Euskara eta politika

  • Pako Eizagirre Gasteizen ez zegoen euskararik ia

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Oñatiko seminariotik Gasteiza joan zirenean, euskarak oso bestelako egoera zuen hirian, instituzio mailan ez zen existitizen. Izaskun Arrueren isilpeko ikastola eta eskola partikular batzuk kenduta, euskarak ez zuen presentziarik. Hala ere, ikasteko eta lanerako gogo handia zuen jendea bazen.

  • Pako Eizagirre Katonaren bidez idazten ikasi zuen

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Anai-arrebek elkarri irakasten zieten irakurtzen eta idazten, zaharrenak hurrengoari eta abar. Amak, gainera, dotrina irakasten zien. Pakoren kasuan, jaunartze txikia bost urterekin egin zuen, ordurako bai baitzekien dotrina buruz. Katona erabiltzen zuen idazten ikasteko.

  • Pako Eizagirre Euskarazko mezatik euskalgintzara

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Euskalgintzan sartzeko asmorik gabe joan ziren Gasteiza Oñatiko seminariotik, baina euskarazko mezetara joaten hasi eta euskal mugimendu handia sortu zen. Hala ere, lehenagotik Manuel Iradier eta Judimendi taldeak zeuden. Prestakuntza gutxi zuten, baina borondate handia. 'Euskera radiofonico' metodoarekin hasi eta eurena garatu zuten.'Euskera hire laguna' eta 'hizketan'.

  • Pako Eizagirre Gasteizen topatutako aurrekariak

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Oñatiko seminariotik Gasteiza joan zirenek ez zuten Gasteizko euskararen panorama ezagutzen, gerora ezagutu zituzten euren aurrekariak, hala nola, Peli Presa, Izaskun Arrue, Sorne... Dirua jartzen zuten irakasteko materiala sortzeko.

  • Markos Kortabarria Lete Ehungintzan ezagutu duen makina zaharrenetakoa

    Markos Kortabarria Lete (1917) Bergara

    Ehungintzan ezagutu duen makinarik zaharrenetakoa Zeanurin ikusi zuen, hura martxan jartzera joan zenean. Berarekin lan egiten zuen neska bati esan zion makina harekin lan egiteko. Orduan ehun zati txikiak egiten ziren; gerora, karrete handiekin, askoz handiagoak. Bergaran arkupeetan eduki zuten makina erakusgai garai bateko Euskal Jai batzuetan.

  • Pako Eizagirre Eusebio Osa hamaika arlotan murgildurik

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Eusebio Osa zenbait arlotan murgildu zen, langile mugimenduan, hezkuntzan, euskalgintzan... Olabideko arlo pedagogikoaz arduratzen zen, baina bota egin zuten handik. Oso ezkertiarra zen hura, eta erlijioa eskolatik kanpo ematea defendatu zuen.

  • Pako Eizagirre Araozgo barnetegia

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Gau-eskolez eta eskola intentsiboez gain, Oñatiko Araotz auzoan barnetegia egin zuten. Jende ezagun mordoa joan zen bertara. Guardia Zibilak barnetegia egin zela jakin zuenean, hara joan eta dena miatu zuen.

  • Pako Eizagirre Araozgo barnetegian atxilotu zutenekoa I

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Araozgo barnetegiaren arduraduna zen Pako, eta Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, beste birekin batera. Komisaldegian egun batzuk pasa ondoren, Martutenera eraman zituzten.

  • Pako Eizagirre Araozgo barnetegian atxilotu zutenekoa II

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Pako eta lagunak atxilotu zituztela ikusita, Gasteizen jende mordoa hasi zen Pako bizi zen pisura joaten, haren inguruan galdezka. Goardia Zibilak pisura joandako guztiak atxilotu zituen. Pisua itxi eta han zuten guztia eraman zuten, dirua barne. Euskara irakasteagatik ETAkoak zirela egotzi zieten.

  • Pako Eizagirre Juan Bautista Gamiz taldea eta ikasleak

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Juan Bautista Gamiz taldea sortu zuten Oñatiko seminariotik etorritako batzuek, tartean, Pako. Euskaraz bazekitenak elkartu eta irakasten hasi ziren. Gero ikasleak batu zitzaizkien, eta haiek ere euskara irakasten hasi ziren. Gasteiztarrak, gipuzkoarrak, preso ohiak, euskaldun berriak, emakumeak... Ikasle gehienak arbaso abertzaleak izandakoak ziren, beste batzuk ondoren abertzaletutakoak.

  • Pako Eizagirre Juan Bautista Gamiz taldetik sortu zen AEK

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Eskola pribatuan 7 urtez aritu zen euskara irakasten. Berehala bideratu zuen bere jarduna irakaskuntzara, baita udan ere. Irakasleei euskara irakasten hasi zen. AEKko sorreran egon bazen ere, ez zuen zuzeneko antolakuntzan parte hartu. Oposaketak atera eta irakasleak euskalduntzen hasi zen.

  • Josune Velez Mendizabal Olabidekoa bai, Umandikoa ere bai

    Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde (1977) Gasteiz

    Olabidek urte mordoko ibilbidea du euskalgintzan. Josunek Olabiden ikasi zuen, baina soilik lau urtez, aurretik Umandin ikasi baitzuen.

  • Josune Velez Mendizabal Gurasoak erdaldunak baina euskaltzaleak

    Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde (1977) Gasteiz

    Guraso biak erdaldunak izan arren, euskararen alde egin zuten eta Josune eta haren neba ikastolara eraman zituzten, euskaraz ikas zezaten. Hori ikusirik, harrigarria egiten zaio Josuneri gaur egungo gazteek euskararik ez jakiteak, are egoera zailagoan ikasi baitzuen berak.

  • Blanca Urgell Frankismo garaian euskara estalita

    Blanca Urgell Lazaro (1962) Gasteiz

    Moja eskolan ikasi zuen Blancak, dena gaztelaniaz. Hasiera batean, Frankismo garaia zela eta, gaztelaniak euskara erabat estalita zuen, eta ez zekien beste hizkuntza bat existitzen zenik ere. Hamalau urterekin euskara ikasten hasi zen 'Jalgi Hadi' programan, Ikasbidea ikastolaren bitartez.

  • Blanca Urgell Isilpeko ikastolak, Olabide eta Umandi

    Blanca Urgell Lazaro (1962) Gasteiz

    Blancak osaba abertzale bat izan zuen, Barandiaranekin ikasten ibili zena. Gasteizko euskalduntze prozesuan Ikastola eta Umandi nabarmentzen ditu Blancak.

  • Aitor Mendiguren Euskara ez maitatzetik, euskara irakastera

    Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz

    Aitorrek euskararekin izan zuen lehen kontaktua ikastolan izan zen. D eredua bazen ere, ez zuen euskara batere maite, oso arrotza egiten zitzaion. Ingeles Filologia egin zuen, eta gaur egun euskara irakaslea da.

  • Aitor Mendiguren Apurka-apurka euskara maitatuz

    Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz

    Aitorrek hamaika urte zituela, A ereduko ikastetxean sartu zuten gurasoek, gurasoek Gasteizen zuten likor-dendatik hurbil. Ingeleseko eta euskarako irakaslea, Miren, oso irakasle ona zen eta hizkuntzekiko zaletasuna garatu zuen Aitorrek. Euskaraz gutxi bazekien ere, ikaskideek baino gehiago zekien, eta euskararekin zuen harremana hobetu zen. Ingeles Filologia ikasi zuen, Euskal Filologia egiteko nahikoa mailarik ez omen zuelako. Era berean, unibertsitate ikasketekin bateratu zuen Hizkuntza Eskolan euskara ikastea.

  • Aitor Mendiguren Euskara eskolatik ateratzen hasi zen

    Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz

    Duranan zegoen Ikasbidea ikastolara joan zen, baina 'kartzela' batean bezala sentitzen zen. Euskara gorroto zuen orduan, baina gero institutuan hasi eta euskara maitatzen hasi zen. Hizkuntza Eskolan 4. maila asko kostatu zitzaion gainditzen. Hizkuntza eskolan ikasten ari zela, ikaskideekin eskolatik kanpo euskaraz egiten hasi zen, euskara kalera ateratzen.

  • Aitor Mendiguren Euskara: eskolatik kalera eta kaletik etxera

    Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz

    Hizkuntza Eskolan euskara ikasi ondoren, kalean ere euskaraz hitz egiten hasi zen Aitor. Haren arreba ere euskaltegira joaten hasi, eta Aitorrekin euskaraz hitz egiten hasi zen, hasiera batean igandetan, denborarekin, egunero. Anaia, ordea, ez zen eroso sentitzen euskaraz hitz egiten, baina konfiantza lortu bezain pronto, euskaraz egiten hasi zen.

  • Aitor Mendiguren Gasteizko dendan ere euskaraz

    Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz

    Hizkuntza ohiturak errotik aldatu zituen Aitorrek, baita bere anai-arrebek ere. Amak begi onez ikusi zuen hau. Likore-denda bat zuten gurasoek Gasteizen, eta anai-arrebek bertan laguntzen zutenean, euskaraz egiten zuten bezeroekin. Lehenengo hitza gaztelaniaz izaten zen, baina 'agur' esaten zutenekin euskaraz egiten zuten. Aitak dendan gaztelaniaz egiteko eskatu zien.