Euskara eta politika
-
"h" hizki polemikoa euskaltzaleen artean
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
H hizkia erabiltzeagatik EAJ barruan kritikatua izan zen Karmele, izan ere, "h" erabiltzen zutenak ETAkoak zirelako zurrumurua zabaldu zen.
-
Ez Dok Amairurako sarrerak saltzen
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Ikastolan Ez Dok Amairuk antolaturiko ekitaldietarako sarrerak saltzen zituen Karmelek. Talde honen hasieran kotrako jarrera zabala zen, modernoegiak zirelakoan.
-
Euskaldunak elkartzeko ibilaldiak
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Klandestinitatean lanean aritzen zirenak, eta euskaltzaleak, orokorrean, bildu egiten ziren irteerak egiteko, txoko ezberdinetako euskaldunak elkartzeko.
-
Donostiako kaian andereño lanetan
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Majisteritza ikasten ari zela, bigarren urtean lan eskaintza bat egin zion Jone Forcadak, euskaraz zekien irakasle bat behar baitzuten arratsaldetan ikastolan lan egiteko.
-
Elvira Zipitriarena benetako irakaskuntza
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Urtebete pasa zuen Elvira Zipitriarekin praktiketan, haren metodologia ikasten. Mundu berri bat izan zen hau Mari Karmenentzat. Hamar ikasleko taldeak izaten zituzten, legez kanpoko eskolak baitziren hauek, eta eskola partikularrak zirela esaten zuten.
-
Ezkutuko ikastolak: eskaera handia
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Hamar taldeko gelak izaten zituzten, txikiak, ezkutuko ikastolak legez kanpokoak baitziren. Hiru talde izaten zituen egunero Mari Karmenek, eta 75 pezeta kobratzen zituzten haur bakoitzeko.
-
Marianistetan euskarazko eskolak
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Eskaintza handia zegoen, eta hamar urteko ikasleak beste ikastetxetan matrikulatu behar izaten ziren. Ikastetxe hauetan ere euskararekiko kezka piztu eta andereñoak bertaratu egiten ziren, han ere euskara eskolak ematera. Mari Karmenentzat oso ezberdina zen ikastolan lan egin edo eskolan lan egin, umeen motibazioa ez baitzen berdina bi tokietan.
-
Ezkutuko ikastoletako metodologia
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Elvira Zipitriaren metodologia eta pedagogia erabiltzen zen ezkutuko ikastoletan, praktikan oinarritutakoak.
-
Eguneroko gauzak ikasmaterial gisa
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Ikasgai abstraktuak ere ahalik eta praktikoen egiten zituzten, eta horretarako, egunerokoan erabilitako gauzak erabiltzen zituzten. Kantu bidezko irakaskuntza zen Elvira Zipitriarena.
-
Frantzia aldeko metodologia
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Fede gisako abestiak, pedagogikoak... Frantziatik ekarri zituen asko eta asko Elvira Zi`pitriak. Askotan berak moldatzen zituen haurrentzako modukoak izan zitezen.
-
Jaunartzea euskaraz debekatuta
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Jaunartzea euskaraz irakasten zieten ikasleei, klandestinoa zen orduan Donostian. Gelako norbaiten senideren bat hiltzen zenean, kanpo santua egiten zuten, erlijioa irakaskuntzan sartzeko.
-
Ia egunero polizia ate-joka
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Oso kontuz ibili behar izan ziren garai batean, polizia atzetik baitzuten ezkutuko ikastolek. Umeak ezkutatzen, atea ez zabaltzen, ikasleak ezkutzatzen... ibili behar izaten zuten. Hartara, beste familien etxean eman behar izaten zituzten eskolak. Eskolaritateko kartilla eskatzen hasi ziren mehatxu gisa. Donostiako parrokoak babesa eskaini zien eta elizaren lokalak erabili ahal izan zituzten.
-
Orixe Jakintza Elkartea, ikastolaren aurrekari
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Elizaren babesa lortu zuten ezkutuko ikastolek, eta eskolak elizaren lokaletan ematen hasi ziren. Ondoren, Orixe Jakintza Elkartea sortu zuten gurasoek, ikastola legalizatzeko. Inspektoreak Mari Karmenen ikasleei azterketa sakon bat pasa zien, eta Formación del Espíritu Nacional irakatsi behar zutela esan zien.
-
Paseo berriko ikurriña poz iturri
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Abertzaletasun giroan hazi eta hezi ziren ikastolako umeak.
-
Elvirak ikastolen alde iluna ikusi
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Ikastolen sorrera, ETA erakundea, hezkuntza metodologia... Gizartea asko aldatu zen eta Elvira Zipitria gauza askoren kontra agertu zen.
-
San Geronimo kaleko ikastola
Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia
Ikastola klandestinora joaten zen Marian, Donostiako Alde Zaharreko San Geronimo kalera. Elbira Zipitria ezagutu zuen irakasle lanetan.
-
Zentsurari beldurrik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Ez Dok Amairuko kideek katalanak ekarri zituenean pasa zuten beldur gehien, antzerkia itxiko zutela eta. Antzerki obrak polemikoak aukeratu ohi zituzten, eta antzerkia amaitutakoan debatea.
-
Frantzian pasatako urteak
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Frantzian eman zituen azken urteetan Parisen egon zen, atzerritarrei frantsesa irakasten.
-
Euskarazko filme bikoizlari
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Frantzian semea jaio, eta Euskal Herrira itzuli zen. Bertan bidai agentzia batean hasi zen lanean. Euskal telebista sortzeko talde bat bildu zen, eta euskarara pelikulak bikoizteko lanean hasi zen Arantxa. Gero Antzertin sartu zen, ikasle eta irakasle gisa.
-
Euskaraz egitea galarazita
Ramoni Mujika Imaz (1931) Astigarraga
Gaztelaniaz hitz egiten ez jakiteagatik beldurrez ibiltzen zen Ramoni.


