Ihes egin beharra

  • Aintzane Telleria Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.

  • 1305 Gerra garaiko kontuak

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    Gerra garaiko kontuak; elizetan meza garaian soldaduek egiten zituztenak aipatzen ditu. Aizarnan kanpotar ugari egon zen herritik ihes eginda.

  • 1310 Gerra garaian, etxetik ihesi

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Irailaren 20ko egunez, komunistak sartu ziren Akua auzotik behera; eta, baserritarrei konfiskatutako ganaduarekin, herrira jaitsi ziren. Matildek bi ahizpa zituen Eibarren, bat bertara ezkonduta eta bestea neskame; eta anaiak haiengana ihes egin behar izan zuen. "Hotel Estaciónekoek" gonbidatu; eta Matilde hara joan zen lagunengana, umeak hartuta, beldurrez. Gau hartan eta hurrengo egunean gertatuak kontatzen ditu.

  • 1310 Azkoitira eta Durangora gerratik ihesi

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerra hasi eta zazpigarren hilabetera, familian "gorriak" zituztenak etxetik bidali zituzten. Matilde eta familiakoak ere Azkoitiko senitarteko batzuengana joan ziren; eta handik, Maltzagatik zehar, kotxe blindatuetan Eibarrera eraman zituzten. Han, ospitale moduko batean pasa zuten gaua, jende gehiagorekin batera. Eibarko senideak ere ihesi joanak zirela jakin zuten, eta haiengana joan ziren Durangora.

  • 1310 Algortako errefuxiatuen etxean

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Durangon zeudela, baserri batera joan ziren; baina, tropak gerturatzen ari zirela-eta, Algortara bidali zituzten errefuxiatuen etxera. Matildek 10 urte zituen orduan eta gaixotu egin zen "sukar tifoidea" harrapatuta. Bi hilabete egin zituen ospitale batean, mairuak herrira zetozela eta bidali zuten arte.

  • 1310 Getxotik irtetean, arropak galdu zizkieten

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Mairuak zetozela-eta ospitaletik atera zirenean, Getxoko portuan barkura sartu eta Laredora eraman zituzten, soinean zuten arropa soilik utziaz.

  • 1310 Kantabrian egon zireneko bizimodua

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Laredon autobusetan sartu, eta Santanderko herrixka bateko baserri batera. Etxe hartan familia bat bizi zen, ganadu eta landare-lanetatik bizi ziren. Arreba bat beste etxe batera eraman zuten handik gertuan, eta elkar ikusten zuten.

  • 1310 Etxerako itzulera gogorra; kalean lo egin beharra

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Laredotik Riañora eraman zituzten. Atzera etxera bueltan, abiatu zirenean beraiek bezala ihesean zebiltzan milaka lagunekin elkartu ziren. Laredoko kalean lo egina da Matilde. Bidean zetozela, soldadu zegoen anaia aurkitu zuten. Gogoan du Bilbotik etxera trenez bueltatu zirela.

  • 1310 Errefuxiatu garaiak

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerratik ihesi ibili ziren garaian, errefuxiatu modura ibili ziren; jangelatan ematen zieten jaten. Zomorroz betetako babak izaten zituzten jateko.

  • 1286 Gerra garaian Pasaiako lehengusuenera ihesi

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    7 anaia eta arreba zituen, baina bi anaia gerran hil zitzaizkion. Anaiak soldadu joan zirelako etxetik bota zituzten Javier eta etxekoak eta Pasaiako lehengusu batzuen etxean egon ziren ezkutatuta. Bi anaia behiak zaintzen etxean geratu ziren.

  • 246 Eibartik Mallabira gerra garaian

    Antonia Solozabal Unamunzaga (1911) Mallabia

    Gerra garaian, Eibartik jende asko Mallabira joan zen. Bertako baserrietan pasa zuten gerra sasoia.

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Santanderren harrapatu zuten

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

  • Maritxu Txintxurreta Bordelen 7 hilabete errefuxiatuta

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Avilesen itsasontzia hartu, eta ahizpa eta biak Bordelera joan ziren. Bertan Alacanteko familia batean egon ziren. Maritxu 7 hilabetez geratu zen, baina ahizpa lehenago itzuli zen etxera. Handik itzuli eta gero joan zen neskame Donostiara.

  • 1419 Zaldibarrera gerra sasoian, Elgetako etxean guztia konfiskatuta

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Gerra hasierako bi hiletan, etxean egon ziren; gero, joan egin ziren. Bere aita tiroz zauritu zuten, eta hamaika hilabetez egon zen bala sartuta zuela. Beraiek Zaldibarrera joan ziren senide batzuengana. 29 pertsona egon ziren Zaldibarko etxe hartan. Ganadua ez zuten eraman; izan ere, joan aurretik, CNT-koek oilo eta ganadu guztia kendu zieten. Denak lapurrak ziren. Elgetan moroak zeuden eta baliodun gauza guztiak lapurtu zizkieten. Beraz, ezer barik geratu ziren.

  • Lore Egurrola Ondarrutik bidalita, Lekeitiora

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Ondarrutik alde egiterakoan, bandera zuria eraman zuten. Etxanora joan zirenean, autobusak zain izan zituzten. Kukurruku eztula zeukaten orduan. Lekeition ongi-etorria egin zieten.

  • Lore Egurrola Lekeitiotik Bilbora eta aitarekin topo

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Amaren anaia Lekeition zeukaten. Lekeitiotik Bilbora eraman zituzten autobusean. Aitarekin egon ziren han.

  • Lore Egurrola Habana barkuan Frantziara

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Bilbon beste herri batzuetakoekin batera etxe handi batean egon ziren. Habana barkuan joan zen Frantziara. Gerrako barku bi etorri zitzaizkienean, beste barku errusiar batek aurre egin zien.

  • Lore Egurrola Alemaniako mugara

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Donibane Lohitzunera heldu zirenean, sirena jo zuten eta hegazkinak zetozelakoan, beldurtu egin ziren. Amak eskatu zuen etxeko denak batera egotea eta Alemaniako muga ingurura eraman zituzten. Jatekoa Euzkadiko gobernuak ematen zien.

  • Lore Egurrola Gerra zetorrela eta, Frantziatik alde egin behar

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Arrou izeneko herrian egon ziren Frantzian. Alemaniarrak etorri zirenean, handik nora alde egin nahi zuten galdetu zieten. Ondarrura beharrean, Bartzelonara joan ziren trenez. Sichesen egon ziren. Valentziara joan ziren gero bost neba-arreba.

  • Lore Egurrola Valentzian hiru urtez

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Valentzian eskolara joaten ziren. Ia hiru urte egin zituzten han. Gurasoek jakin gabe, etxera bidali zituzten autobusean. Erdaraz berbetan etorri ziren. Aitak errietan egiteko erdara xelebrean esaten ziena kontatzen du. Naranja lapurretan ibiltzen ziren Valentzian. Bainatzera eramaten zituzten.