Euskara eta politika
-
Euskararekiko maitasuna eta beldurra denboran zehar
Jesus Mari Otamendi Berasain (1944) Andoain
Euskararekiko sentimenduaz hitz egiten du. Pena du, gaztea zela, ez euskara gehiago ikasi izanagatik. Gizonek oraindik euskara mantentzen dute; baina beldurra egon izan da euskaraz hitz egiteko.
-
Izen euskaldunak erdaldundu beharra
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Beraien etxeko umeek izen euskaldunak izan zituzten: Miren Karmele, Gotzon, Agurtzane, Edurne... Galarazita zeuden eta Edurne uste askoan "Nieves" izan zen. Errepublika garaian jaio zenez, berak jaiotzatik du izen euskalduna, garai hartan ez baitzegoen arazorik.
-
Mojetan Edurne barik Nieves zen
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Karmeldarren ikastetxean Nieves zen eta ez Edurne. Bere ahizpa Agurtzane Rosario zen. Moja bat oso gaiztoa zen eta askotan jotzen zuen. Etxekoek ezin zuten egoera salatu aita kartzelan egondakoa baitzen eta beldurra zen nagusi. Jaunartzea egin barik utzi zuen eskola.
-
Euskara galarazita
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Kalean euskaraz egitea guztiz galarazita zegoen. Orduko bizipenak kontatzen ditu.
-
Eskola garaian ikasi, gutxi
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Eskolan azken bi urteetan bakarrik ikasi zuen. Doktrina. Jaunartzeak. Maisuak makilarekin jotzen zien, eta ez zien ezer irakasten. Erdaraz ez zekiten. La Salleko fraideekin hasi zenean, orduan ikasi zuen zerbait.
-
Gerraosteko euskararen egoera
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Papeletan Maria jarri behar zuen, bestela ez zuen kobratzen. Etxean gaztelaniaz hitz egiten zuten. Aitak euskaraz jakin arren, gaztelaniaz hitz egiten zuen. Amak euskara gehiago egiten zuen. Gerra denbora eta gerraostean senideak sakabanatuta egon ziren: Bilbon egon zirenek gaztelaniaz egiten zuten bizimodua.
-
Ondarroan euskaraz
Juan Balenziaga Osa (1931) Ondarroa
Beste inon ez bezala, Ondarroara heltzen diren guztiek berehala ikasten dute euskaraz. Beti egin izan dute euskaraz. Francoren garaian, eskola nazionalean zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik.
-
Gerra aurretik, euskara nagusi; orain, berriz...
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Gerra aurrean euskara zen herriko hizkuntza nagusia baserrian nahiz kalean. Salamancako neskameak ere ikasi zuen. Gero ezin zen: kanpotik jende asko etorri zen eta euskara debekatua zegoen, gainera. Apaizgaiek ere ez zuten euskara ikasten. Orain, ikastolak egon arren, zaila da balantza orekatzea. Erdarara jotzeko joeraren zergatiak.
-
Hezkuntza diktadura garaian
Antonio Beloki Altuna (1936) Eskoriatza
Eskola kontuak Frankismo garaian; Cara al Sol abestu behar izaten zuten garai batean.
-
Dantza eta mutil kontuak
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Alamedara korrika, dantzara. Joakinek jotzen zuen musika. Dantza bidez ligatzen zen. Euskara debekatua zegoen. Ez daki euskaraz idazten. Senarra nola ezagutu zuen, Etxebeste drogeriakoa.
-
Euskara herrian
Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain
Joxe Antonio umea zela, euskaraz hitz egiten zuen gehiengoak Andoainen. Herriko giroa nolakoa zen azaltzen du. Eskolan, doktrina bakarrik ematen zuten euskaraz.
-
Doktrina bakarrik euskaraz
Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain
Etxean euskaraz hitz egiten zuen gurasoekin. Eskolan, doktrina bakarrik ematen zuten euskaraz. Eskola denboran, zaila egin zitzaion erdara ikastea.
-
Elizan zein eskolan dena erdaraz
Arantza Agirre Uribe (1932) Gernika-Lumo
Eskolan euskaraz egitea galarazita zegoen. Kredoa eta errezatzen ere ezkondu ostean ikasi zituen euskaraz. Lumon dotrina euskaraz ikasteko aukera zuten, baina ez zuten ezer ere ulertzen.
-
Euskaraz entzungo ote zieten beldur
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Errepresioa dela-eta, gerraostean kalean ez zen euskararik egiten. Ondorioz, jende askok erraztasuna galdu zuen. Bera Frantzian egon ostean, gurasoekin berreskuratu zuen euskara. Saraspen gerra aurretik euskara zen nagusi.
-
Gizarte etxeko ikastola zarratzeko agindua
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Venezuelatik bueltatu eta ikastolara joan ziren bere alabak. Gernika-Lumoko lehen ikastola Andra Maria eliza ondoko etxe batean egon zen. Jesukristoren gurutzea kendu zutela-eta, ikastola zarratzeko agindua jaso zuten. Bere emaztea joan zen alkatearengana berbetan eta arazoa konpondu ahal izan zuen.
-
Doña Pia maistra
Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo
Pasealekuko eskolako maistra doña Pia Obieta izan zen. Euskaraz egitea galarazita zegoen, ezin zuten ezta lagunen artean ere egin. Josten ere ikasi zuten. Maistra gogorra izan arren, ederto erakusten zuen. Eskola-liburu bakarra zuten eta beste batzuekin elkarbanatuta gainera.
-
Loiolan, militarrez inguratuta
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Oraingo Arrasate kalean jaio zen. Iberduero zegoen, Kutxa... Bi urterekin joan zen Loiolara. Militarrez inguratuta bizi ziren Loiolan. Amarentzat Jaungoikoa, abertzaletasuna eta familia ziren gauzarik inportanteenak. Etxean, beti euskaraz. Kalean debekatua zegoen. Pasadizoa.
-
Antzerkia, euskara lantzeko bidea
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Irakasleak kanpotarrak ziren. San Antonio ikastetxean bazegoen maisu bat oso gaiztoa. Zigorrik ez, euskaraz egiteagatik. Euskara lantzen antzerkiak lagundu zion. Kursaalean noizen behin jaia antolatzen zuten emakumeek, guraso abertzaleen haurrentzat.
-
Dantza eta euskal jaiak
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Dantza lehiaketetan hainbat sari irabazia da. Konstituzio plazan txistuarekin egiten zuen dantza, igandero. Oargi taldea. Euskal jaiak nolakoak ziren. Euskal jantzi lehiaketan saria nola irabazi zuen behin. Jose Artetxe idazlea. Sokamuturra.
-
Euskara gutxietsia
Joxe Mari Zinkunegi Agirre (1932) Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza
Eskolan euskara debekatuta. Euskaraz jakin eta ez hitz egiteko joera omen zegoen. Tolosara neskame joaten ziren neskek erderaz egiteko ohiturarekin bueltatzen ziren herrira. "Caseros tontos" esaten omen zien.