Euskara eta politika
-
Meza euskaraz Ziburun ere
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia
Elizaren indarra. Bezperetara Ziburun ere joaten ziren, eta euskaraz zen meza. Ez du arazorik izan kalean euskaraz egiteagatik, baina erdara gehiago erabiltzen zen.
-
Euskaraz eginez gero, eskolan zaplaztekoa
Maria Angeles Elduaien Emazabel (1936) Hondarribia
Poartuko eskolan ibili zen. Enziklopedia liburua zuten, denerako bakarra. Ez zieten euskaraz hitz egiten uzten; jo egiten zieten. Gertrudis maistra, Zaragozakoa.
-
Neska-mutilak aparte eskolan; euskara galarazita
Guillermo Olasagasti Sagarzazu (1940) Hondarribia
Señorita Pepitarekin ez daki ziur, baina bestela neska eta mutilak aparte beti, eskolan. Neskak mojatara. Euskara galarazi zuten eskolan eta kalean. Euskara galdu zuen koinatuak. Ikastolak. Kalean euskaraz egiten zuten beraien artean.
-
'Berria'ko harpidedun
Maitxo Egilegor Portugal (1942) Errenteria
Euskara batua ulertzeko batere arazorik ez du Maitxok; izan ere,'Berria' egunkariko harpidedun dira etxean 'Egunkaria'koak ere baziren), eta euskal prentsa irakurtzen du. Hasieran kosta egin zitzaiola dio, baina behin ohitu eta gero, ez du erdarazkoaren beharrik.
-
Txikiteoan abeslari
Jesus Mari Kaperotxipi Arakistain (1928) Zarautz
Txikiteoan asko abesten zituzten euskal kantak. Debekatuta zegoen euskaraz abestea eta arazoak izaten zituzten.
-
Euskaraz hitz egitearren isuna
Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz
Zaharragoek nola gogoratzen zuten gerra denbora. Bere gurasoei euskaraz hitz egitearren 60.000 pezetako isuna jarri zieten Donostian guardia zibilek. Don Leandro medikuak utzi zien dirua isuna ordaintzeko. Orduko dirua.
-
Eskolan politikoki bideratu nahi izaten zituzten
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Eskola publikoan ibili zen. Irakasle ona tokatu zitzaion baina giroa politikoki oso itxia zen. Cara al Sol eta kantatu behar izaten zituzten. Konturatzen ziren hori ez zegoela ondo. Erdaraz derrigortzen zituzten.
-
Etxeberria ikastetxean, Irunen
Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia
Eskolan gerra ondoan hasi zen. Irunen ibili zen, Etxeberria ikastetxean, parrokia ondoan. Dotrina ere han ikasi zuen, jaunartzea Hondarribian egin arren. Don Julian. Oinez joaten ziren, egunean lau aldiz. Bi maistra ziren, ahizpak. Ume asko. Euskara galarazita zegoen.
-
Emakumezkoak gerra-ostean erdaraz
Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz
Emakumezkoek gehiago hitz egiten zuten erdaraz gerra ostean, baina aurreragokoek euskaraz egiten zuten.
-
Garaiko euskal intelektualekin harremana
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Politika aldetik, kristau-demokrata europeista giroko mentalitatea zuen orduan, oso ohikoa garai hartan. Mauriac, Mounier eta Serafinek ezagutzen ez zituen beste autore batzuk erabiltzen zituen ahotan. 1956an Parisen egin zen Congreso Mundial Vasco-n izan zela uste du, baina ez dago ziur. Behintzat asko aipatzen zuen. Zaitegi, Ibinagabeitia eta garaiko intelektual euskalzaleekin harremanak zituen. Berak idatzi ez zuen asko egiten baina pentsatu bai. Euskaldunen erlijioa, antropologia, Erro eta Gara... arlo horretan eman ditu batez ere frutuak. Baikorra oso. Soldadutzara joan aurretik zera esan zion: "hi lizentziatu orduko Franco joan dok". Ondo informatuta zegoen politikaz eta abar. Radio Paris-eta entzuten zituen, eta irakurri ere asko.
-
Klub Deportiboko solasaldiak
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Santi Arizmendiarrieta Eibarko esperantistarekin eta beste batzuekin astero solasaldia izaten zuten klub deportiboan. Bittorrek nazioarteko politika gaiak ekartzen zituen sarri; diasporakoak ere bai. 1958 inguruan alde egin zuen Otxandiora. Elorrioko Funcor kooperatibakoekin izan zuen harremana.
-
Kontserbetako emakumeak kantu-zaleak
Lore Basurko Elezgarai (1933) Mutriku
Kontserbetan lan egiten zuten emakumeek kanturako zaletasun handia zuten. Kantu bat aipatzen du. Eskabetxean zeudenean goizeko 03:00etarako hasten zen Lore kantuan. Euskaraz kantatzea debekatua zegoen garai hartan. Deabruzko izena zuela eta bi urtez errazionamendu gabe utzi zuten.
-
Miren Katerine Agurne
Agurne Muguruza Alberdi (1935) Nati Muguruza Alberdi (1938) Elgoibar
Miren Katerine Agurne du izena Agurnek. Natiri Jaione ipini nahi zioten baina ez zioten utzi.
-
Elgoibarko Izarra eta ikastola
Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar
Elgoibarko Izarra euskara elkartearen eta ikastolaren hastapenei buruzko azalpenak.
-
Kultur giroko liskarrak
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (1944) Donostia
Orduan ez zegoen hitzaldiak euskaraz emateko inor eta beraiek joaten ziren. Ez du oroitzapen onik. Espainolistatzat hartzen zituzten. Nacho de Felipek eta Arestik boikota jasan behar izaten zuten.
-
Dena erdaraz, eskola eta dotrina
Maria Luisa Arzallus Mitxelena (1940) Donostia
Dena erdaraz, eskolan. Laborea egiten zuten arratsaldetan. Dotrina, eskolan bertan. Jaunartzea egiteko, parrokiara. Don Dionisio Ruiz. Dotrina ere erdaraz. Etxean euskaraz.
-
Euskara debekatuta eskolan
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Etxean matrailekoa ematen zieten erdaraz egiteagatik eta eskolan alderantziz, ezin euskaraz egin. Ez du eskolako oroitzapen onik, eta ezta Rezolako nagusiarena ere. Langileen umeei bai, baina baserritarrenei ez ei zieten ezer ematen.
-
Umetan, pilotan jokatzen gustura
Bixenta Arrieta Arrieta (1929) Donostia
Umetako jolasak. Pilotan jokatzen zuen, palan. Sokasaltoan kantu denak erdaraz. Eskolan, bandera igotzen zuten, eta "Viva España" kantatuz. Tabak.
-
Eskolan erdaraz, lagunekin euskaraz
Pepi Berasategi Etxeberria (1935) Donostia
Beti euskaraz egiten zuten, debekatuta zegoen arren; eskolan erdaraz ikasten zuten, eta erdaraz erantzun. "Hable en cristiano" guardia zibilek esaten zuten. Lau kuartel zeuden, eta kartzela.
-
Jatetxeko zerbitzua eta hizkuntzak
Maria Lourdes Lasarte Dorronsoro (1926) Donostia
Lehengo jatetxeetan zerbitzu hobea zegoela uste du, arreta handiagoa jendearekin. Turista asko izaten zen; haiekin, erdaraz. Behin militar bat sartu zitzaien sukaldera, "hable en cristiano" esanez. Lagun artean euskaraz, lagun abertzaleak zituelako.


