Euskara eta politika
-
Donostian euskara asko ez zen entzuten gerra aurrean ere
Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia
Ez zen euskara asko hitz egiten, bere ume garaian. Erdararako joera. Herri txikietatik zetozenek euskara baztertu hirian. Francoren garaian okerrago. Orain ere ez du berak euskara asko entzuten Donostian.
-
Aitarekin antzezlanak prestatzen, isilpean
Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia
Aita lagun baten etxean egon zen gordeta, eta isilpean antzezlanak prestatzen zituzten berarekin. Poliziaren bisita izan zuten, eta bera larri. Bibotea utzi zuen, inork ez ezagutzeko. Argia aldizkariko zuzendaria izan zen aita gerra aurretik, Garitanonaindia apaiza hil zenean.
-
Ikastolatik mojetara
Tere Arregi Altuna (1929) Donostia
Zazpi urterekin hasi zen eskolarara joaten, mojetara. Elvira Zipitriaren ikastolara joaten zen gerra aurretik; Kanpandegi kaleko kapilan egin zuen Jaunartzea. Gero dena erdaraz.
-
Euskararen transmisioaren etena
Tere Arregi Altuna (1929) Donostia
Amak etxean euskaraz egiteko esaten zien amak beti. Lagunek ez dakite euskaraz, nahiz eta guraso euskaldunak izan.
-
Gerra, gerra ostea eta Francoren garaia
Juan Zamora Malkorra (1924) Donostia
Hamabi urte zituen gerra hasi zenean. Ez ziren mugitu. Nola hasi zen. Erreketeak Donostiara sartu zirenean, askok alde egin zuten. Gerra ostean, gosea. Soldadu eramandakoek bizimodu gogorra. Euskara debekatuta. "Hable en cristiano".
-
Eskolan erdaraz
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Erdaraz ikasten zuten eskolan, Konstituzio plazan. Besoa altxatuta abestu behar zuten; horrekin lotutako pasadizo bat. Frankismoak ezarritako liburuak zituzten. Pupitreak, tinteroak. Ikurrinak marrazten zituzten; don Eugeniok abisatzen zien inspekzioa zetorrenean. Erabiltzen zituzten trikimailuak. Francoren erretratua nola estaltzen zuten.
-
Lehen gehiago abesten zen
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Etxean ez zuten abesteko ohiturarik, baina tabernan asko kantatzen zen. Erdaraz batez ere, beldur zirelako. Hizkuntza nola aldatu den erakusten duen anekdota, behin Andoni izeneko bezeroak esandakoa. Biraoka askoz gutxiago egiten zen.
-
Familia abertzalea
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Bederatzigarrena da. Zazpi mutil eta bi arreba ziren. Familia abertzalea zen. Aita beti euskaraz aritzen zen. Patroia zen, eta tituluak bazituen, baina denak interpretearekin ateratakoak. Amara erdaldunagoa zen Parte Zaharra baino.
-
Ikastolan, Mari 'Txantxote'rekin
Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara
Mari Txantxote bere andereñoa izan zen, ikastolan. Kasinoa zegoen lekuan. Aparteko eskolak ziren, mojetatik kanpokoak. Uste du tituluduna zela. Dena euskaraz ematen zuen bakarra zen. Han neska-mutikoak zeuden. Batzokikoak eta bestelakoak, 30etik gora ziren. Irakurtzen eta idazten ikasten zuten. Xabiertxo liburua zuten. Debaldekoa zen, euskara ondo ikasteko. Txantxote jatorra zela dio, baina gogorra izan beste erremediorik ez zuela, hainbeste umerekin. Gela asko zeuden, eta handiena hartu zuten. Lau-bost urte egin zituen hara joaten, gerra hasi zen arte.
-
1960. hamarkada amaieran euskalgintzarekin gozatu zuen
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eibarren alfabetatzeko kanpainak egiten zituzten, tartean hitzaldiak ere antolatzen zituzten. Garaiko jende esanguratsua ekartzen zuten Eibarrera, esate baterako, Villasante, Euskaltzainburu izango zena. Garai hori izan zen Serafinek kulturgintzan gehien disfrutatu zuena. 1960ko hamarkada itxaropen sasoia izan zen. Batez ere, jende eskertzalea eta euskaltzalea izan zen mugimendu horretan murgildu zena.
-
Euskalgintzak sortutako nekeak (1971. urtea)
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Garai gogorra izan zen Serafinentzat. ALFAn lanean, Ikastolako ardurak ere berak zituen (idazkari, diruzain�), eta gainera alfabetatzeko kanpainak antolatzen ere murgilduta zegoen. Ikastolarako diruak lortzeko, ikastola legeztatzeko lanak� gogorrak izan ziren. Elizak asko lagundu zuen Ikastolaren lehenengo urteetan, bai lokalak lagatzen, bai legeztatze-prozesuan. 1971. urtean oso nekatuta zegoen hainbeste lanekin eta erabaki zuen alderdi profesionalean murgiltzea, euskalgintzako kontuak alde batera lagata. ALFAn beste lanpostu bat eskaini zioten, prozesu informatikoez arduratzeko, eta bere bizitzako beste fase bat hasi zen, 1972. urtean, lan arloarekin askoz lotuagoa.
-
Euskara debekatuta kalean, baina babestuta bihotzean
Maria Jesus Fernandez Izagirre (1933) Andoain
Mojekin dena gaztelaniaz ikasten zuten eta ikasle gehienak erdaldunak ziren. Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen, baita kalean ere. Gaur egun dena euskaraz egiten dute lagunartean.
-
Jakintza ikastola sortu eta alfabetizatzen
Josu Tellabide Azkolain (1943) Donostia
1960. urtean bukatu zituen oinarrizko ikasketak. Langileen seme-alabek normalean ez zuten batxilerrik egiten eta beraiek kabuz ikasi behar zuten, akademietan-edo. Antiguako Jakintza ikastola egin zutenean alfabetizazioa lantzen hasi ziren "lehen urrats" deituriko programa baten bitartez.
-
Goizero 'Cara al Sol' plazako arkupetan
Manuel Odria Ibarguren (1943) Azpeitia
Auzoko adiskide batekin joaten zen eskolara oinez. Eskolara sartzean, egunero plazako arkupean Cara al Sol abestera behartzen zituzten. Kaletik abesten entzuten zituztenek ez zuten ezer esaten, errepresioa baitzegoen.
-
Eskolan erdaraz, doktrina euskaraz
Maria Rosario Iradi Abalabide (1933) Hernani
Eskola hiru mailatan banatuta zegoen. Dena erdaraz izaten zen baina doktrina euskaraz ere ikasten zuten. Hizkuntzak jakitzea aberatsa dela iruditzen zaio.
-
Euskalduna izatearren, arazoak ikastetxean
Eulalia Aranburu Urkizu (1932) Hernani
Batxilergoa ikasteko aukera izan zuen. Ahizparekin erdaraz egiten zuen han. Tratu txarra jaso zuen euskalduna izatearren. Etxean ez zen politikaz hitz egiten.
-
Euskaraz irakastearren, errietan
Eulalia Aranburu Urkizu (1932) Hernani
Pagoagan euskaraz irakasten zuelako izugarrizko errieta egin zion beste irakasle batek.
-
Euskal musika klandestinoa
Ixabel Zubillaga Huici (1930) Hernani
Euskal musika. Labeguerieren disko txikia ekarri zutenekoa gogoan du. Guridiren obren diskoa ere bazuten.
-
Mesedetako mojetan ikasia
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Lau-bost urte zituela hasi zen "merzedarietako" eskolan, eta 15 urtera arte ibili zen bertan. Valladolideko moja batekin ikasi zuen gaztelaniaz hitz egiten. Asko kostatu zitzaion gaztelaniaz hitz egiten ikastea; euskaldunak gutxietsi egiten zituzten. Zigortu egiten zituzten.
-
Eskolako oroitzapenak
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Eskola garaiko oroitzapen onak ditu. Lagun onak egin zituen. Ikasgelan, 40 neska inguru ziren, eta moja "pixka bat gogorra" omen zen. Historia sakratua ikasten zuten. Eskolan, moja erdalduna jarri zien erdaraz irakasteko. Elbirak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten; lezioa galdetutakoan euskaraz esanez gero, irakasleak iraindu egiten zituen.