Euskara eta politika
-
Mesedetako mojetan ikasia
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Lau-bost urte zituela hasi zen "merzedarietako" eskolan, eta 15 urtera arte ibili zen bertan. Valladolideko moja batekin ikasi zuen gaztelaniaz hitz egiten. Asko kostatu zitzaion gaztelaniaz hitz egiten ikastea; euskaldunak gutxietsi egiten zituzten. Zigortu egiten zituzten.
-
Eskolako oroitzapenak
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Eskola garaiko oroitzapen onak ditu. Lagun onak egin zituen. Ikasgelan, 40 neska inguru ziren, eta moja "pixka bat gogorra" omen zen. Historia sakratua ikasten zuten. Eskolan, moja erdalduna jarri zien erdaraz irakasteko. Elbirak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten; lezioa galdetutakoan euskaraz esanez gero, irakasleak iraindu egiten zituen.
-
Amak erdararik ez; aitak, bai
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Elbiraren amak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten. Behinola, amak militar bati euskaraz egin zionekoa kontatzen du. Aitak, berriz, bazekien gaztelaniaz. Aita osaba etxegile batekin lanean ibili zen kanpoan, eta horrela ikasi omen zuen.
-
Falangea eta ikuskatzaileak eskolan
Edurne Galartza (1914) Antzuola
Behin falangekoak Antzuolako eskolara bisita egiten zioten umeek dagokiena ikasi zuten ziurtatzeko. Gerora inspekziokoak pasatzen ziren.
-
Antzuolako lehenengo euskara-irakaslea
Edurne Galartza (1914) Antzuola
Antzuolan jende askorentzat Edurne izan da lehenengo euskara-irakaslea. Edurnek bere kontura ikasi zuen euskaraz idazten eta irakurtzen, Donostian bizi zela.
-
Eskolan euskaraz egiten zuenari kordoia
Asunzion Kortabarria Gabilondo (1932) Antzuola
Maistrak dena egiten zien erdaraz, galarazita zegoen euskaraz egitea. Kordoi bat jartzen zien lepotik zintzilik eta aste bukaeran hori zuenak zertxobait ordaindu behar ziaten zuen. Kaletarrak eurak baino azkarragoak ei ziren, eta euskaraz eginarazten zien nahita.
-
Euskal izenak galarazita
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Mariren gizona Andoni Seber deitzen zen. Gerra garaian, Donostian zaurituta zegoela, haren amak telefonoz deitu zion eta "Andoni" esaterakoan deia moztu egin zioten. Euskal izenak galarazi egin zituzten eta denei aldatu zieten izena.
-
Xabier Peñarekin eta Alfontso Irigoienekin ikasi zuen euskaraz
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Xabier Peñarekin eta Alfontso Irigoienekin ikasi zuen euskaraz Bilbora itzulitakoan. Asko estimatzen zuen Julenek Alfontso (hau ere Ekin-en sortzaileetarikoa, bertsolaritzaren sustatzailea izateaz gain). Txilera joatean ahaztu zitzaion zekien euskara apurra.
-
Uda Nabarnizen mintza-praktika egiteko
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Ez du oroitzen zein maiztasunekin ziren euskarazko klaseak. Nabarnizen eman zuen uda oso bat euskara praktikatzen. Herri-euskara, jakina, bizkaiera.
-
Euskararekiko kontzientzia adinaren eta sexuaren arabera
Iñaxio Mendiluze Elizondo (1937) Andoain
Gaztetan, kuadrillan ez zuten euskaraz hitz egiten, baina orain bai. Gerra baino lehenago jaiotakoek euskaraz egiten zuten, baina ondorengoek ez. Neskek ez zuten euskaraz egin nahi izaten, hori makurkeria zela uste baitzuten.
-
Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Felitxu Eraso andereñoak euskarazko eskolak emateko lokal bat izatea lortu zuen. Mirenek 1960. urtean entzun zuen lehen aldiz euskal gramatika eta euskal aditza lokal hartan Elbira Zipitriaren ahotik. Lokal hartan, Elbirak abuztuko arratsaldetan eskolak ematen zituen andereño zirenentzat edo izango zirenentzat, eta Miren bere amarekin batera joan zen 14 urte baino ez zituela. Gazteluan jolasean aritu ostean, arratsaldeko seietan lokal hartan kuadrilla handia batzen zen. Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, Karmele Mitxelena, Mari Karmen Lasarte eta Izaskun Bustos ere han ziren, besteak beste. Hiru gizonezko baino ez zeuden, kutxako langileak zirenak. Abuztu osoan zehar aritu ziren bertan. Alfabetatuak izan arren, bertaratutakoek ez zekiten gramatikarik.
-
"Geure hizkuntzari heldu egin behar zaio"
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Euskaraz hitz egiten zutenean, "hablar en cristiano" esaten zien. Kandido umea zen, eta ez zekien gaztelaniarik.
-
"Doniene"ri "San Juan" jarri behar
Antoni Zallo Bengoetxea (1930) Bermeo
Bere aitaren aldeko familiakoak armadoreak izan ziren eta baita bere aita ere. Ikazdun motorrak "Doniene" zuen izana, baina hurrengoari ezin izan zioten jarri euskarazko izena, "Diaz San Juan" izan zen.
-
Hermanoen ikastetxean zorrotzak ziren
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Anaia menesianoen ikastetxera joan zen. Asko gustatzen zitzaion eskola. Hermano Bitor gogoratzen du behin Seber Ormazarekin izan duen tirabira bat tarteko. Dena zen erdaraz. Gurasoei eskerrak mantendu da euskara.
-
Euskarari zigorra
Luis Iturregi Uribarri (1934) Bermeo
Beraien gurasoek garrantzia ematen zioten eskolari, beste guraso askok, ostera, ez. Luisek gurago zuen etxean gelditu beharrean. Gerraostean, zigortu egiten zituzten eskolan euskaraz eginez gero; hori dela-eta, erdaraz egin behar izaten zuten nahiz eta ez izan erraztasunik.
-
Euskaraz berba egitearren entzun beharrekoak
Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo
Ahizpa biak euskaraz berbetan zihoazen behin eta gizon batek dialekto hori ez berbetako esan zien. Pilarrek orduan ere izan zuen zer erantzun.
-
Erdaraz jakin barik aita kartzelara
Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo
Eskolan dena e egin behar izaten zuten erdaraz. Aitak ez zekien erdaraz eta 23 hilabetez izan zuten kartzela espia zelakoan. Heriotza-zigorrera kondenatu zuten.
-
Hezkuntza gerraostean
Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta
Eskolan, arratsaldeko hiruretan egiten zuten otoitza. Goizean, Francoren aldeko hainbat kantu abesten zituzten.
-
Izena berreskuratu berri
Miren Gaztelu Urreta Zubia (1932) Aretxabaleta
Batxilergoa hasteko jaiotza agiriaren bila joan zenean, bere jaiotza izena ezabatuta ikusi zuen erregistro zibilean. Nahasgarria suertatzen zitzaion bi izenekin bizitzea eta azkenean lortu zuen bere jatorrizko izena bazter guztietan baliatzea.
-
Bere izen "exotikoa"
Miren Gaztelu Urreta Zubia (1932) Aretxabaleta
Erregistroan 1939ko otsailaren bederatziko datarekin, "tachado el nombre exótico" jartzen zuela ikusi zuen. "María del Castillo" deitzen ziotenean, sutu egiten zen. Miren Gaztelu izena duen emakume bakarra bera dela uste du.


