Euskara eta politika
-
'Poxpolin' komiki liburua
Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia
Juan Joxek sei urte zituela argitaratu zen Tolosan 'Poxpolin' komiki liburua. Lopez Mendizabal zen argitaratzailea. Liburuko istorioei buruzko azalpenak.
-
Algodonerako eskolan, erdaraz eta euskaraz
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Lantegietara lanera joaten zen jende asko, bere gurasoak ere bai. Amak Algodonerako haurtzaindegira eramaten zituen umeak. Laboreak egiten ere erakusten zieten mojek. Oheak zeuden, ume txikientzat. Bi maistra-zaintzaile egoten ziren: Emili eta Maria Cruz. Mojek zer erakusten zieten, erdaraz eta euskaraz. Gerra aurrea zen eta. Gero, Frantziatik bueltatu zirenean, erdaraz.
-
Euskararen garrantzia, nola eutsi dioten
Loren Navarro Hombrados (1924) Andoain
Euskara berarentzat zer den. Etxean euskaraz egin zu beti seme-alabekin. Lagunak harrituta beraien euskararekin. Alabak bi urte egin zituen Londresen, eta bueltan erdararekin ezinean. Euskaldun askok erdaraz egiten zieten umeei. Euskara debekatuta. Euskara ikasteko erdara baino zailagoa dela uste du. Euskara non hasten den aldatzen: Tolosan eta Irunen.
-
Gerra ondoan, eskolan komeriak
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Udaletxeko eskolako kontuak. Neska-mutilak aparte. Maistrak begitan hartu zuen, gerran kanpoan ibilia zelako. Jostorratza puntaz gora eman ziolako errieta egin zion, esanez "gorriek" erakutsi ziotela hori egiten. Berak ez zuen eskolara bueltatu nahi, baina etxean ezin zuten beste ikastetxerik ordaindu.
-
Besoa altxatuta, denen erakusgarri
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Eskolan errezatu eta kantatu egiten zuten. Atze-atzean egoten zen bera, mahairik gabe banku batean eserita, eta aurreraino joanarazten zuen irakasleak, besoa altxatuta abestera. Jostorratzaren pasadizoa aipatzen du.
-
Amak euskarazko liburuak erre
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Aitonak eta amak euskarari buruzko liburu eta dokumentu asko zituzten, baina errearazi zituzten, kartzelan zen aitaren kaltetan izango ziren beldurrez.
-
Izen euskalduna izatea oztopo
Aitor Garmendia Goitia (1934) Beasain
La Sallen egin zituen ikasketak. Izen euskalduna izateak arazo ugari eman zizkiola kontatzen du.
-
Fraide euskaldunak eskolak ematen
Luis Urretabizkaia Aranburu (1926) Beasain
Euskaraz hitz egiteko askatasuna zuten nahiz eta garai hartan debekatua zegoen. Eskolak ematen zizkieten fraide asko euskaldunak ziren. Gerraostean fraideek sotanaz jantzi behar izan zutela gogoan du
-
Euskal Hizkuntza eta Kulturaren katedra
Ana Etxaide Itarte (1936) Donostia
Antonio Fontan aurkeztu zioten Iruñeara joan zenean. Hark jarri zuen martxan Nafarroako Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Kulturaren katedra 1963an eta Joxe Migel Barandiaran tarteko zen. Anak euskaraz bazekienez, euskal hizkuntzaren klaseak emateko eta gaztelaniako laguntzaile izateko hartu zuten.
-
Euskal Hizkuntza eta Kulturaren katedran irakasle
Ana Etxaide Itarte (1936) Donostia
Euskal Hizkuntza eta Kulturaren katedra doakoa zen ikasleentzat, Aldundiak laguntzen zuelako. Lehenbizi hiru ikasle zituen: Euskaltzaindiakoa bata, okulista ezagun bat bestea eta Ebroko Konfederazioan lan egiten zuen beste bat.
-
Katedra euskara eta euskal gaian lantzeko
Ana Etxaide Itarte (1936) Donostia
Oposaketak eta tesia egin ostean, Santiago de Compostelara joan zen. Katedra hasi berritan, ez zegoen Nafarroan euskaltegirik; beraz, jende asko hasi zen matrikulatzen. Etniker bertan sortu zen.
-
Plazan inguruetako denak batzen ziren; euskara galarazita
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Jendea herriko inguruetatik hurbiltzen zen Gernikara: Arteagatik, Nabarniztik, Ereñotik, Gabikatik, Omatik, Forutik, Muruetatik, Muxikatik... Gernikako bezeroak onak zirela dio. Francoren garaian, ez zuten euskaraz berba egiten uzten, galarazita zegoen.
-
Erdaraz egiteko arazoak
Ramon Andonegi Ormaetxe (1926) Mundaka
Kalean dena egiten zuten euskaraz, eta Francok hori debekatu zuenean asko kostatu zitzaien.
-
Gerraosteko eskola
Bene Markaida Barrenetxea (1935) Sopela
Eskolara eta mojen kolejiora joateko aukera izan zuten. Bene eta Bitoria gerraostean joan ziren eta Cara al Sol eta beste abesti espainiar asko abestu behar izaten zituzten bandera altxatzerakoan. Euskaraz ez zuten berbarik ere egiten bertan. Neskak neskekin egoten ziren. Sei eta 14 urte bitarteko umeak elkarregaz egoten ziren nahastuta; hala ere, ondo ikasi zuten. Askotan erdarazko berba asko buruz ikasten zuten esangura ezagutu barik.
-
Euskarazko izenak izatearren maistrak gogor egin
Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Maite eta Iñese izeneko bi neska oso txarto tratatzen zituen maistrak beraien izenengatik, izen euskalduna izateagatik hain zuzen ere. Nere izeneko bati "Mia" esaten zion. Beraien etxekoek ez zuten horrelako arazorik izan.
-
Tesia euskal gaiaz egiteko asmoa
Jean Haritxelar (1923) Baigorri
Agen hirira joan zen irakasle, zazpi urtez egin zuen lan hango lizeo batean. Tesia egiteko gogoa sartu zitzaion, eta euskara etorri zitzaion burura. Mintzatzen zen baina ez zegoen alfabetatua. René Lafon jauna zen euskara katedratikoa Bordelen eta harengana jo zuen. Beso-zabalik hartu zuen. Lehendabizi euskaraz trebatzeko eskatu zion eta Belloc-eko(Lapurdi) fraideen testuekin hasi zen
-
Ikasle euskaldun hutsak, irakasle erdaldun hutsak
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Gurasoek ez zuten ilusio handirik umeak eskolara bidaltzeko, irakasleak erdaldun hutsak zirelako eta seme-alabak euskaldun hutsak. Gerra aurretik euskaraz ere erakusten zieten eskolan. Euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Berak gerra ezkero ez zuen ezer ikasi. Oso txarto egon ziren maistra galiziarrarekin.
-
Jolas-kantak
Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio
"San Blas" edo "Jangoikua lagun" esaten zen doministiku egindakoan. Sokasaltoan erdarazko kantak, Francok euskara debekatu ei zuelako.
-
Zigorra euskaraz egiten bazuten
Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio
Erdaraz eskola guztia. Zigorra euskaraz eginez gero. Leku askotatik etortzen ziren Leitzeko auzo-eskolara.
-
"Uso txuriak" eramandako maisua
Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo
Eskola nazionalean ikasi zuen Joxek. Dena erdaraz egin behar izaten zuten. Maisu batek, don Jose Mariak, Uso txuria kanta erakutsi nahi izan zien; eta, horregatik, bi egunerako lanetik bidali zuten. Gerora, gehiago ez zen itzuli lanera. Goizero, eskolan, Cara al Sol abestu behar izaten zuten; eta, gero, instrukzioa egiten zuten.