Ihes egin beharra

  • Aurora Baskaran Frantzian kontzentrazio esparruan eta aterpean

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Ihes eginda zeudela Poitierseko aterpean sukaldari lanetan egon zen Concepcion, aterpea Eusko Jaurlaritzarena zen eta ez ziren Toulousera joan Benignok lana aurkitu zuen arte. Marseillan hondartzako kontzentrazio esparruan egon zen Benigno aurretik.

  • Aurora Baskaran Frantzian ihesi

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Gerratik ihesi zeudela, Concepcion eta alaba Poitiersetik Toulusera joan ziren Benignok lana aurkitu zuelako. Toulusen zeudela, Alemanak ezarri zirenean Benigno atxilotu eta Concepcion eta Aurora aske utzi zituzten. Itsasontzian Mexikora joatekoak ziren baina Alemanek itsasontziak bonbardatzen zituzten eta ez ziren irten. Tuberkulosiarekin gaixotu zen Benigno gero eta etxean egon zen ezkutuan.

  • Guda garaiko bizitza

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Guda garaian, bere aitak eta bere senideak marrazketa lineala zekiten. Ez zuten lur asko, baina eskolara joan ziren. Guda garaian, bere gurasoak Bizkaira joatea erabaki zuten. Arrigorriagan bizi izan ziren familia guztia. Bere aitak kiste bat zuen, operatu egin zuten, eta handik hilabete ingurura hil zen enbolia baten ondorioz. Jose Miguelek bederatzi urte zituen. Orduan, berriz bueltatu ziren baserrira.

  • Mikel Salaberria Osabak gerran sufritu eta gerora zigorra koadrotan ordaindu

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Osabak gerra garaian sufritu egin zuen: Alemanian izana, ihesi ibilitakoa... Agintari ezagunak ezagutzen zituen eta haiei esker libratu zen kartzelatik; baina koadro jakin batzuk pintatzera behartu zuten horren trukean.

  • Mikel Salaberria Elias Salaberriaren ihesa gerra garaian

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Gerra garaian, osaba Madrildik Bartzelonara, Valentziara, Italiara eta Alemaniara joan zen ihesi. Alemanian zegoela, II. Mundu Gerra hasi zen. Gregorio Marañonek abisatu zion Espainian egoera hobeto zegoela eta bazeukala itzultzea. Ihesean zebilela, dirua non ezkutatzen zuen azaltzen du.

  • Juani Urkizu Gerra garaiko kontuak

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Aita nazionalista zen. Osaba exiliatuta ibili zen gerra garaian. Amak metraila zeukan besoan sartua. Memoria selektiboa dela dio, eta bera ez dela gauza askotaz gogoratzen.

  • Rita Larrea Gerrako oroitzapenak eta sufrimenduak

    Rita Larrea Lopetegi (1930) Lezo

    Gerra hasi zenean, 6 urte zituen Ritak. Orduko oroitzapen batzuk gogoan ditu. Jende askok etxetik ihes egin zuen gerra hasi zenean. Anaia bat gerran hil zen.

  • Aurora Baskaran Murtziara ihes

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Murtziara nola iritsi ziren azaltzen du Concepcionek. Senarrarekin nola elkartu eta bidean izandako beldurraz hitz egiten du. Etxe baten bizitzen jarri ziren bertako ugazabarekin, hala ere, fronteak aurrera egin ahala gero eta gorago mugitzen joan ziren.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerra hasi zenean ihes

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra hasi zenean ihesi irten ziren; Asunek etxea utzi behar izan zuen eta Josek Bilbora, Santanderrera eta gero Frantziara ihes egin zuela gogoratzen du. Itsasontzian egindako bidaian bizi izandakoa kontatzen du. Valentziara joan zen azkenean gurasoengana.

  • Jose Sarasua Gorrotxategi Valentzian ikasi eta lan

    Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Bi urte egon zen Jose Valentzian. Aita bertan lanean zegoen eta esku lana behar zenez hamalau urterekin lanean hasi zen ikastaro txiki bat egin ondoren. Oroitzapen ona du Valentzian egon zen garaikoa. Laranjak, tomatea, kafea eta batzuetan ogia jaten zituztela gogoratzen du. Bertan bizi izandako anekdotak eta oroitzapenak kontatzen ditu.

  • Ignacio Etxarren Makien oroitzapena

    Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil

    Makiez oroitzen da Inazio, II. Mundu Gerran alemanen kontra borrokatu eta Frantziara ihes egin zuten soldaduez. Hauek Gerraren ondoren ere borrokan aritu ziren, Francoren aurka. Mendietan ezkutatzen baziren ere, asko hil egin zituzten. Inaziok gauez janari eske ibiltzen zirela gogoratzen du.

  • Ignacio Etxarren Makiak ogi eske

    Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil

    Behin, artoak zuritzen ari zirela, Makiek atea jo zuten ogi eske. Asko eta asko hil egin zituzten.

  • David Barandiaran Estolda azpian bonbardaketatik salbu

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.

  • David Barandiaran Bizkaia-Kantabria-Frantzia

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Bilbora joan ziren Mundakatik, eta ondoren Castrourdialesera.

  • David Barandiaran Frantsesak laguntzera joaten ziren

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Eskuineko jende asko zegoen Frantzian. Elizara zapia eta txanoa jantzita joaten ziren. Herrira bueltatzean, txapelgorriak ezagutu zituzten, eta falangistek euskaraz ez hitz egiteko esan zieten.

  • Teodoro Aranburu Lagunaren salbokonduktoarekin aurrera

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Ibiltzeko baimenak (salbokonduktoak) zer ziren azaltzen du. Behin bi laguni ibiltzeko baimenaren ildoan gertatutako anekdota kontatzen du.

  • 696 Erreketeak sartu aurreko uneen tentsioa

    Juanito Arrieta (1905) Elgoibar

    Erreketeak sartu aurreko gauean, kotxea prest utzi zuen plazan eta ez zen oheratu. Denak alerta zeuden, badaezpada. Ordena publikokoak balira bezala, "Upei" eta Gastesi ibili ziren gauean kalean fusilarekin, zaintzan. Biharamunean, erreketeak bazetozela-eta, 2-3 kotxetan, komitekoak Markinara eraman zituzten. Bidean geratu eta beste aldeko mendira begira geratu ziren. Tiroak entzuten ziren ordurako. Markinan gau hartan alarma faltsu bat izan zuten eta jendeak beldurtuta Lekeitio aldera ihes egin zuen.

  • 696 Markinatik Lekeitiora ihesi

    Juanito Arrieta (1905) Elgoibar

    "Ondarru" txoferra San Migeletik zehar Garate baserrira joan zen eta han errekete batekin tiroketa izan omen zuen. Markinan gauean alarma sortu zenean, eurak ere Lekeitiora joan ziren. Urbieta anarkista eta Mariano sozialista eraman zituen berarekin eta Lekeition ostatu bila ibili ziren.

  • Elu Gaztañaga Martinez Azpeitira ihesi gerra denboran

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Azpeitian egon ziren gerra denboran. Komunistekin auto batean joan ziren, arrisku handiak hartuz. Gero Azpeitian ondo egon ziren, aita oso ezaguna baitzen herrian.

  • Patxi Gabilondo Lasa Soldaduak Ordiziara, ordiziarrak kanpora

    Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia

    Gerra Ordiziara berehala iritsi zen Nafarroatik. Soldaduen janzkera gogoan du; baita nondik sartu ziren ere. Gudariak herria defendatzen aritu ziren. Jende askok herritik alde egin zuen, baina beraiek bertan geratu ziren.