Euskara eta politika

  • MA Elustondo 40ko eta 50eko hamarkadetako giro abertzalea

    Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958) Azpeitia

    1941etik 1963ra zegoen euskal giroa eta abertzaletasuna. Pax Romana kongresuaren harira, gazte batzuek ikurrinak ipini zituzten. 1951n greba orokor batean "Umandi"-k ihes egin zuen, eta ikasleak irakasle gabe geratu ziren. Hala ere, ikasleek elkarri euskara erakusten jarraitu zuten.

  • MA Elustondo Euskara ikasteko eskolak 1957an

    Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958) Azpeitia

    1953 urte inguruan Espainiako legedian zirrikitu bat zabaldu zen, eta "Umandi"-ren ikasleek euskarazko eskolak antolatu zituzten, 1957an. 244 lagunek eman zuten izena, eta eskolak abian egon ziren urte batzuetan. Arrakasta hori ikusita, Gobernadore Zibilak eskola horiek falanjearen etxean eman nahi izan zituen, kontrolatzeko, eta orduan ez zuen inork izena eman. Beste toki batzuk topatu behar izan zituzten, eskolak emateko (Ramiro Maeztu institutuan...).

  • MA Elustondo Olabide ikastolaren hasiera, 1963an

    Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958) Azpeitia

    Olabide ikastolaren hasiera Izaskun Arrueren etxea izan zen. Izaskuni guraso batzuk joan zitzaizkion umeei eskolak euskaraz emateko eskatzen.

  • MA Elustondo Euskara batuaren sorrerak ekarritako ezinegona

    Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958) Azpeitia

    Euskara batuaren sorrera askok ez zuten begi onez ikusi. 1968ko Arantzazuko batzarrean onartu zena ez zen 70eko hamarkadararte mugitu, Villasante euskaltzainburu bihurtu zen arte. Olabide ikastolan asko kostatu zen batua inplementatzea. Izaskun Arrue ez zegoen alde, eta berak sortutako ikastola utzi egin zuen, eta bere umeak bertatik atera.

  • MA Elustondo Euskara batuaren sorrerak ekarritako ezinegona II

    Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958) Azpeitia

    "Umandi" ere euskara batuaren kontrakoa zen, Izaskun Arrue bezalaxe.

  • Josu Zabala Arrasateko ikastolatik Burgosera, soldadutza egitera

    Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz

    Irakasle ikasketak bukatuta, Arrasateko ikastolan izan zuen lehen lana. Atxilotu egin zuten, eta kartzelaldiaren ostean, soldadu bidali zuten, Burgosera. Han ezkerreko militanteen eskuetan zeuden koartelak. Harrera-luntxa egin zieten, eta "banda"-koa izan zen hasieratik.

  • Josu Zabala Soldadutzatik bueltan, berriz irakasle lanetan

    Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz

    Soldadutzatik bueltan, hezkuntzan hasi zen berriz: Gernikan. Euskara ematen zuen. Hainbat lekutan ibili zen gero, Gasteizen besteak beste. Funtzionarioa zen, eta eszedentzia hartzen saiatu zen, Ertzainak taldearekin hasita zeudelako. Ez zioten utzi, eta lana utzi zuen.

  • Josu Zabala Hertzainak musika-taldea sortzeko ideia

    Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz

    Hertzainak sortzeko ideia nola sortu zen. Punka agertu zenean, amorrua adierazteko bide bat aurkitu zuten, musika aldetik egingarria. Londresera joan ziren, giroan murgiltzera. EAJri kantatu nahi zioten, eta euskaraz izan behar zuen. Lehen 'fan'-ak erdaldunak ziren. Taldea zergatik desagertu zen.

  • Josu Zabala Euskararen aldeko borroka: lehen euskarazko klaseak

    Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz

    Euskarazko klase batzuk ere hasi ziren JOC-en, Patxi Bisquert irakaslearekin (Patxi Manterola). Bera ere ibili zen, baina ez zuen iraun: atxiloketak izan ziren. Politika eta euskara nahastuta zeuden.

  • Peli Romarategi 'Umandi'-k euskara ikasteko 100 ikasgai prestatu zituen kartzelan

    Peli Fernandez de Romarategi Lanas (1922) Gasteiz

    Andoni Urrestarazu 'Umandi' kartzelan ezagutu zuen. Hark euskarazko ehun ikasgai prestatu zituen, buruz koaderno batean idatzita. 1955ean 'Gramática Vasca' argitaratu zuen, gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika liburua.

  • Felix Razkin Euskalduna izateagatik burla, Oñatin

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Gorriak ikasi zituen Oñatin, erdaraz ez zelako moldatzen. Urrestillako beste mutiko bat ere bere antzera zebilen, eta azterketa euskaraz ipini zioten behin. Gaztelaniaz irakurtzeko zaletasuna hartu zuen.

  • Felix Razkin Euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Langile mugimenduan sartu zen Gasteizen. "Apaiz langileak". Garai hartan, 1967 inguruan, euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen; lantegietara lanera joandako euskaldun asko zeudelako. Ez zuten baimenik lortu. Gitarrarekin kantatzen zuten elizan.

  • Felix Razkin Euskarazko eskolak ematen, Bar Pacon

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskarazko eskolak ematen ere hasi ziren. 20tik 8 inguru hasi ziren euskara irakasten, han eta hemen. Oñatibia apaizaren "método radiofónico) erabiltzen zuten. "Umandi"-ren gramatika ere bazegoen. 3 ikasle talde izan zituen. Manuel Iradier elkartean, Bar Pacon... behin atxilotu egin zuten.

  • Felix Razkin Euskara irakasten zuen lehen talde antolatua Gasteizen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    "Umandi" euskara irakasten ibili zen aurretik. Peli Presa ere bai... Talde antolatu moduan, beraiek izan ziren lehenengoak. 100dik gora ikasle izan zituzten. Agurainera, Elosura... ere joaten ziren. Euskara batua.

  • Felix Razkin Euskara batuaren gorabeherak

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskara batuaren kontra zeuden batzuk, eta berak ere bazituen zalantzak, baina eskoletan premia zegoen euskara bateratzeko. Bizkaiko ikastetxeetan iskanbilak izan ziren, ez zituztelako batuko formak begi onez ikusten.

  • Felix Razkin Izaskun Arrueren ibilerak: ikastola klandestinoa

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Izaskun Arrue klaseak ematen zituen bere etxean, 1963tik. Haren ibilbidea kontatzen du. Inguruan zebilen bera ere.

  • Felix Razkin Olabide ikastolan ikerlan bat egin zuen

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Olabide ikastolan ibili zen, karrera egiten ari zen garaian: hitanoari buruzko ikerlana egin ondoren, ikerlan bat egin zuen Olabiden, ikasleek egiturak zein adinekin ikasten zituzten jakiteko.

  • Felix Razkin Eusebio Osa eta Olabide ikastola

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Eusebio Osa Olabide ikastolan ibili zen. Bota egin zuten, haren metodologiarekin ez zetozelako bat.

  • Felix Razkin Debaldeko euskarazko eskolak, kirol klubetan ere bai

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskarazko eskolak non ematen zituzten aipatzen du. Club Jabatos eta Club Aquinas. Joseba Azkarraga politikaria eta Enrique Knör izan zituen ikasle gisa. Ez zuten kobratzen.

  • Felix Razkin Juan Bautista Gamiz taldearen sorrera, AEK-ren aurrekaria

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Juan Bautista Gamiz taldea sortu zuten euskara irakasleek, AEK-ren aurrekaria. Metodologia bat sortu zuten. Gero eta ikasle gehiago zituzten, eta beste probintzia batzuekin batu zirenean sortu zen AEK.