Euskara eta politika
-
Francoren garaiko gorabeherak
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Joseba Elosegik Artzain Onaren gainean ikurrina jarri zuen. Garai bateko manifestazioak; grisak. Gaur egungo egoerari buruzko iritzia.
-
Korrika eta Korrika Kulturala bailaran
Lur Albizu Etxetxipia (1993) Artazu
AEKk antolatzen duen Korrikak arrastoa uzten du bailaran.
-
Korrika Kulturalean gazte gutxi
Lur Albizu Etxetxipia (1993) Artazu
Korrika Kulturalaren jiran antolatzen diren ekimenetan gazte gutxi sumatzen da; Korrika bailaratik igarotzen denean, aldiz, adin guztietako jendeak parte hartzen du.
-
Eskolan frantsesez
Zelie Haranberri (1929) Izura-Azme
Elurrarekin ez ziren eskolara joaten. Frantsesez ari behar zuten, eta euskaraz ari zenari ziria pasatzen zioten. Ziria zuen azkenak zigorra jasaten zuen.
-
Euskaraz egitea galarazi zuten
Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia
Gerra ondoren euskara galarazita egon zen, baina aurretik ere erdaraz ikasten zuten eskolan. Lagun artean bietara egiten zuten. Mezak ere erdaraz egin beharra, gero.
-
Kaputxinoak, Ramon Astibia eta euskara
Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria
Ramon Astibiari buruz hitz egiten du. Nafarroan fraide Kaputxinoak hasi ziren lehen aldiz euskara irakasten Lizarran. Haiei buruz poesiak idatzi zituen Ramon Astibiak; gerora, omenaldia egin zitzaion bere jaiotetxean plaka bat jarrita, baina frankismo garaian kenarazi egin zuten. Kaputxinoek euskararengatik arazo ugari izan dituzte historian zehar.
-
Euskara galarazita, eskolan
Joxepa Arrillaga Mendiluze (1922) Donostia
Gerra ondoan, euskaraz hitz egitea galarazi zuten eskolan. Anaiari behatz puntetan ematen zioten makilarekin, euskaraz aritzeagatik. Anaia zaharrena gerrara eraman zuten, 18 urte betetzean, derrigortuta; txofer egon zen.
-
Don Bonifacio abadea
Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta
Don Bonifacio maisua oso erdaltzalea zen. Ikasleak zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik. Maisuak Francoren argazkia eta Espainiako bandera jarri zituen ikasgelan. Francoren zalea eta Juan XXIII.aren aurkakoa izan zen.
-
Abade futbolzale eta txistularia
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Eskola denboran bolalekuan egiten zuten jolas. Pilotalekurik ez zen, baina futbolean jolasten zuten. Etxean hiru urtez egon zen abade gipuzkoar batek, Txomin Jakakortajarenak, egiten zuen arbitro lana. Abade honek txistua jotzen irakatsi zion Gregoriori. Gerraren ondoren euskaraz egitea edota txistua jotzea debekatu zuten.
-
Tratu mingarria eskolan; jaunartzea eta doktrina
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Kateako eskolan dena erdaraz egiten zuten, eta oso zaila egiten zitzaien. Maistrak "caseras burras" deitzen zien. Emakume gogorra zen. Zigortu egiten zituen, baina tratua zen mingarriena. Pilar ikastetxean dena errazagoa egin zitzaien. Mojekin tratu ona. 13 urte arte, jaunartzea egin arte. Amonak erakutsitako otoitzak. Jaunartzerako doktrina eskolan ikasten zuten, erdaraz. Etxean otoitzak euskaraz. Jaunartzearekin bukatzen ziren ikasketak.
-
Euskararen egoera gerraostean
Imanol Urbieta Beristain (1934) Zarautz
Euskaraz jarduteagatik etxean ez zuen sekula arazorik izan. Gobernadoreari eskua eman behar izan zioneko anekdota kontatzen du. Iruñan ospatu zen lehen aberri egunera ere joan zen lagun batzuekin. Kartzelatu egin zituztela kontatzen du.
-
Militar euskaldunak erdaldunak baino okerragoak
Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta
Batzuetan militar euskaldunak erdaldunak baino gaiztoagoak izaten ziren euskaldunekin. Eta zenbat eta graduazio apalagoa, orduan eta txarragoak, Fernandoren iritziz. Behin mosketoia zikina izateagatik hurrengo egunera arte etxera etorri gabe zigortu zuten
-
"Rojillos" euskaraz berba egiten zutenei
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
Soldadutzan "rojillos" deitzen zieten euskaraz berba egiten zutenei. Sekula ez zioten utzi euskaraz berba egiteari. Gaztelaniaz ondo konpontzen ziren.
-
"Ese chapurriau" (euskara) galarazteko ahalegina soldadutzan
Ramon Urdangarin Esnal (1939) Urnieta
Ez zuen euskararen aurkako debekurik sentitu soldadutzaz aparte. Soldadutzan euskaldun kuadrilla elkartzen zen tabernan, eta "txurriano" kalamidade batek salatu egin zituen euskaraz jarduteagatik, "ese chapurriau" galarazteko eskatuz. Ofizialak ezetz erantzun zion, hizkuntza zaharrena zela-eta. Ofiziala euskal abizenekoa omen zen.
-
Eskolan, bandera espainola jarri behar
Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara
Eskolan ogia lapurtzen zioten poltsikotik. Eskola publikoetan ibili zen. Eskolan ezin zuten euskaraz hitz egin, zigortu egiten zituzten (botoi bat pasatzen zioten elkarri), eta kalean burla egiten zieten. Bandera espainola jartzeko nazionalisten umeak aukeratzen zituzten; besoa jaso behar zuten. Francoren irudia zuten horman. Umiliatuta sentitzen ziren, baina etxean errespetuaren balioa erakutsi diete beti.
-
Eskolan gerraostean, dena erdaraz
Bixente Jauregi Jauregi (1929) Bergara
Eskolan seminarioan eta marianistekin ibili zen, eta gero elementalean. Gerra bukatu zenean hasi zen eskolan. Erdaraz ikasi zuen dena. Ez dago euskaraz alfabetatuta eta pena ematen dio. Marianistetan zigorra zuten euskaraz eginez gero.
-
Txikiteoa San Antonion, kantari
Inazio Madinabeitia Irizar (1922) Bergara
Kanturako zaletasuna zuten. Igandetan mezan kantatu, eta gero txikiteoa egiten zuten San Antonio aldean. Denetik kantatzen zuten. Euskaraz ere bai, arazorik gabe, gerraostea izan arren. "El día del exclavo" egiten zuten, baina zarat handirik gabe; zigorrik ez zuten sekula izan (beste batzuek bai).
-
Dantza kontuak; neskatan-mutiletan
Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara
Dantza kontuak; neskatan-mutiletan. Mutilak nola eskatzen zion dantza neskari (mesedez?). Gizona nola ezagutu zuen azaltzen du; nobiotan nola hasi ziren. Gerra garaian erdaraz egiteko joera handia (euskara egitea debekatuta zegoen...).
-
Euskara hezkuntzan
Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara
Gerra garaian, euskaraz egitea debekatuta zegoen. Compañía de Marían, dena erdaraz ematen zen; Conchita Maiztegi irakaslearekin ere, erdaraz egiten zuten. Euskaraz egitea ahaztu egin zitzaion. Ikastolaren hastapenak; batzokian hasi ziren lehenik klaseak euskaraz ematen.
-
Euskara eta erdararen ezagutza, erabilera
Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara
Euskara vs. erdara. Amak ez zekien erdaraz hitz egiten. Bere garaiko andre-gizonak euskaraz alfabetatu gabeak zira; bere kasuan, bere kabuz ikasi du euskaraz irakurtzen... Gerra ostean ia erabat galdu zen euskaraz egiteko joera; erdaraz egitea badirudi dotoreagoa zela. Lehenagoko gazte asko Arabara joaten ziren erdara ikastera. Ikastolen eragina euskararen berreskurapenean.