Ihes egin beharra
-
Euren etxera itzultzeko baimena behar
Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño
Gerra garaian Bermeora joan ziren osaba-izeben etxera. "Kordeleria" zuten eta barkuentzat aparejuak egiten zituzten. Hiru hilabete egin zituzten han. Handik itzuli zirenean, alkateari baimena eskatu behar izan zioten euren etxean sartzeko. Baimena eman zien, baina hiru hilabetean prezintatuta izan zituzten taberna, denda eta pentsu-biltegia.
-
Gerragatik Frantziara
Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo
Hogeita lau urterekin etorri zen Gernikara. Bonbardaketaren ostean, burdinazko gerrikoaren azpikaldean bizi zirenez, alde egitea erabaki zuten. Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren berri izan zutenean, izena eman zuten eta beste baten izenean joan zen, ordaintzen zutenen zerrendako baten ordez. Hamahiru urterekin joan zen Frantziara. Eskolara joaten zen eta irailean mahatsa batzera joan zen. Mundu Gerra irtendakoan, etxera itzuli zen.
-
Gerran etxetik irten beharra
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Bonbardeoa orduko alde egin zuen Emilioren familiak etxetik Apariñora. Orduan, CNT eta antzeko taldeak ibiltzen ziren etxerik etxe barruan zegoen guztia lapurtzen. Istiluak sortzen ziren sarritan eta horregatik Apariñotik ere irten egin behar izan zuten.
-
Artzentalesen gerra sasoian
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Lehenengo Bilbon egon ziren, gero Turtziozen, ostean Villaverden eta azkenik Artzentaleseko baserri batean. Egunero joan behar izaten zuen Emiliok Turtziozera jatekoen bila. Mendirik mendi ibiltzen zen, oraindik lainoa kendu barik zegoenean. Behin, Artzentalesen zeudela, bonbak jaurti zizkieten etxe gainera.
-
Frantzian kontzentrazio esparruan eta aterpean
Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar
Ihes eginda zeudela Poitierseko aterpean sukaldari lanetan egon zen Concepcion, aterpea Eusko Jaurlaritzarena zen eta ez ziren Toulousera joan Benignok lana aurkitu zuen arte. Marseillan hondartzako kontzentrazio esparruan egon zen Benigno aurretik.
-
Frantzian ihesi
Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar
Gerratik ihesi zeudela, Concepcion eta alaba Poitiersetik Toulusera joan ziren Benignok lana aurkitu zuelako. Toulusen zeudela, Alemanak ezarri zirenean Benigno atxilotu eta Concepcion eta Aurora aske utzi zituzten. Itsasontzian Mexikora joatekoak ziren baina Alemanek itsasontziak bonbardatzen zituzten eta ez ziren irten. Tuberkulosiarekin gaixotu zen Benigno gero eta etxean egon zen ezkutuan.
-
Guda garaiko bizitza
Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz
Guda garaian, bere aitak eta bere senideak marrazketa lineala zekiten. Ez zuten lur asko, baina eskolara joan ziren. Guda garaian, bere gurasoak Bizkaira joatea erabaki zuten. Arrigorriagan bizi izan ziren familia guztia. Bere aitak kiste bat zuen, operatu egin zuten, eta handik hilabete ingurura hil zen enbolia baten ondorioz. Jose Miguelek bederatzi urte zituen. Orduan, berriz bueltatu ziren baserrira.
-
Osabak gerran sufritu eta gerora zigorra koadrotan ordaindu
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Osabak gerra garaian sufritu egin zuen: Alemanian izana, ihesi ibilitakoa... Agintari ezagunak ezagutzen zituen eta haiei esker libratu zen kartzelatik; baina koadro jakin batzuk pintatzera behartu zuten horren trukean.
-
Elias Salaberriaren ihesa gerra garaian
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Gerra garaian, osaba Madrildik Bartzelonara, Valentziara, Italiara eta Alemaniara joan zen ihesi. Alemanian zegoela, II. Mundu Gerra hasi zen. Gregorio Marañonek abisatu zion Espainian egoera hobeto zegoela eta bazeukala itzultzea. Ihesean zebilela, dirua non ezkutatzen zuen azaltzen du.
-
Gerra garaiko kontuak
Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo
Aita nazionalista zen. Osaba exiliatuta ibili zen gerra garaian. Amak metraila zeukan besoan sartua. Memoria selektiboa dela dio, eta bera ez dela gauza askotaz gogoratzen.
-
Gerrako oroitzapenak eta sufrimenduak
Rita Larrea Lopetegi (1930) Lezo
Gerra hasi zenean, 6 urte zituen Ritak. Orduko oroitzapen batzuk gogoan ditu. Jende askok etxetik ihes egin zuen gerra hasi zenean. Anaia bat gerran hil zen.
-
Murtziara ihes
Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar
Murtziara nola iritsi ziren azaltzen du Concepcionek. Senarrarekin nola elkartu eta bidean izandako beldurraz hitz egiten du. Etxe baten bizitzen jarri ziren bertako ugazabarekin, hala ere, fronteak aurrera egin ahala gero eta gorago mugitzen joan ziren.
-
Gerra hasi zenean ihes
Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Gerra hasi zenean ihesi irten ziren; Asunek etxea utzi behar izan zuen eta Josek Bilbora, Santanderrera eta gero Frantziara ihes egin zuela gogoratzen du. Itsasontzian egindako bidaian bizi izandakoa kontatzen du. Valentziara joan zen azkenean gurasoengana.
-
Valentzian ikasi eta lan
Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Bi urte egon zen Jose Valentzian. Aita bertan lanean zegoen eta esku lana behar zenez hamalau urterekin lanean hasi zen ikastaro txiki bat egin ondoren. Oroitzapen ona du Valentzian egon zen garaikoa. Laranjak, tomatea, kafea eta batzuetan ogia jaten zituztela gogoratzen du. Bertan bizi izandako anekdotak eta oroitzapenak kontatzen ditu.
-
Makien oroitzapena
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Makiez oroitzen da Inazio, II. Mundu Gerran alemanen kontra borrokatu eta Frantziara ihes egin zuten soldaduez. Hauek Gerraren ondoren ere borrokan aritu ziren, Francoren aurka. Mendietan ezkutatzen baziren ere, asko hil egin zituzten. Inaziok gauez janari eske ibiltzen zirela gogoratzen du.
-
Makiak ogi eske
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Behin, artoak zuritzen ari zirela, Makiek atea jo zuten ogi eske. Asko eta asko hil egin zituzten.
-
Estolda azpian bonbardaketatik salbu
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.
-
Bizkaia-Kantabria-Frantzia
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Bilbora joan ziren Mundakatik, eta ondoren Castrourdialesera.
-
Frantsesak laguntzera joaten ziren
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Eskuineko jende asko zegoen Frantzian. Elizara zapia eta txanoa jantzita joaten ziren. Herrira bueltatzean, txapelgorriak ezagutu zituzten, eta falangistek euskaraz ez hitz egiteko esan zieten.
-
Lagunaren salbokonduktoarekin aurrera
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Ibiltzeko baimenak (salbokonduktoak) zer ziren azaltzen du. Behin bi laguni ibiltzeko baimenaren ildoan gertatutako anekdota kontatzen du.