Ihes egin beharra

  • Juliana Sagarna Hegazkinetatik ihesi kobetara

    Juliana Sagarna Ortuondo (1907) Dima

    Hegazkinak inguruan ibili ziren gerra garaian eta mendietako kobetan gordetzen ziren. Dima suntsitu eta herritarrak hil zituzten. Arantzazun ere jende asko hil zen bonbapean baina bere familiakoak ez.

  • Juliana Sagarna Urrestitarrak etxean, gerratik ihesi

    Juliana Sagarna Ortuondo (1907) Dima

    Bilboko familia bat, Urrestitarrak, etxean hartu zituzten gerra sasoian. Kanpaia jotzen zuten, hegazkinak zetozenean, jendea kobetan gorde zedin. Urrestitarrekin Bilbora joan ziren, Kastrexanara eta handik ere ihesi joan ziren, fronte biren erditik.

  • Luzia Inzunza Aita behiekin joan zen ihesi

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Bere aitak behi bi hartuta egin zuen alde Bilbora Gerra Zibilean. Aita apirila bukaeran edo maiatz hasieran joan zen etxetik eta San Juanetan bueltatu zen. Beraiek bitartean esne barik egon ziren.

  • Ixabel Zuaznabar Zer gogoratzen duzu gerraz?

    Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria

    Etxean Oriakoek ihes egin zutela esaten zuten. Batzuk sakabanatu egin ziren, despistatzeko. Gurasoak, adibidez, Antiguora joan ziren bizitzera, euren bila joango ziren beldur. Aitak batzuk belar-meten azpian gordetzen zirela esaten zuen

  • 1591 Gernika sutan ikusi zuen

    Josepa Intxausti Mendibe (1932) Mendata

    Gerra hasi zenean, lau urte zituen. Etxe barruan ezkutatu ziren. Kanpora irten eta Gernika sutan ikusi zuten.

  • Andoni Unanue 1936an Zarautzera; hango bizipenak

    Andoni Unanue Lekuona (1932) Lasarte-Oria

    Gerra hasi zenean lau urte zituen, baina orduko gauza asko gogoratzen ditu. Esaterako, aldamenean bizi zen harakinaren kamioian gauzak sartu eta Zarautzera nola joan ziren. Uztailean joan ziren eta bi-hiru hilabete egin zituzten han, irailean sartu baitziren nazionalak Zarautzen. Zarauzko oroitzapenak; hondartzara joaten ziren osabarekin. Behin urrutira Cervera barkua ikusi zuten Donostiara bonbak botatzen.

  • Martina Iturrioz Gerra sasoian etxeetan sartzen ziren; jendea herritik ihesi

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Gerra sasoian Lasarten bizi ziren, kalean. Jendea etxeetara sartzen zela eta, beldurrez, Etxetxo baserrira joan ziren. Jende askok alde egin zuen herritik. Bere adineko batzuk, garai hartan ume zirenak, Errusiara edo kanpoko beste herrialde batzuetara bidali zituzten. Etxe guztietako ateak irekitzen zituzten, baina justu eurena eta maistrarena ez zituzten ireki.

  • Gerraren hasiera, erbestea eta Bilbora itzulera

    Tere Rotaetxe Chalbaud (1919) Bilbo

    Umetan bi urte gaixorik egin zituen. Gerra zibilaren hasierak Ingalaterran harrapatu zuen eskolan eta ezin etxera itzuli. Ingalaterratik Frantziara joan zen eta han bat egin zuen gurasoekin. 1942an itzuli ziren Bilbora eta oso une gogorra izan zen. Aita 1948an itzuli zen, aurretik Venezuelan egon zen eta.

  • 1939an Venezuelara; hara joandako euskaldunen egoera

    Tere Rotaetxe Chalbaud (1919) Bilbo

    1939an Venezuelara joan ziren eta hamabost hilabete egin zituen han. Orduko Caracas nolakoa zen. Solairu bateko etxeak; eskorpioiak eta zomorroak. 300.000 biztanle zituen. Kontraste handia zegoen: jende oso aberatsa eta miseria. Jendeak itxura ona emateagatik larruzko jakak erabiltzen zituen, bero egin arren. Hasieran joan ziren euskaldunek txarto pasatu zuten. Nekazaritza zela etorkizuna pentsatu zuten eta dirua horretan inbertitu, baina ez zitzaien ondo joan. Gerora, eraikuntzan hasi zirenean, hobetu zen egoera. Han egon ziren euskaldun batzuk aipatzen ditu: Atxurra familia, Isidro Monzon arkitektua...

  • Bittori Zapiain Salbokonduktua ahaztu zuenekoa

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Andoaingo izeba bisitatzera joan zen behin Bittori, eta salbokonduktua etxean ahaztu zuen. Harrapatu egin zuten Bittori dokumentaiorik gabe, eta geralekuan jaistera behartu zuten.

  • Bittori Zapiain Tropengandik ihesi

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    San Markosetik jaisten ziren tropek ikus ez zitzaten, erreka bazterretan ezkutatu ohi ziren.

  • Bittori Zapiain Hamabietako sirena

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Gerra hasi zela konturatu zirenean, Doostian bizi ziren izebengana jo zuen Bittorik eta familiak. Oroitzen du eguerdiko hamabietan sinerak jotzen zuela, eta Donsotiako kaleak hutsik gelditzen zirela.

  • Bittori Zapiain Granada batek eztanda

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bonbardaketak hasi eta bizilagunak mugitu nahi ez zuela eta, granada bat harengandik gertu erori eta eztanda egin zuen. Segituan aldatu zuen iritziz.

  • Bittori Zapiain Gerraren eragina Astigarragan

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bittorik gogoan du aitak kontatu zion gertakari bat, izan ere, aitaren ezagun baten etxera bi gizon joan baitziren, eta bertako gizona iritsi orduko, mendi batera eraman eta hil egin zuten.

  • Bittori Zapiain Astigarragako etxe batean ezkutatuta

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Gerra garaian, Bittoriren amak familia Andoainera eraman nahi izan zuen, baina baserritik herrira jaistean, herriko bizilagun batek haren etxean gorde zituen herritik irtetzea oso arriskutsua baitzen.

  • micaela sasiain ormazabal Gerra hasi zen eguna

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Gogoan du Micaelak gerra hasi zen egunean bertan gurasoak eta anai-arrebak arropa sagardo upeletan gordetzen hasi zirela, Errusiara eramango zituztelako zurrumurrua zabaldu baitzen. Jendeak ihes egin zuen, eta janari dendetako poduktuak hartzen zituzten askok, hutsik gelditu baitziren dendak.

  • Imanol Oruemazaga Aitari ezarritako bi heriotza-zigorren "arrazoiak"

    Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz

    Aita gerra sasoian "Abastos"eko arduradun moduan ipini zuen Udalak, errefuxiatuentzat jatekoa bideratzeko. Horretarako, 5000 pezeta ematen zizkioten. Atxilotu zutenean, bi heriotza-zigor ezarri zizkioten, bata frankismoaren kontra egiteagatik eta bestea Udalaren dirua euskal gobernuari ematea leporatuta. Diru-kontuak jasotzen zituen libreta Bilbon zeukan, baina inork ez zuen begiratu.

  • Inaxio Otaegi Oriako jende mordoa ihesi

    Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria

    Oria asko zigortu zuten gerra garaian, errepublikarrak omen ziren eta gehienak. Ihes egin behar izan zuten askok eta pare bat familia bakarrik gelditu ziren.

  • Maria Jesus Otaegi Markesak ihes egin zuenekoa

    Maria Jesus Otaegi Aranburu (1932) Astigarraga

    Gerrak bere marka utzi zuen Astigarraga herrian. Maria Jesusek oroitzen du soldaduek herriko bikarioa atxilotu zutela, izurrgarrizko zarata egin baitzuten. Markesaren etxean gordetzen ziren herritarrak, gerratik babesteko.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Toursen jaiotako lasartearra

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Gerraren eraginez gurasoak Frantziara joan ziren ihesi. Horretarako, hara iritsi baino lehen, Bizkaia aldera joan ziren. Ama abiatu zen Frantziara lehenengo.