón de Trabajadoresen" sartu zuten.

  • 1218 Familia bakarra gerra-denboran Ormaiztegi uzten

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Herrian alkateak beren kontra zeuden, baina herrikoak ez. Beraiena izan zen familia bakarra gerra garaian Ormaiztegitik irten zena. Gerrak 15 egun iraungo zuelakoan egin zuten alde.

  • 1218 Santanderren bizi izan ziren gurasoak, aitaren lankide bati esker

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Beraiek Frantzian zeuden bitartean, Santanderren egon ziren gurasoak. Aitak tren-estazioan egin zuen lan. Eta lan horretan ezagututako lagun bat Santanderrekoa zenez, haren etxera joan ziren gerra garaian.

  • Kontxita Zaldua Kanoikadak neska bat hil baserri batean

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Oialume baserrira joan ziren ihesi Urnieta bonbardatuko zuten beldurrez. Baserri batean kanoikada sartu zen: etxeko alaba bat hil eta beste bat zauritu zuen.

  • Bernardina Aldasoro Gerra hasieran, ezkutuan ibili behar

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Gerra garaian, eskolan zebilen Bernardina. Gurasoak eta ahizpa bat beste baserri batera joan ziren. Han, janaria falta zitzaien, eta Troi baserrira itzultzen ziren, errotan irina egitera. 40 egun pasa zituzten hala.

  • Bernardina Aldasoro Lehengusua Errenterian zegoen gerra garaian

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Lehengusu bat zerbitzatzen zebilen Errenterian, gerra garaian, mediku baten etxean. Medikua karlista zen, eta gorriak Errenteriara sartu zirenean, Frantziara egin zuen alde. Lehengusuari 7 duro eman zizkion ihes egin aurretik.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerra sasoian Eibarko lantegietako makinak Deustora; Errusiara exiliora

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra garaian Eibarko lantegietako makinak Deustora eraman ziren. Umeak exiliora (Errusiara) eramango zituzten itsasontzietara sartzeko Armeria eskolan hilara handiak egoten zirela kontatzen du Josek.

  • Marina Basterra Belgikara ihes umeekin

    Marina Basterra Iturbe (1916) Lucía Larreategui San Martin (1909) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Gerra denboran, Belgikara joan zen Margarita umeekin. Gregorita Olañeta, Amberesen ezkonduta. Laguntza asko. Eibartarrak zelan heldu ziran Amberesera. Bilbotik zelan egin zuten ihes, "La Havana" barkuan. Umeek abesten zuten kantu bat gogoratzen du.

  • Gerran bildurrez ihes

    Maria Oiarzabal () Andoain

    Herrian beldurra zela eta jende askok alde egin zuen, bere ama anai-arreba gazteenekin Billabonara joan zen, nahiz eta aita etxean geratu zen.

  • Amalia Kordero Gerrako oroitzapenak

    Amalia Cordero Corral (1925) Lezo

    Gerra hasi zenean, 11 urte zituen Amaliak. Orduko oroitzapenak aipatzen ditu. Baletatik babesteko, koltxoiak jartzen zituzten leihoetan. Jende askok herritik ihes egin zuen, baina beraiek Lezon geratu ziren. Bizilagunekin izandako harremana kontatzen du.

  • Zarautz tertulia "Gerrako umeekin" Southamptonera

    Xabier Aierdi Aldasoro (1924) Zarautz

    Hamaika urte zituen gerra hasi zenean. Bilbora joan zen sendi osoa baina, 1937. urteko maiatzaren 21ean Ingalaterrara bidali zuten Habana itsasontzian beste 4.000 ume ingururekin batera."Gerrako umeak" ziren. Kanpamentu erraldoi bat izan zen lehenengo bizilekua. Southamptonen zegoen moja-etxe batean egin zuen urte bete ondoren. Frantzian elkartu zen atzera gurasoekin. Baionako eskola garaia gogoan du. Euskal Herrira itzulera zaila izan zen. Etxerik ez zutenez, herri desberdinetan sakabanatuta bizi behar izan ziren hasiera batean.

  • Aintzane Telleria Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.