Euskara eta politika
-
Gerra aurretik, erdaldun gutxi
Angela Galparsoro Larrea (1922) Legazpi
Gerra ondorenean, Telleriartera jende erdaldun asko joan zen bizitzera. Brinkolako tren tren-geltokian bi "guardaguja" (errailtzain) egoten ziren: erdaldunak ziren, eta haien umeak Telleriarteko eskolara joaten ziren.
-
Euskara debekatuta, gerra ondoren
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Euskararen kontrako neurriak, gerra ondoren. Gurasoekin euskaraz zebilelako poliziak kargu hartu zionekoa, tabernan. Erdaraz ere ondo zekien. Filarmonika jotzen zuten disko saltzaileak. Kalean kontuz ibili behar zen. Batzuek euskara galdu zuten. Amak Goierriko euskara zuen, eta berak ere halakoxea duela uste du. Hitz bereziak bazituen amak.
-
"Euskotarrak gera" abestia ikasteko gorabeherak
Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain
Txistua jotzen zuten. Txistuko irakaslea karlista ote zen susmoa du, ez zien erakutsi nahi izan "Euskotarrak gera" abestia. Azkenean, baina, beren kabuz lortu zuten abesti hura ikastea. "Euskotarrak gera" abestia kantatzen du.
-
Euskaraz hitz egitea debekatuta
Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain
Abesti batzuk debekatuta zeuden Francoren garaian. Behin etxe inguruan jolasten zebilela, soldadu batek euskaraz hitz egitea debekatuta zegoela esan zion Migeli. La Sallen irakasle gehienek euskaraz jakin arren, baziren batzuek inoiz egingo ez zutenak.
-
Euskaraz egitea debekatuta eskolan
Kristina Iturrioz Burgoa (1934) Esther Moriones Aurre (1936) Gernika-Lumo
Eskolan ez zieten uzten euskaraz egiten. Izen euskalduna zutenei aldatu egin zieten. Behin eskolakide batek salatu egin zuen Kristina euskaraz berba egiteagatik, eta maistrak zigortu egin zuen. Gernikarrak ziren bi maistrak. Izenak ematen ditu. Doña Florenciari buruz diote jo ez zuela egiten baina "txitximurke" bai, orratzak bailiran.
-
Euskararekiko maitasuna eta beldurra denboran zehar
Jesus Mari Otamendi Berasain (1944) Andoain
Euskararekiko sentimenduaz hitz egiten du. Pena du, gaztea zela, ez euskara gehiago ikasi izanagatik. Gizonek oraindik euskara mantentzen dute; baina beldurra egon izan da euskaraz hitz egiteko.
-
Izen euskaldunak erdaldundu beharra
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Beraien etxeko umeek izen euskaldunak izan zituzten: Miren Karmele, Gotzon, Agurtzane, Edurne... Galarazita zeuden eta Edurne uste askoan "Nieves" izan zen. Errepublika garaian jaio zenez, berak jaiotzatik du izen euskalduna, garai hartan ez baitzegoen arazorik.
-
Mojetan Edurne barik Nieves zen
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Karmeldarren ikastetxean Nieves zen eta ez Edurne. Bere ahizpa Agurtzane Rosario zen. Moja bat oso gaiztoa zen eta askotan jotzen zuen. Etxekoek ezin zuten egoera salatu aita kartzelan egondakoa baitzen eta beldurra zen nagusi. Jaunartzea egin barik utzi zuen eskola.
-
Euskara galarazita
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Kalean euskaraz egitea guztiz galarazita zegoen. Orduko bizipenak kontatzen ditu.
-
Gerraosteko euskararen egoera
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Papeletan Maria jarri behar zuen, bestela ez zuen kobratzen. Etxean gaztelaniaz hitz egiten zuten. Aitak euskaraz jakin arren, gaztelaniaz hitz egiten zuen. Amak euskara gehiago egiten zuen. Gerra denbora eta gerraostean senideak sakabanatuta egon ziren: Bilbon egon zirenek gaztelaniaz egiten zuten bizimodua.
-
Ondarroan euskaraz
Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa
Beste inon ez bezala, Ondarroara heltzen diren guztiek berehala ikasten dute euskaraz. Beti egin izan dute euskaraz. Francoren garaian, eskola nazionalean zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik.
-
Gerra aurretik, euskara nagusi; orain, berriz...
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Gerra aurrean euskara zen herriko hizkuntza nagusia baserrian nahiz kalean. Salamancako neskameak ere ikasi zuen. Gero ezin zen: kanpotik jende asko etorri zen eta euskara debekatua zegoen, gainera. Apaizgaiek ere ez zuten euskara ikasten. Orain, ikastolak egon arren, zaila da balantza orekatzea. Erdarara jotzeko joeraren zergatiak.
-
Hezkuntza diktadura garaian
Antonio Beloki Altuna (1936) Eskoriatza
Eskola kontuak Frankismo garaian; Cara al Sol abestu behar izaten zuten garai batean.
-
Dantza eta mutil kontuak
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Alamedara korrika, dantzara. Joakinek jotzen zuen musika. Dantza bidez ligatzen zen. Euskara debekatua zegoen. Ez daki euskaraz idazten. Senarra nola ezagutu zuen, Etxebeste drogeriakoa.
-
Elizan zein eskolan dena erdaraz
Arantza Agirre Uribe (1932) Gernika-Lumo
Eskolan euskaraz egitea galarazita zegoen. Kredoa eta errezatzen ere ezkondu ostean ikasi zituen euskaraz. Lumon dotrina euskaraz ikasteko aukera zuten, baina ez zuten ezer ere ulertzen.
-
Euskaraz entzungo ote zieten beldur
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Errepresioa dela-eta, gerraostean kalean ez zen euskararik egiten. Ondorioz, jende askok erraztasuna galdu zuen. Bera Frantzian egon ostean, gurasoekin berreskuratu zuen euskara. Saraspen gerra aurretik euskara zen nagusi.
-
Gizarte etxeko ikastola zarratzeko agindua
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Venezuelatik bueltatu eta ikastolara joan ziren bere alabak. Gernika-Lumoko lehen ikastola Andra Maria eliza ondoko etxe batean egon zen. Jesukristoren gurutzea kendu zutela-eta, ikastola zarratzeko agindua jaso zuten. Bere emaztea joan zen alkatearengana berbetan eta arazoa konpondu ahal izan zuen.
-
Doña Pia maistra
Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo
Pasealekuko eskolako maistra doña Pia Obieta izan zen. Euskaraz egitea galarazita zegoen, ezin zuten ezta lagunen artean ere egin. Josten ere ikasi zuten. Maistra gogorra izan arren, ederto erakusten zuen. Eskola-liburu bakarra zuten eta beste batzuekin elkarbanatuta gainera.
-
Loiolan, militarrez inguratuta
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Oraingo Arrasate kalean jaio zen. Iberduero zegoen, Kutxa... Bi urterekin joan zen Loiolara. Militarrez inguratuta bizi ziren Loiolan. Amarentzat Jaungoikoa, abertzaletasuna eta familia ziren gauzarik inportanteenak. Etxean, beti euskaraz. Kalean debekatua zegoen. Pasadizoa.
-
Antzerkia, euskara lantzeko bidea
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Irakasleak kanpotarrak ziren. San Antonio ikastetxean bazegoen maisu bat oso gaiztoa. Zigorrik ez, euskaraz egiteagatik. Euskara lantzen antzerkiak lagundu zion. Kursaalean noizen behin jaia antolatzen zuten emakumeek, guraso abertzaleen haurrentzat.


