Ihes egin beharra
-
Gerra hasiera Herrera inguruan
Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Espainiako Gerra Zibilean, nafarrak Oiartzun aldetik, Altzibartik, hasi ziren tiroka. Hiru hilabetean bertan egon zen frontea. Herrerako jende askok alde gin zuen beraien jatorritako tokietara, batez ere Goierri aldera.
-
Gerran Orioko zubia bota
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Zubia lehertu zuten gerra hasi zenean, eta eztandatik ateratako kristalak zauria egin zion hankean Karmeleri. Aginagara joan ziren oinez gauean eta bertan gelditu ziren nazionalak herrian sartu ziren arte. Orduan Oriora itzuli ziren.
-
Gerra hasi zen eguna
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Teodorok hamaika urte zituela hasi zen gerra. Opor garaia zen, eta arrantzatik bueltan zirela herriko apaizak gerra hasi zelaren berria eman zien.
-
Nafarrak Zizkurkilen sartu zirenekoa
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Abuztuan Tolosan sartu ziren nafarrak eta ondoren Zizkurkilen eta Asteasun.
-
Erreketeak inguruko herrietan
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Inguruko herrietan gerraren hasiera eta erreketeen sartzea nolakoa izan zen azaltzen du Teodorok.
-
Nazionalistek herritik ihes
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Gerraren ondorioz bi nazionalista hil zituzten Zizurkilek, gainontzekoek ihes egin zuten eta hiltzetik salbu gelditu ziren. Apaizak garbitu zien aurpegia.
-
Gerra hasitakoan, etxe batetik bestera bonbatatik ihesi
Luzio Oruesagasti Txurruka (1931) Mateo Oruesagasti Txurruka (1929) Soraluze
Gerra hasi zenean, frontea etxetik oso gertu zegoen eta alde egi behar izan zuten kaleko etxe batera. Han bonbak erortzen zirenez, beste etxe batera mugitu ziren. Azkenean, Gernika bonbardatu zuten egunean, Elosura joan ziren izeba baten etxera. Gerra bukatutakoan itzuli ziren beren etxera. Elosun ez zen gerra nabaritzen. Umeak zirenez, ez ziren konturatzen gerra zer zen.
-
Mutrikura ihes
Ixabelita Almandoz Almandoz (1930) Astigarraga
Amona mutrikuarra zuen, eta familiak bertara egin zuen ihes gerra garaian. Hegazkin batzuek babarrun txuriak botatzen zituzten, eta hauen bila joaten ziren ume guztiak.
-
Frantzian pasatako urteak
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Frantzian eman zituen azken urteetan Parisen egon zen, atzerritarrei frantsesa irakasten.
-
Emakumeak politikatik at
Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga
Batez ere gizonak izaten ziren politikan sartuta zeudenak. Herritik ihes egindakoak ere izan ziren batzuk Astigarragan.
-
Desertoreak
Joakin Iza Artola (1911) Oiartzun
Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamakiña saltsa bai urtia haitan!"
-
Txahalarentzat belarra batzen
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Iluntzean txahalentzako belarra batzera joaten ziren. Soldaduekin nola moldatzen ziren kontatzen du.
-
Eskola partikularretara ordubetez
Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga
Eskola partikularretara joaten zen Anttoni, aiton-amonak zaindu behar izaten zituelako. Salbokonduktua lortu behar izaten zuen amarentzat eskolara joan aurretik. Dena erdaraz egin behar izaten zuten.
-
Sirenadun hotela
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Iñaxiren amak Astigarragako hotel batera ekarri zituen Iñaxi eta bere anai-arrebak. Hotel honek sirena bat zuen, arriskua zenean martxan jartzen zena. Sirenak jotzen zuenean, korrika joaten ziren biltegian ezkutatzera. Geletako leihoak koltxoiz tapatuta egoten ziren.
-
Altzibarko fusilamenduak
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.
-
Gerratik ihesi
Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun
Gerra garaian, senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.
-
Pertsona esanguratsuak kulturan
Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo
Jostun batzuk aipatzen ditu: Pikabea, Luke Gezala... Gezala familiari buruzko kontuak: Koldobike Gezala raketista. Polentxi Gezala txistularia... Tomas Garbizu musikaria eta Elias Salaberria margolaria aipatzen ditu. Herriko mutilek solfeoa ikasteko aukera zuten (neskek ez, berandu arte). Lezo, herri musikazalea.
-
Frantziatik etxera bueltan
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Frantziara iritsi zirenean, ume txikiena elgorriak jota zegoen eta ospitalera eraman zuten amarekin batera. Handik Espainiara itzuli zirenean, Francok egin zien harrera. Etxerik ez eta Lumora joan ziren amaren gurasoen etxera.
-
Tristea da gerra
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Goizaldean pasatu zuten Gernika eta dena sutan zegoen. Milizianoen kamioi bat geratu eta Deustura joan ziren. Gerra tristea dela dio, ezin dela azaldu dio. Jendea zoratu egiten dela aipatzen du. Gerraren ondorioz etxerik gabe geratzea oso gogorra izan zen, beti enbarazu egiten zutelako.
-
Aitaren kartzelaldiko kontuak
Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo
Aita nazionalista zen, eta Sarara joan zen ihesi. Ondoren Cadizen egon zen kartzelan, eta han kaiola bat egin zuen beste preso batekin. Ezkondu aurretik izan zen hori. Patxi anaia aipatzen du, musika irakaslea.


