Euskara eta politika
-
'Centro Femenino'
Ebaristo Aiestaran Pikabea (1927) Donostia
Rezolako langileen semeentzat eskola zegoen. Neskentzat, Centro Femenino.
-
Eskolan, Purificacion Jimenez maistrarekin
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Gerra garaian eskolan zebilen. Bandera nazionala, Cara al Sol. Maistra berak jarraitu zuen; Purificacion Jimenez. Oso dotorea ei zen: eraztuna, atzazalak pintatuta... Pobre hil zen. Zer ikasten zuten eskolan: katona. Pizarrak. Erdaraz. Zigorrak.
-
Kalean eta ikasgelan euskararik ez
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Sokasaltoan bi erritmo zeuden: "a bikos", bi buelta. Kalean euskararik ez zen entzuten. Eskolara bidean, behin baino gehiagotan gertatu zitzaien euskaraz hitz egiten joan eta norbaitek "eutsi, eutsi" esatea. Ez zuten jakiten ikaskideak euskaldunak ziren ala ez; Arantxa Gurmendiren ahizparekin gertatu zitzaien hori.
-
Euskal Herriko arazoen irtenbidearen alde borrokan
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
1974ean apaiztegitik atera zen. Orduan Euskal Herriko egoeraz konprometitu zen. Baionako eliz nagusian baziren gose greba egiten ari zirenak. Euskal Herriko eskubideen alde elizak ezer ere egiten ez zuela eta, eskutitz bat idatzi zien Baionako apzpikuari, Donostiakoari, Etxegarai ezpeletarrari, eta Hego Ameriketan ari zen Don Hélder Cámara-ri. Frantzian langile borrokan ari zen apaiz batek baino ez zion erantzun
-
Euskara galtzearen arrazoiak
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Kolonialismoa da euskara desagertarazi duena. Bera ere oroitzen da "Euskalduna naiz, zozoa naiz" idatziaz arbelean. Arbel hori bizkarrean hartu eta inguruan zebiltzen langile euskaldun batzuen aurretik pasatzera bortxatua izan zen. Alta, irakaslea euskalduna zen. Lotsa sortarazi dute euskaldun izateagatik. Badira oraindik frantsesa euskaran oinarrituta mintzatzen duten jendeak.
-
Semeak amari galdetua
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Bere amak ez zuen nazional agiririk lehen. Hori jakinik berak galdetu zion ia zer zen, frantsesa ala euskalduna, eta amak ez zekiela erantzun zion. Lehengoek ez zuten nortasunaren kontzientziarik. Egoera hortaz baliatu ziren frantsesak euren identitatea inposatzeko.
-
Kolonialismoa Frantzian eta Espainian
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Espainiolak ere kolonialistak izan dira, eta bortitzagoak. Frantsesek psikologia eta goxotasun gehiago erabili dute euren zereginerako. Alta, zenbait lekutan ere bortitza izan da, esaterako Afrikan
-
Ikastolaren inguruko iritzia
Maite Barneix () Sohüta
Sohütan ikakstola dago, baina eskola askotan "ikasbi" hezkuntza elebiduna ezarria izan da. Euskara ikastearen alde daude, baina ikastola munduan erradikal ugari dagoela sartuta iruditzen zaie, biolentziaren alde daudenak.
-
Sarako giro euskalduna
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Gerra garaian, Saran mugimendu euskaltzale handia zegoen. Giroa erabat euskalduna zen. Saran zeuden pertsonaia ezagunak gogoratzen ditu.
-
Lehenengo ikastolak
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Frantzian azkenean onartu zituzten eta ongi egokitu ziren. Donostian zeudela anaia politikan sartzen hasi zen. Urte haietan ezagututako irakasleak aipatzen ditu. Saran egon zen lehenengo ikastolan ikasi zuten. Gero hemen sortu zuten lehen ikastola baina modu klandestinoan.
-
Hizkuntza independentzia baino garrantzitsuagoa da
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Ez du inoiz politikaren tentaziorik izan. Euskalduna eta euskal zalea dela dio baina politika oso urruti ikusten du. Politikariak profesionalak izan behar dutela iruditzen zaio. Independentzia defendatzen du baina bakean sortzen bada. Euskara da garrantzitsuena, hori galtzen bada independentziak ez du zentzurik. Hizkuntzak ematen dio nortasuna herriari.
-
Aita euskarako irakasle Buenos Airesen
Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano (1932) Miren Izaskun Lopez-Mendizabal Olano (1928) Tolosa
Aita oso langilea izan zuten, 95 urterekin oraindik lanean jarraitzen zuen: Buenos Airesen zegoela, euskarako klaseak ematen zituen eta hara joaten zen euskara ikastera Pedro Mari Otaño bertsolariaren alaba.
-
Ikastola gerra aurrean eta gerra ostean
Maria Dolores Leunda Artola (1925) Tolosa
Gerra aurrean, ikastolan ikasi zuen Maria Doloresek. Gerra ostean, ordea, ikastolak ez ziren legalak eta tranpa ugari egin behar izaten zituzten ikastolak aurrera ateratzeko.
-
Ikastolaren hasieran gurasoek izandako meritua
Maria Dolores Leunda Artola (1925) Tolosa
Ikastolaren sorreran, gurasoek kuota ordaintzen zuten eta handik ateratzen zen irakasleen soldata. Pixkanaka, leku gehiago behar zuten, eta eraikuntza batetik bestera ibili ziren aldatzen. Lan-baldintzak pixkanaka hobetzen joan ziren. Ikastolako haurren gurasoek meritu handia izan zuten sistema hartan konfiantza jarri izanagatik.
-
Eskolako kontuak
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Katona izeneko liburua erabiltzen zuten eskolan. Eskolan, ez zien uzten euskaraz hitz egiten. Erdaraz gaizki hitz egiteagatik barre egiten zien, eta Pakitak nahiago izaten zuten isilik egotea.
-
Gerraosteko eskola urteak
Rufino Segura Errasti (1937) Eskoriatza
Eskola kontuak. Sei urte ingururekin hasi zen eskolan, eta normalean 14 urte orduko amaitu egiten zen. Tolosako maistra bat izan zuen denbora askoan. Umetako okerkeriak; zigorrak. Klaseak erdaraz; garai hartan dena erdaraz izaten zen. Euskaraz eginez gero, zigorrak. Cara al Sol. Zer ikasten zuten: matematika, geografia...
-
Eskolako oroitzapenak
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Eskolako oroitzapenak kontatzen ditu. Andoaingo moja batekin euskaraz hitz egiten zuen: moja horrek, euskaraz hitz egite aldera, ume batzuei eginkizunak jartzen zizkien eskola orduz kanpo.
-
"Nire bihotzekoa da euskaraz egitea"
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Eskolan, euskaraz hitz egitea debekatua zegoen. Kalean ere ez zen euskaraz hitz egiten. Plazara joaten zenean, baserritarrekin euskaraz hitz egiten zuen; tratua beti euskaraz egiten zuen. Amona batek gaztelaniaz hitz egiten zion Marianiri, eta berak, berriz, gaztelaniaz jakinagatik euskaraz egiten zion; "ni abuela naiz" esaten zion.
-
Politikak antzerkia desegin zuenekoa
Paxkual Zabaleta Zabaleta (1934) Legazpi
Brinkolako antzerki-taldeak egin zuen azken obran, ez zuen parte hartu. Politika zela-eta, antzerki-taldea desegin egin zen. Erlijioarekin lotutako gauezko bilerak egin ziren Larraitzen;haien aipamena.
-
Euskara debekatuta egon arren...
Rafael Urzelai Gabiria (1927) Legazpi
Francok euskara debekatu zuen garaian, kalean euskaraz egiten zen oraindik. Umeei zer erakutsi, hura hitz egiten zuten. Etxean dena euskaraz egiten zuten.


