Euskara eta politika
-
Euskara bizkaieraz irakasten
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Deustura euskara ikastera jende heldua ere joaten zen. Euskaltzaindiak ere ematen zituen klaseak, Xabier Peñaren metodoarekin bizkaieraz, batua artean sortu barik zegoelako. Noizean behin polizia joaten zen euskara klasetara, nortasun agiriak eskatzera. Jerardok ere Peñaren metodoa erabili zuen bere klasetan, bizkaieraz. Patxi Altunaren metodoak batuarekin antzekotasun gehiago omen zuen.
-
Gau Eskolak eta euskara klaseak
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Alemaniatik itzuli zenean, tesina idazten bukatzen, aurrenengo umea bidean, lanik gabe... Gau Eskola batzuk ematen hasi zen, baita euskara klase batzuk ere. Gau Eskolen sorrera eta historia apur bat azaltzen du. Lehenengo euskara klaseei buruz hitz egiten du. 1973-74 urtetako kontuak.
-
`Boga Boga´ euskal kantu liburua
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Seminarioko ikasleek 'Boga Boga' kantu liburua atera zuten, Anton Garro irakaslearen partiturekin. Ehun bat euskal kantu tradizionalek osatzen zuten liburua. Errepresio gogorrik ez zuten pairatu, norbaitek Iparraldera seminarioz aldatu behar izan zuen arren. Gerora, Kontzilioa ere urte haietan izan zen, gauzek hobera egin zuten.
-
"El libro verde de la Falange"
Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo
"El libro verde de la Falange" zelakoa du gogoan Esterrek, larunbat arratsaldetan lantzen zuten hau eskolan. Maistrak betebeharrez pasatzen zuen liburu hura, ahalik eta azkarren.
-
Lezoko apaiza euskara bultzatzen
Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo
Ikastola sortzeko giroa piztu zen herrian, eta euskarazko eskolak emateko tituludunik ez zenez, Lezoko apaizak atera zuen titulua. Bertara 1960.hamarkada inguruan jaiotako zenbait ume joan ziren.
-
Ikastolaren beharra nondik sortu zen
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Etxean bazeuden liburuak, eta irakurtzen zituen. Euskararen aldeko grina hala sortu zitzaion. 1965 aldean hasi ziren. Umetan emakume batek errezatzen erakusten zien, euskaraz (Agustina Lizarazuk lehenengo eta Manolita Larreak gero). Don Ignacio Esnal. Ez zuten titulurik eta uzteko esan zieten. Zerbait egin beharra ikusi zuten. Sare bat sortu zen inguruko herriekin.
-
Ikastolaren sorrera
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Umeak euskaraz alfabetatu nahian hasi zirenean hasi ziren arazoak. Astero biltzen ziren. Lokal berria prestatu zuten. Herriko eskoletakoak kontra jarri zitzaizkien. Andereñoak.
-
Soldadutzan analfabetoentzat eskola
Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur
Eskolaren aldekoa argudio bat zen soldadutzan eskutitzak idatzi behar izana. Hala ere, soldadutzara analfabeto joaten zirenentzat eskola bat bazen.
-
Urumea ikastolaren sorrera
Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani
Hernaniko lehenbiziko ikastola izan zen Urumea. Nola sortu zen. Eliza inguruan zebilen guraso talde batek, Oarso kalean. Maria Mariezkurrena zen zuzendaria. Hura eta haren ahizpa Elvira Zipitriarekin ikasiak ziren. Berari ere erakutsi zioten metodoa. Umeak lurrean esertzen ziren, asko abesten zuten... Praktikak eginda, Elkano kaleko pisu batean hasi zen eskola ematen, 1. mailako neska-mutilekin.
-
Legeztatu arte, arazoak inspektoreekin
Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani
Ikastolan euskaraz irakasten zuten. Inspektoreekin izandako arazoak. Azpeitian, Loiolan, elkartzen ziren urtero irakasleak. Euskaraz alfabetatzeko ere lan handia egin zuten. Bizkaian eta Iruñean ere egin zituen ikastaroak; Joxerra Gartziak aditza erakusten zien.
-
65 urterekin erretiratu zen
Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani
65 urte egon zen Urumea ikastolan andereño. Biterin bi urte egin zituen, eta asegurua jarri zioten; Urumean, berriz, asegururik gabe urte askoan. Erretiroa hartu zuenean, Biterikoa ondo etorri zitzaion.
-
Urte gogorrak eta giro nahasia
Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani
Giro nahasia zegoen garai hartan, eta urte gogorrak izan ziren: manifestazioak, atxiloketak... Bizilagun baten kontuak; Iparraldera joan zen, eta bisitan joaten ziren. Burgosko prozesua. Guardia Zibilarekin ere arazoak.
-
Ikastolan zer erakusten zuten
Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani
Ikastolan zer erakutsi beraiek erabakitzen zuten; legeztatu zutenean, onartu behar izango zituzten. Euskara zen ikastolaren ardatza, eta bertako historia eta kondairak. Ez ziren Madrilen gustukoak izango, baina ez ziren askotan joaten. Don Jose Sanchez inspektorearekin harreman ona zuten. Lehen urteetan, umeekin mendira joaten ziren, inspektorea zetorrenean. Bestela ere asko joaten ziren mendira umeekin.
-
Antzerkietako zentsura
Nikolas Alustiza Gabiria (1925) Gabiria
Antzerkiak euskaraz izaten ziren eta ez zuten arazorik izaten, baimena bai baitzuten hartarako. Apaiza zorrotz xamarra zen neskak eta mutilak elkarrekin zebiltzalako antzerki-taldean: antzezlan batzuetan musu batzuk kendu egin behar zirela esaten zuen. Hala ere, antzerkia egiteko askatasun guztia izan zuten.
-
Marianisten zentsura
Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia
Etxetik ikastetxera bidaltzen zituzten paketeak maisuek gordetzen zituzten, eta eurek nahi zutenaren arabera, ikasleei ematen zieten paketean zetorrena. Barneko ikasleak astean behin etxera gutuna idaztera behartuta zeuden. Maisuak gutunok irakurri eta gero bidaltzen zituzten.
-
Euskara debekatuta
Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia
Karmelitak gaiztoak omen ziren. Espainiako himnoa jotzen zuten elizan kontsagrazio denboran. Dena erdaraz ikasi dute bai eurak eta baita bere seme-alabak ere. Aitak ez zekien euskararik. Euskara debekatuta zegoen. Alabak, gona motzekin joan zirelako, forroa askatuta itzuli ziren etxera.
-
Baserriko hizketa egiten zuelako, eskolan burla
Maria Rosario Mujika Imaz (1934) Ordizia
Txikitatik euskara zuen gogoko; eta, Ataungo baserrian denbora asko pasatzen zuenez, Ordiziara bueltatzean, barre egiten zioten baserritar hizkera omen zuela esanez. Anekdota bat kontatzen du.
-
Euskararen egoera: zigorrak; debekuak
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Amorotoko senide baten inguruko kontuak. Hileta-elizkizuna. Amuriza abade zegoen bertan eta orduan kontatutako istorioa (maistra euskaldun batek mutikotxo bati euskaraz hitz egitearren emandako astindua).
-
"Bar Ongi Etorri" "Bar" soila bihurtu zenekoa
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Osaba-izebek taberna zuten, "Bar Ongi Etorri" izena, eta gerra igaro zenean Francozaleek "Ongi Etorri" ezabatu zuten euskarazkoa zelako. "Bar" geratu zen soilik. Eurei ez zieten euskaraz egitea galarazten, ez zekiten erdararik eta.
-
Berriro etxera
Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi
Osaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.


