Euskara eta politika

  • 396 Baserriko eta kaleko umeak eskolan

    Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Baserriko eta kaleko umeak eskolan. Gerraosteko egoera.

  • 1339 Instrukzioa eskolan

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Soldadu zihoazen mutilei instrukzioa erakusten zien maisuak, pilotalekuan. Instrukzioa erakusten zieten eskolan ere, Cara al Sol kantatu eta desfilea ere egiten zuten.

  • 1337 Eskolako eta kongregazioko zigorrak

    Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola

    Isuna ekiditeko, batak besteari egiten zizkion gaiztakeriak azaltzen dizkigu. Hijas de María kongregazioko kide izan zen Begoña. Mutilekin dantza lotuta egitea debekatuta zuten.

  • Ali ISasi Barne ikasle Durangon

    Ali Isasi Olaeta (1942) Ea

    Eako eskolan ibili zen, Doña Carmen maistrarekin. Durangon barneko ikasle egon zen eta ez omen ziren ezertarako irtetzen. Espetxearekin konparatzen du. Euskaraz egitea galarazia zuten eskola batean zein bestean.

  • Ali ISasi Euskara, baserritarren kontua omen

    Ali Isasi Olaeta (1942) Ea

    Bere semea eskolara joandakoan, euskaraz egitearren irakasleak jo egin omen zuen. Beraiek ingurukoekin bakarrik egiten zuten euskaraz. Etxean egin zietelako dakite euskaraz. Euskararen galera Bilbon kokatzen du Aliren senarrak, euskara baserritarren kontua zela zabaltzen hasi zirenean.

  • Ali ISasi Euskaraz egitearren lotsarazi

    Ali Isasi Olaeta (1942) Ea

    Euskaraz egitearren isilarazi egiten zituzten, lotsagarria zelakoan. Euskararekiko erraztasuna galduz joan ziren Ali eta lagunak. Norbait izateko erdaraz egin behar zen ideia hori zabaldu zen. Mutiko bati gertatutako pasadizo bat kontatzen dute.

  • Grabiñe Siloniz Euskararen debekuari aurre

    Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea

    Euskararik ezin zen erabili. Eskolan ume batzuek aurre egiten zioten debekuari.

  • 1318 Frankistek kaskamoztuak

    Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati

    Gerra ondorentxoan-edo, beste eskolarik ezean, albaitariaren etxean jaso zituen klase partikular batzuk. Albaitariaren alabek kaskamotz utzi eta albaitaria Oñatitik bidali zutenean bukatu zen hango eskola. Gogoan du geroago, Berezaoko eskolan, egunean lau bider abesten zutela Cara al Sol. Uribarri auzoko eskolara ez dira inoiz joan Goienetxetik.

  • 1613 Bueltan, isilpeko biltzarrak Madrilen eta Donostian

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Bueltan, Kimika ikasi zuen Madrilen; jesuiten ikastetxean egin zuen batxilerra, aurretik. Frantzian hezkuntza hobeto zegoen. Madrilen euskaldunek biltzar abertzaleak izaten zituzten; Donostian ere bai, Txillardegirekin-eta. Orixeren 'Euskaldunak' argitaratu zuen aitak, eta irakurri egiten zuten. Aktibismoa: ikurrina jartzea, propaganda. Euskara debekatua.

  • 1613 Donostian giro berezia, gerra aurretik zein ondoren

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Beldurra, euskara debekatua. Kaleko giroa tristea, faltsua. Frankista asko zegoen Donostian. Probintziako jendeak abertzaletu du hiria. Donostiako giro berezia, probintziako herrietan ez bezalakoa. Burgesia.

  • 1613 Politikagintzan emandako urratsak: Kultura sailburu

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Hamabost urtean izan zen Londres hoteleko zuzendari. Udal frankista kentzeko gestoran egon zen. Donostiako alkateorde izan zen hasieran eta gero Kultura sailburua, Jaurlaritzan. Eitb sortu zuten, itzulpena indartu, bikoizketa eskola... Alfabetatzea, HABE. Antzerti eskola. Orduko ilusioa. Garaikoetxea.

  • 1613 'Euskal Telebista'ko lehen emisioa

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Oztopo asko izan zituzten euskarazko irrati-telebista sortzeko, Madrilen ez zutelako nahi. Materiala ekarri zuten AEBetatik, isilpean. Kamioi batetik egin zuten lehen emisioa.

  • 1613 Lehenengo kultur etxea

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Lehenengo kultur etxea nola egin zuten azaltzen du, Basaurin. Orduko entusiasmoa. Eskultura eskola zegoen Aian. Lehenengo ikurrinak.

  • 1613 Francoren garaiko gorabeherak

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Joseba Elosegik Artzain Onaren gainean ikurrina jarri zuen. Garai bateko manifestazioak; grisak. Gaur egungo egoerari buruzko iritzia.

  • Lur Albizu Korrika eta Korrika Kulturala bailaran

    Lur Albizu Etxetxipia (1993) Artazu

    AEKk antolatzen duen Korrikak arrastoa uzten du bailaran.

  • Lur Albizu Korrika Kulturalean gazte gutxi

    Lur Albizu Etxetxipia (1993) Artazu

    Korrika Kulturalaren jiran antolatzen diren ekimenetan gazte gutxi sumatzen da; Korrika bailaratik igarotzen denean, aldiz, adin guztietako jendeak parte hartzen du.

  • zelie_haranberri Eskolan frantsesez

    Zelie Haranberri (1929) Izura-Azme

    Elurrarekin ez ziren eskolara joaten. Frantsesez ari behar zuten, eta euskaraz ari zenari ziria pasatzen zioten. Ziria zuen azkenak zigorra jasaten zuen.

  • Mertxe Sagarzazu Euskaraz egitea galarazi zuten

    Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia

    Gerra ondoren euskara galarazita egon zen, baina aurretik ere erdaraz ikasten zuten eskolan. Lagun artean bietara egiten zuten. Mezak ere erdaraz egin beharra, gero.

  • joseba-goni Kaputxinoak, Ramon Astibia eta euskara

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Ramon Astibiari buruz hitz egiten du. Nafarroan fraide Kaputxinoak hasi ziren lehen aldiz euskara irakasten Lizarran. Haiei buruz poesiak idatzi zituen Ramon Astibiak; gerora, omenaldia egin zitzaion bere jaiotetxean plaka bat jarrita, baina frankismo garaian kenarazi egin zuten. Kaputxinoek euskararengatik arazo ugari izan dituzte historian zehar.

  • 1614 Euskara galarazita, eskolan

    Joxepa Arrillaga Mendiluze (1922) Donostia

    Gerra ondoan, euskaraz hitz egitea galarazi zuten eskolan. Anaiari behatz puntetan ematen zioten makilarekin, euskaraz aritzeagatik. Anaia zaharrena gerrara eraman zuten, 18 urte betetzean, derrigortuta; txofer egon zen.