Euskara eta politika

  • Enrike Lujanbio Lanean ezin euskaraz hitz egin

    Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga

    Laneko arduradunak euskaraz hitz egitea galarazten zion Enrikeri, nahiz eta Enrikek gaztelariarik ez ondo jakin.

  • 864 Ikasteko baino lanerako premia handiagoa

    Maria Jesus Enbil Urdanpilleta (1940) Oiartzun

    Erizaina eta dendaria izan nahi zuen, baina etxean ez zuen komentatu ere egiten. Garai hartan, etxetik joaten zena apaiz edo moja joaten zen. Gerra ondorena zen eta ikasteak baino premia handiagoa zeukan lanak. Emakume asko ziren lanera joaten zirenak.

  • Anttoni Lujanbio Eskola partikularretara ordubetez

    Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga

    Eskola partikularretara joaten zen Anttoni, aiton-amonak zaindu behar izaten zituelako. Salbokonduktua lortu behar izaten zuen amarentzat eskolara joan aurretik. Dena erdaraz egin behar izaten zuten.

  • Allande Etxart Abertzaletasuna eta euskara

    Allande Etxart (1950) Margarita Etxart (1951) Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

    Bozketan %5 da abertzale, baina badira auzapez euskaldunak. Euskaldun ugari dira baina abertzale gutxi. Gipuzkoako egoera ere ez da perfektua, boto abertzale ugari izanagatik ere, berria egunkaria ez baita ia saldu ere egiten.

  • Fernantxo Agustina Lizarazu amonari buruz I

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Ez zuen aitona medikua ezagutu, amona bat bai: aitaren ama. Kale bat dauka Lezon: Agustina Lizarazu. Gazte alargundu zen; ume txikiekin geratu zen. Amona zergatik zen ezaguna: andereñoa izan zen Lezon; ume txikiei euskaraz erakusten zien, doan.

  • Fernantxo Agustina Lizarazu amonari buruz II

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Candida Salaberria izaten zuen Agustina amonak laguntzen. Titulurik gabea baina bizia zen Agustina. Haren ama Urnietakoa zen, eta Lezora ezkondu zen. Anaia maisua zuen.

  • Kontxa Bikandi Gogorrak ziren mojak eskolan

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Lehen mojek kapatxekin lo egiten zuten. Beheko bodegetan kapatxak askatzen ibiltzen ziren, mojek koltxoietarako erabil zitzaten. Gogorrak omen ziren mojak. Cara al Sol abestu behar izaten zuten. Bere amak ez zekien erdaraz eta berritsua izanik, ezin izaten zuen kalean hitz egin. Euskaraz egitearren zaplaztekoak jasotzen zituztenak ere izan ziren.

  • Jose Antonio Torrealdai Gernika inguruko euskalkiak

    Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo

    Inguruko hizkerak. Garai batean esan egiten zieten kalean erdaraz egiteko eta hala egin behar izaten zuten lagunartean. Normalean euskaraz egiten zuten. Euskaltegian ikasten ibilitakoa da.

  • Patxi Elejalde Plazaola Instrukzio militarra eskolan

    Patxi Elejalde Plazaola (1930) Aramaio

    Azkoaga auzoko eskolan gerraostean hasi zen, Valladolideko maisu batekin. Astean birritan, instrukzio-saioak izaten zituzten eskola ordutan. Gau-eskolara ere joan zen auzoko abadea, don Felipe Tolosa, maisu zela.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Gerraostean "Nieves" izenarekin sinatu behar

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Abadiño

    Gerraostean Edurnek "Nieves" izenarekin sinatu behar izaten zuen, nahiz eta epaitegian Edurne zeukan lehenengo izentzat. Berak Edurne idazten zuen lehenengo, baina ezabatu eragiten zioten.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Paul izenarekin izan zituen gorabeherak

    Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Paulek ezkontzerakoan izenarekin gertatu zitzaiona kontatzen du. Ezkondu ahal izateko, pulpitutik "deia" egin behar izaten zen, ea inork eragozpenik zuen galdetuz. Emaztegaia Durangokoa zuen, eta orduan Aboitiz zen bertako artziprestea. Izenaren gorabeheran harekin izandako eztabaidak.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Nortasun agirian euskal izenak jartzeko arazoak

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Abadiño

    Nortasun agirian euskal izenak jartzeko aukera ematen zuen legea atera zutenean, izena aldatzera joan zen Edurne, Garbiñe ahizparekin. Hasieran ez zioten onartu eta txostenarekin joan behar izan ziren berriro.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Gerraostean eskolan erdaraz; bestela euskaraz dena

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Euskaraz bizi ziren eta gaztelaniaz ez zekiten askorik. Gerraostean eskolan gaztelaniaz egin behar izaten zuten, baina lagunekin dena euskaraz.

  • Juani Urkizu Guraso Elkartea eskolaren sorrera

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Guraso Elkartearen eskola nola sortu zen azaltzen du. Euskararekin keztatutako familiak ziren; igandetan biltzen ziren. Ikastola baino lehenago sortu zen. Euskara irakasten zuten, nahiz eta ez dena euskaraz eman. Ikastolarekin bat egiten saiatu ziren, baina bateratzea ez zen aurrera atera. Azkenean eskola publikoarekin elkartu ziren.

  • Juani Urkizu Eskola publikoarekin elkartu ziren

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Lezon jaiotza-tasa altua zen, eta horregatik zeuden hainbeste eskola. Eskola publikoarekin elkartzeko baldintza moduan D eredua sortzea jarri zuten. Bera izan zen D ereduko lehenengo irakaslea. "Inmertsio" plan bat egin zuten. Hasieran B ereduko bi gela zeuden eta D ereduko bakarra.

  • Juani Urkizu Guraso Elkartea eskola eta euskara

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Guraso Elkartea eskolan Lehen Hezkuntzara arte ematen zuten. Euskara ematen zen irakasgai modura. Guraso batzuek Euskaltzaindiaren euskara agiria atera zuten.

  • Juani Urkizu Hekuntza lehen eta orain II

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Ikastaroak egiten zituzten irakasleek, eta euskarako plangintzak ere egin zituzten. 1973-74 inguruan hasi zen Guraso Elkartea eskolan, eta ordurako sei bat irakasle zeuden.

  • Juani Urkizu Herri eskola lehen eta orain

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Herri eskolak lehen gehiago parte hartzen zuen herrian. Militantziatik asko zeukan. Irakasleak orain ez dira lan orduak amaitutakoan geratzen. "Inmertsio" planak ondo funtzionatu zuen gaztelaniarekin, eta orain etorkinak dira erronka berria: beste hizkuntza eta ohitura batzuk... Gaur egungo gurasoek lehengoek baino mesfidantza gehiago dute.

  • Jerardo Elortza Hirurogeiko hamarkada bizia

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    II. Kontzilioak herri-hizkuntzak onartu zituen liturgiarako. Euskara txukuna, itzulpen onak eta Diarzek Lertxundirekin egindako salmo ulergarriak euskalgirotu zuten elizkizuna. Hirurogeiko hamarkadan eta hurrengo urteetan giro politikoak sekularizazio nabarmena ekarri zuen, eta baita hainbat kultur mugimendu ere: Ikastolak, `Ez Dok Amairu´, `Zeruko Argia´, Euskal alfabetatzea, Euskara Batua, editorial berriak, emakume idazleak... 1968ko salbuespen egoeran antzerki mundua zigortuta.

  • Jerardo Elortza Alemana ikasten eta euskara irakasten, Bilbon

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Lehenengo bi ikasturteak batera egin zituen, eta hirugarrenean ekin zion filologia alemana ikasteari. Euskal Filologia artean ez zen ikasgai bat. Jose Luis Goti medikuak eta bere emazte Mari Angeles Larreak sortutako bekari esker egin zituen ikasketok. Bilbon euskara klaseak ere ematen zituen Jerardok. Deustun, Karmelo Rotaetxe eta Patxi Altunari esker, euskara irakasten hasi ziren. Altunaren 'Euskera Hire Laguna' metodoa baliatu zuten hartarako, Jerardok barne (1967-68 ikasturtean).