Euskara eta politika

  • Lorea Furundarena Lorea izena

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Lorea izena zergatik jarri zioten azaltzen du. Frankismo denboran, Flora esaten omen zioten.

  • 385 Miren Karmele izenaren inguruko gorabeherak

    Karmele Elola Aranburu (1924) Zarautz

    Beti Karmele izan da, baina eskolan Maria del Carmen deitzen hasi zitzaizkion. Bataioaren inguruko gorabeherak; ez zieten Miren Karmele izena jartzen utzi nahi. Herriko hainbat istorio. Aitona-amonak ez zituen ezagutu.

  • Txomin Garmendia Galarza Bertsolarien gaiak gobernuak jartzen zituen

    Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi

    Garai batean bertsolaritzan politika asko sartzen zen, eta, hori eragozteko, Espainiako gobernua gaiak jartzen hasi zen. Zigorrik ez diote inoiz jarri, baina larrialdiak pasa ditu abestutakoarengatik. Lazkao Txikirekin gertatutako pasadizoa.

  • 1338 Eskola erdaraz

    Julian Garitano Alberdi (1931) Antzuola

    Eskola handira pasatu zen gero, herriko eskolara. Eskolak erdaraz, eta maisuak ere erdaldunak. Guillermo Jimenez maisua. Maristetan ere ibili zen; han zigorrak jartzen zituzten euskaraz egiteagatik.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Berdintasunean hezitakoa

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Gurasoek lau seme eta alaba bakarra berdintasunean hasi zituzten. Horregatik jarraitu zuen ikasten Arantxak. Garai hartan neskak etxeko lanetarako prestatzea zen ohitura. Bulego batean hasi zen lanean, eta arratsaldez Eibarko akademia batean ikasten zuen. Lanean eta ikasten jarraitzen zuen.

  • 1320 Eskolan instrukzio militarra

    Joakin Ezpeleta Agirrebengoa (1934) Oñati

    Zurezko fusilak hartuta, instrukzioa irakasten zieten mojek eskolan. Mojetan ez, baina maristek zigortu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik. Zigorrok azaltzen ditu Joakinek.

  • Esteban elorza Eskolan egurra moztu eta euskarazko liburuak erretzeko agindu guardia zibilak

    Esteban Elorza Aranburu (1928) Hernani

    Eskolan egurra mozten aritzen ziren eskolarako eta maistrarentzat. Hasiera batean euskarazko liburuak erabiltzen zituzten doktrinarako, baina guardia zibilak etorri eta liburu haiek denak erre zituzten. Orduan gaztelaniazko liburuak erabiltzen hasi ziren.

  • 365 Eskolan jasotzen zuten tratu txarra

    Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz

    Eskolako "diktadoak". Hirugarren errepasoa elkarri egiten zioten ikasleek eta hutsen bat egonez gero masailekoa eman. Eskolan ematen zieten tratua. Makilarekin jotzen zituzten eskolan esku puntetan.

  • Esteban Garciarena2 Gerra bukatzean, kolegiora

    Esteban Garciarena Belaunzaran (1929) Berastegi

    Gerra bukatu zenean, kolegiora joan zen. Orduan ezin izaten zuten kolegiotik maiz itzuli etxera. Sufritzen ikasi zuen kolegioan.

  • 1556 Marianistetan erdaraz

    Imanol Larrea Aranguren (1934) Donostia

    Marianistetan dena erdaraz, eta ikasle euskaldunen artean ere erdaraz aritzen ziren. Maisu euskaldunik ez, jatorri frantsesekoa zen eskola. Uniformerik ez, baina gorbatarekin. Ez zen Cara al Sol kantatzen; eskola txikian halakoak gehiago, baina asko ere ez.

  • 1339 Eskola egunez eta gauez

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Eskolan sei urterekin hasi zen, nazionaletan. Erdaldunak ziren maisuak. 12 urte arte ibili zen. Cara al Sol kantatzen zuten, eta Koroso aldera joan, eta gerrara jolasten zuten maisuekin. Gaueko eskolan ibili zen, maisuarekin, 14-15 urterekin.

  • 1339 Gaueko eskolak

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Gaueko eskolara baserriko jende asko joaten zen. Eskola partikularrak. Lehenengo eskolan doktrina, gimnasia eta instrukzioa. Irakurtzen ere bai, baina idazten gero ikasi zuen gehiago. Neguan bakarrik izaten ziren, iluntzean ordu pare bat.

  • Rufina Astola Nafarrate Neska-mutilak aparte eskolan

    Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio

    Eskolara joaterik ez zuenean, gauez etxean jasotzen zuen ordubeteko eskola-partikularra. Neska-mutilek aparte ikasten zuten eskolan. Jolas-orduak ere ezberdinak zituzten. Maisu-maistrak senar-emazteak ziren.

  • Xabier Isasti Maisu berriaren zigorrak

    Xabier Isasti Etxeberria (1928) Donostia

    Don Eugenio, gerra osteko maisuaren kontuak. Astigarragako mutil bati eskatu zion makila ekartzeko, gero harekin astintzeko. Liburuak eskuetan hartuta zigortuta. Hainbat leku ezagutu zituen, batetik bestera ibili zirelako: Mari kalean, Aldamar kalean... Erdaraz ikasten zuten, eta besoa altxatuta kantatu behar.

  • Pedro Illarreta Munibe eskolako oroitzapen onik ez

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    Eskolan umetan maistra batekin ibili zen, eta gero Antiguako Munibe eskolan, maristekin 14 urte arte. Oroitzapen txarrak ditu: soldadu jantzita ipintzen zituzten, Cara al Sol kantatzen. Dena erdaraz. Zigorrak. Lotu egin zuen behin fraide batek. Jo ere egiten zuten, baita Aieteko apaizak ere. Ama denak borrokan ibiltzen ziren semeen barrabaskeriak zirela eta.

  • Ebaristo Aiestaran 'Centro Femenino'

    Ebaristo Aiestaran Pikabea (1927) Donostia

    Rezolako langileen semeentzat eskola zegoen. Neskentzat, Centro Femenino.

  • Piedad Lopez Ferrera Eskolan, Purificacion Jimenez maistrarekin

    Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi

    Gerra garaian eskolan zebilen. Bandera nazionala, Cara al Sol. Maistra berak jarraitu zuen; Purificacion Jimenez. Oso dotorea ei zen: eraztuna, atzazalak pintatuta... Pobre hil zen. Zer ikasten zuten eskolan: katona. Pizarrak. Erdaraz. Zigorrak.

  • Arantxa Urretabizkaia Kalean eta ikasgelan euskararik ez

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Sokasaltoan bi erritmo zeuden: "a bikos", bi buelta. Kalean euskararik ez zen entzuten. Eskolara bidean, behin baino gehiagotan gertatu zitzaien euskaraz hitz egiten joan eta norbaitek "eutsi, eutsi" esatea. Ez zuten jakiten ikaskideak euskaldunak ziren ala ez; Arantxa Gurmendiren ahizparekin gertatu zitzaien hori.

  • Manex Lanatua Euskal Herriko arazoen irtenbidearen alde borrokan

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    1974ean apaiztegitik atera zen. Orduan Euskal Herriko egoeraz konprometitu zen. Baionako eliz nagusian baziren gose greba egiten ari zirenak. Euskal Herriko eskubideen alde elizak ezer ere egiten ez zuela eta, eskutitz bat idatzi zien Baionako apzpikuari, Donostiakoari, Etxegarai ezpeletarrari, eta Hego Ameriketan ari zen Don Hélder Cámara-ri. Frantzian langile borrokan ari zen apaiz batek baino ez zion erantzun

  • Manex Lanatua Euskara galtzearen arrazoiak

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Kolonialismoa da euskara desagertarazi duena. Bera ere oroitzen da "Euskalduna naiz, zozoa naiz" idatziaz arbelean. Arbel hori bizkarrean hartu eta inguruan zebiltzen langile euskaldun batzuen aurretik pasatzera bortxatua izan zen. Alta, irakaslea euskalduna zen. Lotsa sortarazi dute euskaldun izateagatik. Badira oraindik frantsesa euskaran oinarrituta mintzatzen duten jendeak.