Euskara eta politika
-
'Frente de juventudes'
Joxe Mari Zinkunegi Agirre (1932) Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza
Tolosako 'Frente de Juventudes'. Orduko giroa. Falangistek euskaldunak gutxietsi egiten zituzten.
-
Kaleko hizkuntza, erdara
Imanol Larrea Aranguren (1934) Donostia
Hiru senide ziren, zaharrena bera. Anaiak erabat galdu zuen euskara; gero berreskuratu egin zuen. Kaleko hizkuntza erdara zen. Azpeitian pasatzen zituen oporrak.
-
Baserritik Ondarroara etorri eta erdaraz ikasi behar
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Bolibarko baserri batean hazi zen bertako familia batekin 10 bat urte izan zituen arte, eta ordura arte ez zuen erdararik entzun. Dena zen euskaraz, eguneroko bizimoduaz gain, baita eskola eta dotrina ere. Ondarroara bueltatu zenean, eskola nazionaletara joan behar izan zuen; han dena zen erdaraz eta ez zuen ezer ulertzen.
-
Euskaraz abesteko Guardia Zibilen beldur
Nati Arrieta Larrañaga (1940) Bergara
Etxean euskaraz kantatzen zuten, baina beldurrez ibiltzen ziren. Aitaren arreba etortzen zenean, euskaraz abestea nahi izaten zuen, baina etxe inguruko zubira begiratzen zuten lehenbizi, Guardia Zibilen beldur.
-
Lagun artean eta etxean euskaraz
Mahai-ingurua Amasa-Villabonan () Amasa-Villabona
Dena erdaraz egin behar izaten zuten eskolan eta doktrina ere erdaraz. Umeen artean eta etxean euskaraz egiten zuten. Jose lantokian hasi zen batez ere erdaraz egiten. Irakasleak izendatzen dituzte.
-
Gerra ostean eskolan abesten zituztenak
Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate
Gerra ostean, Cara al Sol, Gloria, Por Dios por la patria... ikasi zituzten. Eskua altzatuta eta zutik abestu behar izaten zituzten.
-
Soldadu zeudela, ezin euskaraz hitz egin
Inazio Amenabar Ibarbia (1922) Azpeitia
Soldadu zegoela, guardia egiten jarri zituzten bera eta beste gizon bat. Ezin zuten euskaraz hitz egin, eta San Markosen horregatik jasotako zigorraz oroitzen da.
-
Euskara eskolan eta elizan
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Mojen eskolan, erdaraz egiten zuten mojak euskaldunak izan arren. Mojek zerbait galdetu eta erdaraz ez bazekiten, "kriston egurra" jasotzen zuten. Hitz bat bera ere ezin zuten egin euskaraz. La Sallen ere maisuek ez zuten euskaraz egiten. La Salleko doktrina eta elizakoa euskaraz ikasteko aukera zegoen. 10 lagunek bakarrik egin zuten komunio handia euskaraz.
-
1966an Urbian bizitakoa
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Diktadura garaiko kontuak. Mixel Labegerieren kantak hasi ziren modan jartzen. Urriko aurreneko igandean mendizaleen eguna ospatzen zen Urbian. Euskal giroko festa. Euskal kantak abestu zituzten. Hernaniko gudari batek altxatu zuen ikurrina. Jendeak ikurrinak atera zituen.
-
Doktrinaren garrantzia
Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate
Eskola kontuak. Bi eskola desberdin, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. Bost-sei urterekin hasten ziren eskolan. Garrantzi gehien zuena, doktrina ikastea. Maisu-maistren inguruko gorabeherak. Eskola erdaraz eman zuten.
-
Euskarazko liburuak erre egin zituzten
Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara
Euskarazko liburuak erre zituzten, Francoren tropak sartu zirenean, irailaren 22an. Errepublika garaian "Xabiertxo" liburua erabili zuten eskolan. Apaizak ere dena euskaraz egiten zuen elizan.
-
Orokorrean, herri erdalduna
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Euskarazko mezarik ez du ezagutu. Bestela ere euskara ez zen asko entzuten kalean. Kaniketan ibiltzen ziren batzuetan. Etxean ere gaztelaniaz hitz egiten zuten, diktadurari beldurra zioten eta. Pasaia orokorrean oso erdalduna zen.
-
Lagunekin erdaraz
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Lagunekin ez zuen sekula euskaraz hitz egiten, guraso erdaldunak baitzituzten gehienek.
-
Euskara ikasteko hiru saio
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Hamazortzi urterekin euskara ikasten hasi zen. Lehen irakaslea emakumea izan zuen. Eskolak elizaren lokal batean jasotzen zituen. Serioski 35 urterekin hasi zen ikasten.
-
Euskara ikasiz
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Koadrila bat ziren euskara ikasten zutenak. Ondoren batzuek amore eman zuten. Asko irakurtzen zuten.
-
Euskara, militantzia kontua
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Hizkuntza ohiturak aldatzea oso zaila da. Ahal dena euskaraz irakurtzen du: egunkaria, aldizkariak... Irratia, telebista... Gaztelaniak dena inbaditzen duela uste du, militantzia kontua dela.
-
Ikastolak elizari eta EAJri esker
Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia
Etorkinak Antxora Cáceres eta Badajozetik etorri ziren. Lehenengo Errenteriara eta ondoren Pasaiara etorri ziren. Pasaia erdalduna dela uste du, dakitenek sakrifizioz ikasia. Bere ustez elizari eta EAJri esker ikasi da euskaraz. Ikastolak haiei esker sortu zirela dio.
-
Ikastolen aldeko mugimenduan ibili zen
Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia
Ikastolen aldeko mugimenduan ibili zen. Inguruko lehenengo ikastola 1965. urte inguruan sortu zen, elizak utzitako lokal batean, debekaturik baitzegoen.
-
Aita Frantzira alde eginda
Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa
Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.
-
Euskaraz hitz egiteagatik isuna
Maria Hipolita Aldai Eizagirre (1929) Azkoitia
Euskaraz ikasi zuen. Gerora euskaraz hitz egiteagatik isuna jarri zuten, debekatu egin zuten.