Euskara eta politika

  • Mikel Salaberria Ikastolaren beharra nondik sortu zen

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Etxean bazeuden liburuak, eta irakurtzen zituen. Euskararen aldeko grina hala sortu zitzaion. 1965 aldean hasi ziren. Umetan emakume batek errezatzen erakusten zien, euskaraz (Agustina Lizarazuk lehenengo eta Manolita Larreak gero). Don Ignacio Esnal. Ez zuten titulurik eta uzteko esan zieten. Zerbait egin beharra ikusi zuten. Sare bat sortu zen inguruko herriekin.

  • Mikel Salaberria Ikastolaren sorrera

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Umeak euskaraz alfabetatu nahian hasi zirenean hasi ziren arazoak. Astero biltzen ziren. Lokal berria prestatu zuten. Herriko eskoletakoak kontra jarri zitzaizkien. Andereñoak.

  • Pedro Arrue Aizpurua Soldadutzan analfabetoentzat eskola

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Eskolaren aldekoa argudio bat zen soldadutzan eskutitzak idatzi behar izana. Hala ere, soldadutzara analfabeto joaten zirenentzat eskola bat bazen.

  • Tere Bakedano Urumea ikastolaren sorrera

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Hernaniko lehenbiziko ikastola izan zen Urumea. Nola sortu zen. Eliza inguruan zebilen guraso talde batek, Oarso kalean. Maria Mariezkurrena zen zuzendaria. Hura eta haren ahizpa Elvira Zipitriarekin ikasiak ziren. Berari ere erakutsi zioten metodoa. Umeak lurrean esertzen ziren, asko abesten zuten... Praktikak eginda, Elkano kaleko pisu batean hasi zen eskola ematen, 1. mailako neska-mutilekin.

  • Tere Bakedano Legeztatu arte, arazoak inspektoreekin

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Ikastolan euskaraz irakasten zuten. Inspektoreekin izandako arazoak. Azpeitian, Loiolan, elkartzen ziren urtero irakasleak. Euskaraz alfabetatzeko ere lan handia egin zuten. Bizkaian eta Iruñean ere egin zituen ikastaroak; Joxerra Gartziak aditza erakusten zien.

  • Tere Bakedano 65 urterekin erretiratu zen

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    65 urte egon zen Urumea ikastolan andereño. Biterin bi urte egin zituen, eta asegurua jarri zioten; Urumean, berriz, asegururik gabe urte askoan. Erretiroa hartu zuenean, Biterikoa ondo etorri zitzaion.

  • Tere Bakedano Urte gogorrak eta giro nahasia

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Giro nahasia zegoen garai hartan, eta urte gogorrak izan ziren: manifestazioak, atxiloketak... Bizilagun baten kontuak; Iparraldera joan zen, eta bisitan joaten ziren. Burgosko prozesua. Guardia Zibilarekin ere arazoak.

  • Tere Bakedano Ikastolan zer erakusten zuten

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Ikastolan zer erakutsi beraiek erabakitzen zuten; legeztatu zutenean, onartu behar izango zituzten. Euskara zen ikastolaren ardatza, eta bertako historia eta kondairak. Ez ziren Madrilen gustukoak izango, baina ez ziren askotan joaten. Don Jose Sanchez inspektorearekin harreman ona zuten. Lehen urteetan, umeekin mendira joaten ziren, inspektorea zetorrenean. Bestela ere asko joaten ziren mendira umeekin.

  • Nikolas Alustiza Antzerkietako zentsura

    Nikolas Alustiza Gabiria (1925) Gabiria

    Antzerkiak euskaraz izaten ziren eta ez zuten arazorik izaten, baimena bai baitzuten hartarako. Apaiza zorrotz xamarra zen neskak eta mutilak elkarrekin zebiltzalako antzerki-taldean: antzezlan batzuetan musu batzuk kendu egin behar zirela esaten zuen. Hala ere, antzerkia egiteko askatasun guztia izan zuten.

  • Joxemari Faus Iurrita Marianisten zentsura

    Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia

    Etxetik ikastetxera bidaltzen zituzten paketeak maisuek gordetzen zituzten, eta eurek nahi zutenaren arabera, ikasleei ematen zieten paketean zetorrena. Barneko ikasleak astean behin etxera gutuna idaztera behartuta zeuden. Maisuak gutunok irakurri eta gero bidaltzen zituzten.

  • Juli Exposito Loinaz Euskara debekatuta

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Karmelitak gaiztoak omen ziren. Espainiako himnoa jotzen zuten elizan kontsagrazio denboran. Dena erdaraz ikasi dute bai eurak eta baita bere seme-alabak ere. Aitak ez zekien euskararik. Euskara debekatuta zegoen. Alabak, gona motzekin joan zirelako, forroa askatuta itzuli ziren etxera.

  • 1107 Baserriko hizketa egiten zuelako, eskolan burla

    Maria Rosario Mujika Imaz (1934) Ordizia

    Txikitatik euskara zuen gogoko; eta, Ataungo baserrian denbora asko pasatzen zuenez, Ordiziara bueltatzean, barre egiten zioten baserritar hizkera omen zuela esanez. Anekdota bat kontatzen du.

  • 99 Euskararen egoera: zigorrak; debekuak

    Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia

    Amorotoko senide baten inguruko kontuak. Hileta-elizkizuna. Amuriza abade zegoen bertan eta orduan kontatutako istorioa (maistra euskaldun batek mutikotxo bati euskaraz hitz egitearren emandako astindua).

  • Kontxita Zaldua "Bar Ongi Etorri" "Bar" soila bihurtu zenekoa

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Osaba-izebek taberna zuten, "Bar Ongi Etorri" izena, eta gerra igaro zenean Francozaleek "Ongi Etorri" ezabatu zuten euskarazkoa zelako. "Bar" geratu zen soilik. Eurei ez zieten euskaraz egitea galarazten, ez zekiten erdararik eta.

  • 1218 Berriro etxera

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Osaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.

  • Arnaldo Bolunburu Sozidadeak Eibarren

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Soziedadeak Eibarren. Gerra ostian hasi ziren. Lehelengoa, Kerizpia baino lehenago, "Kurdin-Club". Zezenbiden, beste bat egon zen. Ego-Gain; Tariña... Gero ta gehiago. 10 urtean perretxikoak moduan irten ziran. Boom bat izan zan.

  • Mercedes Telleria Hizkuntzaren egoera Francoren garaian

    Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar

    Euskararen egoera Francoren garaian. “Hable en Cristiano”. Norbere nortasuna ezin da hain erraz ahaztu. Eibarko euskara, ona. Amandreak euskarazko liburuak zituen. Amaren inguruko kontakizunak (Madrilgo egonaldia...).

  • Zarautz tertulia Ikasketak euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera

    Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerra aurretik, La Sallera joaten ziren haurren gurasoei seme-alaben ikasketak euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera ematen zitzaien.

  • Aintzane Telleria Familia osoak izen euskaldunak

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Izen euskaldunak izan dituzte familian. Politxeneri "Poliparka" esaten ei zioten mojek. Aintzaneri, berriz, "Gloria". Familiako izenak esaten ditu banan-banan. Horietako bitxiena "Eragone".

  • Aintzane Telleria Aintzane deitzeagatik, egurra

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Moja Karmelitetan ikasi zuen. Oso diktadoreak ei ziren. "Gloria" deitzen zioten eta ez zuen kasurik egiten, bera Aintzane delako; horregatik, mimenkada ederrak jaso zituen. Ordaintzen zuten ikasleak eta ez zutenak zeuden, eta azken horiek zabaldu behar izaten zuten bekorotza mojen baratzean.