Euskara eta politika

  • Pedro Mari Armendariz Zubizarreta `Gora Euskadi´ jo zuen Eskoriatzako Musika Bandarekin

    Pedro Mari Armendariz Zubizarreta (1938) Eskoriatza

    Behin Eskoriatzako Musika Bandako zuzendari errioxarra Donostiara joan zen eta Erbiti musika-dendan `Gora Euskadi´ kantaren partitura erosi zuen. Kalejiran jo zuten Eskoriatzan eta jende guztia txaloka. Bandan saxofoia jotzen zuen kide bat karlista zen eta hark ez zuen jo. Haren etxe paretik pasatzean, atea itxi zieten.

  • Maite Barrena Euskal kulturaren errepresioa frankismoan

    Maite Barrena Aranburu (1948) Jabier Mendizabal Lizarralde (1942) Bergara

    Frankismo sasoian, Segurako txapelketara joan ziren batean, polizia agertu zen eta abade batek esan zien nondik ihes egin. Legazpin, haurrekin zeudela, polizia agertu eta etxeetan ezkutatu ziren.

  • Jose Luis Gorrotxategi Bertso jaialdietako gai-zerrenda Gobernu Zibilean onartu behar

    Jose Luis Gorrotxategi Zangitu (1945) Bergara

    Frankismo garaian Gobernu Zibilaren oniritzia behar zen bertso jaialdi bat egiteko eta bertan kantatzeko. Gai-zerrenda ere bidali behar izaten zen. Gai guztiak Urtain boxeolariaren ingurukoak jartzen zituzten. Behin Donostian Iriondo Gobernu Zibiletik pasa gabeko gaiak jartzen ari zela gertatutakoa. Jose Luisi berari ere debekatu zion behin Gobernu Zibilak Lasturren kantatzea.

  • Jose Luis Gorrotxategi Frankismo garaian Gobernu Zibilak debekatutako bertsolariak

    Jose Luis Gorrotxategi Zangitu (1945) Bergara

    Frankismoan Gobernu Zibilak debekatuta izan zituen bertsolariak: Azpillaga, Lopategi eta Xalbador. Ihes eginda Iparraldera pasatzen ziren ETAkideak etxean hartzeko prest agertu zelako debekatu zuten Xalbador. Azpillaga eta Lopategi, berriz, politika kontuetan sartzen zirelako. Askotan saioa antolatu zutenek ordaintzen zuten haiei jarritako isuna. `Lazkao Txiki´k 1500 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen txikikeria bategatik. Lizaso eta Agirre atxilotu zituztenekoa.

  • Jose Agustin Amonarriz Ezkutuan "Gora Euzkadi" abesten

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraosteko euskal giroa. "Gora Euzkadi bizi bedi..." kanta abesten zuten ezkutuan. Abestiaren letra. Errepublikanoek beste kanta batzuk zituzten. Zerbait mugitu zen, baina Tolosa oso erdaldunduta zegoen. Kosta zitzaion buelta ematea, baina ikastolari esker lortu zen.

  • Jose Agustin Amonarriz Lantegietan hartu zuen indarra euskarak

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraosteko helburua: euskara berreskuratzea. Lantegietan hartu zuen indarra euskarak. Lantegi gehienetako nagusiak euskaldunak ziren eta lanera etorritako asko ere euskaldunak, inguruetako baserritarrak.

  • Jose Agustin Amonarriz Euskara zeharo galarazita

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraostean, euskara zeharo galarazi zen. Meza, eskola eta dotrina erdaraz izaten ziren. Agustinen osaba bat apaiza zen, eta hark ere sermoia erdaraz ematen zuen nahiz eta erdaraz oso ondo jakin ez. Euskal izenak aipatzerik ere ez omen zegoen. Jendea beldurrez bizi zen.

  • Jose Agustin Amonarriz Gerraosteko "euskarazko eskola"

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra ondorenean, Tolosan sortutako "euskarazko eskolari" buruz hitz egiten du. Zumalakarregi kalean zegoen eskola, eta ezkutuan jarri omen zen martxan. Iturraldeko Maria Dolores aipatzen du.

  • Jose Mari Mugartegi Eraztuna zigor bezala

    Jose Mari Mugartegi Aulestiarte (1922) Ricardo Mugartegi Aulestiarte (1927) Berriatua

    Eskolan ez zieten euskaraz berbetan uzten, ezta errepublika sasoian ezta Franco garaian ere. Euskaraz egiten zuenari eraztun bat ematen zion maistrak, eta eskurik esku aldatzen joaten zen. Jolas-orduan eraztuna zuenak ezin zuen irten. Eskolan dena ikasten zuten gaztelaniaz; beraz, zer edo zer ikasi zuten. Maistra euskalduna izan arren, alperrik, ezin zen egin.

  • Agustin Dañobeitia 'Cara al Sol' kantarazi euskaraz berba egiteagatik

    Agustin Dañobeitia Ugarriza (1937) Amorebieta-Etxano

    Aitak Baskonian egiten zuen behar eta ama Neguri (Getxo) aldean neskame ibilitakoa zen. Umetan emakume batek kalean Cara al Sol kantarazi zien euskaraz berbetan zihoazelako. Mota horretako zapalketa asko zeuden.

  • xabin larrea gaztelumendi Euskaraz alfabetatu gabea

    Xabin Larrea Garmendia (1945) Lezo

    Euskal Herriko zenbait euskalki ulertzeko zailtasunak izan ditu beti Xabinek, eta horrek, barne-gatazkak sortu zizkion euskara batuaren sorrera prozesuan; alegia, ez zekien hizkuntzaren batasunaren alde edo kontra egin.

  • 906 Armeria Eskolan ere erregimeneko giroa

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Armeria Eskolan ere erregimeneko giroa zegoen, giro frankista. Formatu, firme jarri, besoa altxatu... Orduan garaian ez zioten garrantzirik ematen, baina gerora konturatu da horretaz.

  • 338 Elgetako mojen eskola

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Eskolan Durangon egon zen, baina lehenengo Elgetan, mojetan. Hijas de la Unión Apostólica. Gerraostean etorri ziren, eta gaur egun Kafe Antzokia dagoen tokian zen ikastetxea. Fraideen eskola ere bazen, Marianistena ("Papar zurixak"). Horiek gerrarako joan egin ziren, eta gerraostean, mutikoentzat, eskola nazionala bakarrik geratu zen. Orduan, sei urterekin hasten zen eskolan. Baserritik 45 minutuko bidea zuten; eskolan erdara hutsean, eta beraiek tutik ere ez. Eskolan sartu orduko Cara al Sol abestu behar izaten zen, eta gero errezatu. Baserritik abarkak bustita heltzen ziren, eta kalean aldatzen zituzten oinetakoak; bazkaltzeko ere etxeetan geratzen ziren, herrian bertan. Eskolarako bidea milizianoek gerratean utzitako kapote batzuekin egiten zuten, ez bustitzeko.

  • 338 Eskolan zigortuta

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Eskolara sartu aurretik, 08:30ean mezara joan behar izaten zuten. Neguan oraindik ilun-ilun bidean, eta mezara berandu helduz gero, arratsaldean zigortuta. Beraiek baserritik berandu heltzen ziren sarri, eta arratsaldean zigortuta, "mañana vendré a misa" 200 aldiz idatzi behar. Manga motzean joanez gero, edo gona laburregiarekin, orduan ere zigortuta.

  • 1511 Isilpeko ikastolak eta Elbira Zipitria

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Euskara ahaztu egin zuen ia. Elbira Zipitria izan zen bere umeen andereñoa, isilpeko ikastoletara bidali zituzten. Hala hasi ziren euskaltzaletasuna berreskuratzen. Zipitria erretiratu zenean, guraso talde batek dirua batu zuen harentzat. Legezko lehenengo ikastola Santa Maria parrokiako ganbaran jarri zen (ikus mapan); gotzainak bedeinkatu zuen. Ondorengo ikastolak.

  • 1558 Antzezlanak, kontrolpean

    Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia

    Santo Tomas egunean hiru funtzio egiten zituzten; zaletasun handia zegoen. Maria Doloresek Gobernu Zibilera joan behar izaten zuen, itzulpenak eginda, baimen bila. Trabak. Zentsura. Guardia zibilak eta sekretak ibiltzen ziren beti inguruan. Pasadizoa kontralari buruz. Jesuitetan, Aita Altunaren sermoiak ere kontrolatuta.

  • 1612 Poxpolinak, Kursaalean

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Poxpolinetara joaten ziren, Don Ramon Labordarekin. Dantzak egiten zituzten eta abestiak ikasi, neska-mutilak. Kursaalean. Jaialdiak izaten ziren gero.

  • Otaegitarrak Francoren garaiko filmak eta debekuak

    Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928) Donostia

    Zinemara igandero. Francoren garaiko filmak. Pelikula amerikarrak. Zinema aretoak. Antzerkia, udan. Euskaraz hitzik ere ez zen entzuten. Ikurrina San Inazioko dorrean (ikus mapan) eta Artzain onean.

  • juanita garmendia Ume-zaintzaile Donostian, euskaraz egin ezinik

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    14 urterekin Donostiara joan zen lanera, beste ahizpa baten etxera, etxe hartako jaioberria zaintzera. Guardiek ez zieten uzten euskaraz hitz egiten lagunen artean, nahiz eta Juanitak erdaraz jakin ez. Azkenean, nola edo hala, ikasi zuen erdaraz egiten.

  • Jesus Artetxe Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Erribera kalean jaio zen. Baina Francoren denboran "Jose Cruz Allo" jarri zioten, errekete baten izena. Franco hil geroztik berreskuratu zuen kaleak izena. Beste kale askorekin ere gauza bera gertatu zen, gerra denborako "arrain zatar" guztiak alde egin arte ez ez zuten berriz hartu izen zaharra. Gaur 31 urte Tejero Madrilgo Parlamentuan sartu zela.