Euskara eta politika
-
Laguntza ekonomikoak Kili-kilin
Mirentxu Elorriaga Sangroniz (1938) Derio
Kili-kili aurrera eramateko ez zegoen laguntza ekonomikorik. Fitxak ez ziren kobratzen eta Kili-kilik ere ez. Elizak ez zuen diru laguntzarik ematen baina ez zen behar, ez zegoen gasturik. Diru laguntza jasotzen hasi zirenean, elizari dirua ematen hasi ziren lokalaren truke.
-
Euskarari emandako bultzada bera alkatea izan zenean
Juan Miguel Atxutegi Gerrikaetxebarria (1946) Derio
Bera alkatea izan zenean, egiturak sortzen hasi ziren. Egin zuten lehenengo gauza D eredua sartzea izan zen. Euskaltegi bat ere egin zuten eta euskararentzat laguntzak ematen hasi. Euskaltegietan ikasle kopuruaren araberako diru-laguntzak ematen zituzten
-
Mendizale amorratua
Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Bermeo
Oso mendizalea izan da Pilar. Menditik bueltan, inoiz, Begoñako Ama Birjinari egiten zioten bisita, eta kanpoaldean euskaraz abesten zuten. Guardia zibilekin arazoak. Puntuzko txaketak, kaikuak eta horrelakoak josten zituen.
-
Maistra frankista
Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia
Eskolan Maiteri Amada izenez deitzen zioten mojek. Behin, bere eskolako lagun bat bandera altxatzerakoan eskua ez altxatzeagatik eta ez abesteagatik zigortu zuten. Lagun horrek etxean behar asko zuen eta haren ama agertu zen eskolan alabaren bila, baina amak ere ez zuen ezer lortu. Maistra guztiak ziren erdaldunak. Erdaraz egin behar izaten zuten, bestela zigortu egiten zituzten; batzuetan apropos egiten zuten "cuarto cerrado"ra joateko eta bestelako lanik egin behar ez izateko.
-
Neskak eta mutilak aparte eskolan; mojak
Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo
"Karmelitetan" neskak eta mutilak "hermanotan". Hermana Secundina. Hermana Micaela gaiztoa zen: Cara al Sol kantatzean besoa altxarazten zien; titarearekin jotzen zien. Laboreak gustatzen ez zitzaizkionez, eliza garbitzen jartzen zuten.
-
Francoren garaian, euskara debekatuta
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Francoren garaian, debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea. Izenak ere ezin ziren euskaraz jarri. Orduko anekdotak kontatzen ditu Gurutzek. Eskolan, Cara al Sol abestu behar izaten zuten.
-
"Habla en cristiano"
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Donostiako tren-geltokian bazen pertsona bat "habla en cristiano" esaten zuena. Donostian gaztelaniaz hitz egitea dotoreziaren seinale zen lehen. Eskolan fraideekin ibili zen La Sallen, eta han ez zituzten zigortzen euskaraz hitz egiteagatik.
-
Arazoak izen euskaldunak ipintzeko
Alazne Larrinaga Oleaga (1932) Bermeo
Seme-alabei izen euskaldunak ipintzeko arazoak izan zituzten parrokoarekin. Senarrak esan zion ez zuela bataiatuko izen euskalduna ipintzen uzten ez bazion. Nereari "Maria Nerea" jarri behar izan zioten azzkenan. Eta hori ez zen pertsona izenekin gertatzen bakarrik. Bizkarra abizena, esaterako, Vizcarra idazten zuten. Euskaltzale gehienak gerra denboran erbesteratu edo hil egin zirelako gertatzen zen hori.
-
Alazne "Asno" guardia zibilaren emaztearentzat
Alazne Larrinaga Oleaga (1932) Bermeo
Bermeon amarekin kalean zebilela, guardia zibil baten andreak zera esan zion amari: Porqué le llama a su hija 'Asno'?" Amak erantzun Alazne deitzen ziola. Nolanahi ere, uniformearen atzetik denetariko jendea egoten da. Alaznek, umetan, aurre egin zien udaletxekoei izena dela eta. Asko irentsi beharra egokitu zaie alor horretan.
-
Eskolan ezer ulertu ez
Jose Antonio Atutxa Atutxa (1932) Maria Angeles Bikandi Olano (1937) Amorebieta-Etxano
Bernagoitiko eskolan denak batera aritzen ziren: mutil zein neska, ume zein nagusi. Dena zen gaztelaniaz eta ez zuten ezer ulertzen. Euskaraz egitea galarazita zegoen, elizan ere ezin zen.
-
'Cara al Sol' abestu eta elizarako ostera derrigorrezkoa
Jose Antonio Atutxa Atutxa (1932) Maria Angeles Bikandi Olano (1937) Amorebieta-Etxano
Eskolara sartu orduko bandera altxatu eta Cara al Sol abestu behar izaten zuten. Iluntzean elizara joan behar izaten zuten. Eskolan inspekzioak izaten zituzten opor aurretik.
-
Euskararen egoera gerra ostean
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Hizkuntzaren egoera gerra ondorengo urteetan. "Hablar en cristiano". Umeen artean ere, baserrikoei irainak; etab.
-
Tranbian istilua euskaraz egiteagatik
Eugenio Sagastizabal Beobide (1928) Arrigorriaga
Eskolan eta kalean ez du arazo handirik izan euskaraz egiteagatik. Tranbian bai gertatu zaio inoiz norbaitek kargu hartzea.
-
Arrietan maistra euskaldunak baino ez
Luis Asla Altonaga (1925) Arrieta
Errepublika garaian orduko bandera altxatzen zuten eskolan euskarazko abesti bat abesten zuten bitartean. Maistra Orozkoko alaba zen, Mari Karmen Ibarrondo; dena egiten zuten euskaraz, ez zuten galarazita izan. Hurrengo maistra be euskalduna izan zen, sekula ez zuten hizkuntza zela-eta arazorik izan. Oinarrizko kontzeptuak baino ez zituzten ikasi. Berak 11 urte zituen gerra hasi zenean. Sasoi hartan ez zen eskolarik izan.
-
Gerraostean euskara galarazi zuten
Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia (1922) Deogracias Sarrionandia-Ibarra Irigoien (1924) Abadiño
Trañako maistra guztiak euskaldunak izan ziren. Gerraostean galarazi zuten euskara. Galdakaoko alkate batek kanposantuko euskarazko berbak ere kenarazi zituen gerraostean.
-
Herriko eskola eta partikularra
Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia
Herriko eskolan ibili zen sei urtetatik 11 urtera bitartean. Neskek eta mutilek aparte ikasten zuten. Eskolak gaztelaniaz izaten ziren, eta adin ezberdinetako mutilak egoten ziren gela berean. Gerra ondorenean, eskolan sartu eta aurreneko gauza besoa altxatu eta "¡Viva España!" esan eta 'Cara al Sol' abesten zuten. Ikasteko modua: buruz eta kantuen bidez. Eskolako azken bi urteetan maisu partikular batengana bidali zuten gurasoek.
-
'Poxpolin' komiki liburua
Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia
Juan Joxek sei urte zituela argitaratu zen Tolosan 'Poxpolin' komiki liburua. Lopez Mendizabal zen argitaratzailea. Liburuko istorioei buruzko azalpenak.
-
Algodonerako eskolan, erdaraz eta euskaraz
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Lantegietara lanera joaten zen jende asko, bere gurasoak ere bai. Amak Algodonerako haurtzaindegira eramaten zituen umeak. Laboreak egiten ere erakusten zieten mojek. Oheak zeuden, ume txikientzat. Bi maistra-zaintzaile egoten ziren: Emili eta Maria Cruz. Mojek zer erakusten zieten, erdaraz eta euskaraz. Gerra aurrea zen eta. Gero, Frantziatik bueltatu zirenean, erdaraz.
-
Euskararen garrantzia, nola eutsi dioten
Loren Navarro Hombrados (1924) Andoain
Euskara berarentzat zer den. Etxean euskaraz egin zu beti seme-alabekin. Lagunak harrituta beraien euskararekin. Alabak bi urte egin zituen Londresen, eta bueltan erdararekin ezinean. Euskaldun askok erdaraz egiten zieten umeei. Euskara debekatuta. Euskara ikasteko erdara baino zailagoa dela uste du. Euskara non hasten den aldatzen: Tolosan eta Irunen.
-
Gerra ondoan, eskolan komeriak
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Udaletxeko eskolako kontuak. Neska-mutilak aparte. Maistrak begitan hartu zuen, gerran kanpoan ibilia zelako. Jostorratza puntaz gora eman ziolako errieta egin zion, esanez "gorriek" erakutsi ziotela hori egiten. Berak ez zuen eskolara bueltatu nahi, baina etxean ezin zuten beste ikastetxerik ordaindu.