Euskara eta politika

  • Miren Lore Ibazeta Euskal izenak kendu

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Gerra denboran eta ostean euskal izenekin arazoak izan zituzten. Nekaneri "María Dolores" deitzen zioten eskolan eta Miren Loreri "Florita". Beraien nebari "Bitor" izenagaz sinatu zuelako atentzioa deitu zieten.

  • Santos Esnaola Gaztelaniaz egiteak prestigioa ematen zuen

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Neskak sokasaltoan aritzen ziren jolasean. Euskara debekatuta egon zen garaian, gaztelaniaz jakiteak prestigioa ematen zuen: neskek mutilek baino hobeto eta gehiago egiten zuten gaztelaniaz.

  • Jesus Artetxe Beldurraren erlijioa bizi izan dute

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Eskola erdaraz zen eta ez zuten ezer ulertzen. Gerra aurretik dotrina euskaraz ikasi zuten, baina ostean erdaraz ikastera derrigortu zituzten. Behartuta joaten ziren eskolara. "Beldurraren erlijioa" bizi izan dute. Eskolara gustura joate hori ikastolak sortu zuen.

  • Elena Sarraua Euskara debekatuta eskolan

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Umetan dena egiten zuten erdaraz eskolan, baita doktrina bera ere. Erdararik jakin ez eta zigortu egiten zituzten eskolan euskaraz egitearren: eraztuna pasatzen zioten elkarri euskaraz egiten zutenean. Honez gain, eskolara sartu orduko Espainiako bandera atera eta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten.

  • jose mari soroa Kontzertuetako ohiko abestiak

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Euskaraz abestea ez zegoen debekatuta. Abestien hitzak zentsuratu egiten zituzten, baina beraiek beti kanta berak jotzen zituztenez, ez zuten arazo handirik edukitzen horregatik. Kontzertuetan zer abesti kantatzen zituzten azaltzen du.

  • Luzia Inzunza Maistrari "doña" esaten gerraostean hasi ziren

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Eskolan neskak eta mutilak gela ezberdinetan ikasten zuten. Itaurrean egin behar zutenean ezin ziren eskolara joan. Gerra aurretik maistra euskalduna izan zuen. Maistrari "doña" esatea gerraosteko kontua izan zen.

  • Luzia Inzunza Euskal izenak debekatuta

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Euskal izenak jartzea debekatuta zegoen, baina etxean asko erabiltzen ziren izenok.

  • Justina Iparragirre Eskolan, bera irakasle lanetan; erdaraz

    Justina Iparragirre Eizagirre (1913) Irun

    Eskolako kontuak. Oinez joaten ziren, bidezidorretik. Neska-mutilak elkarrekin. Maistrak bera jartzen zuen irakasle moduan. Erdaraz ikasten zuten. Francok euskara galarazi zuen gero.

  • Gumer Irastortza Maistra baserritarrei burlaka; Pilar ikastetxera gero

    Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun

    Lau urterekin hasi zen eskolan. Gerra etorri zenean, itxi egin zuten. Gero berriz eskolara; maistra militar baten alaba zen eta baserritarrei burla egiten zien. 7-8 urterekin Pilar ikastetxera eraman zituen osabak. Oinez joaten ziren, bazkariarekin. Bustita iristen ziren askotan. Lau kilometro.

  • Genara Eguren 'Cara al Sol' kantatzen

    Genara Eguren Amiano (1929) Elorrio

    Berak erdarazko eskola ezagutu du bakarrik. Cara al Sol kantatzen zuten. Anai-arreba zaharragoak ikastolan ibili ziren. Arrazolako maistrak zigorrak euskaraz egiteagatik.

  • Genara Eguren Herri-eskolara

    Genara Eguren Amiano (1929) Elorrio

    Elorriora joan zen eskolara; erdaraz dena. Doña Clinia, oso gogorra. Katona erabiltzen zuten. Dotrina ere erdaraz. Komunioa gerra ostean egin zuen.

  • 686 "Gau-txori" tabernara abestera

    Abelin Linazisoro Azkue (1942) Zumaia

    Herritar batzuk igandean bazkalostean Gau-txori tabernara joaten ziren abestera. Herritik aparte zegoenez, han lasai abesten zituzten euskarazko kantuak (bestela karlistek kontra egiten zieten) eta ordu askoan aritzen ziren kantuan. Bixente Iskiña zen hara joaten zenetako bat; abesti ugari omen dakizki.

  • 1608 Gerraosteko giro mugitua

    Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia

    Euskal jaietara joaten ziren: Aralar, Hernio, Deba... ez ziren guztiz legezkoak, baina inoiz ez zen ezer gertatu; umeekin joaten ziren. Manifestazioetan ez zen ibiltzen, baina beldur pixka bat bai pasatu zuela. Ez Dok Amairuren kantaldiak. Grisak. Biarritzeko dantza talde bati ez zioten utzi ikurrina ateratzen dantzan. 'Euskadi' eta 'Euskal Herria' izenen zentzua, lehen eta orain.

  • Jose Txintxurreta Eskolara bazkariarekin

    Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta

    Hiru neba-arrebak Kukutzetik Orozketarako eskolara joaten ziren. Bazkaltzeko babarrun eta urdaia eramaten zuten eta maistrak egosten zizkieten. Cara al Sol egunero kantatzen zuten eskola hasi aurretik.

  • Mikel Aretxaga Arreba brodatzailea, irakaslea eta emagina

    Mikel Aretxaga Motxobe (1932) Durango

    Bere arrebak kartzelatik irten eta bordatzen ikasi zuen. Batek eta besteak eskatuta, euskara irakasten hasi zen ikasleen etxeetan. Gero emagin ikasketak egin zituen Valladoliden.

  • Alfonso Pagonabarraga eta Fidela Mendiolea Maisuak euskarazko dotrinagaz harrapatu eta jo zuenekoa

    Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928) Abadiño

    Dotrina herriko abadeak ematen zien eta euskaraz jasotzen zuten. Behin eskolan, erdarazko koadernoaren azpian jarri zuen euskarazkoa eta maisuak harrapatu zuen. Palu batekin matrailean jo eta bi arraia marraztu zizkion, espainiar bandera marraztu balio bezala.

  • Jose Mari Amantegi Durangon ez zen euskaraz berbetan

    Jose Mari Amantegi Aresti (1926) Durango

    Durangon ez zen euskaraz egiten berbarik. Guraso askok ez zioten beraien seme-alabei euskaraz egiten, nahiz eta euskaldunak eta abertzaleak izan.

  • Jose Mari Amantegi Euskararen egoera

    Jose Mari Amantegi Aresti (1926) Durango

    Bere gurasoen sasoian-eta euskaraz hitz egiten zen, baina jendea ikasten hasi zenean asko galdu zen. Jende dirudunak ikasketak zituen, baina ez zekien euskara. Eskualdeko euskararen gaineko ikuspegia: Durangotik Mallabira tonua aldatzen da; Eubatik aurrera "astoa" esaten da, gainerakoan "astue".

  • Jose Antonio Olea Gerraosteko egunkariak eta irratiak

    Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango

    Zortzi anai-arrebatatik bi bonbardaketan hil ziren, aitonarekin batera. Gerraostean, kalean erdara nagusitu zen eta etxean ez zuten denbora asko egiten. La Gaceta del Norte eta Hierro egunkariak zeuden. Espainiako Ser irratia eta Frantziatik aita Onaindiak "Radio Macuto"n ematen zituen albisteak entzuten zituzten.

  • Isabel Agirrebeitia Euskal izenak erdaldundu

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Euskarazko izenak zituztenei aldatu arazo egiten zieten, "Jaione" izanez gero "Natividad"