Euskara eta politika

  • MKarmen Mitxelena Ezkutuko ikastolak: eskaera handia

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Hamar taldeko gelak izaten zituzten, txikiak, ezkutuko ikastolak legez kanpokoak baitziren. Hiru talde izaten zituen egunero Mari Karmenek, eta 75 pezeta kobratzen zituzten haur bakoitzeko.

  • MKarmen Mitxelena Marianistetan euskarazko eskolak

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Eskaintza handia zegoen, eta hamar urteko ikasleak beste ikastetxetan matrikulatu behar izaten ziren. Ikastetxe hauetan ere euskararekiko kezka piztu eta andereñoak bertaratu egiten ziren, han ere euskara eskolak ematera. Mari Karmenentzat oso ezberdina zen ikastolan lan egin edo eskolan lan egin, umeen motibazioa ez baitzen berdina bi tokietan.

  • MKarmen Mitxelena Ezkutuko ikastoletako metodologia

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Elvira Zipitriaren metodologia eta pedagogia erabiltzen zen ezkutuko ikastoletan, praktikan oinarritutakoak.

  • MKarmen Mitxelena Eguneroko gauzak ikasmaterial gisa

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Ikasgai abstraktuak ere ahalik eta praktikoen egiten zituzten, eta horretarako, egunerokoan erabilitako gauzak erabiltzen zituzten. Kantu bidezko irakaskuntza zen Elvira Zipitriarena.

  • MKarmen Mitxelena Frantzia aldeko metodologia

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Fede gisako abestiak, pedagogikoak... Frantziatik ekarri zituen asko eta asko Elvira Zi`pitriak. Askotan berak moldatzen zituen haurrentzako modukoak izan zitezen.

  • MKarmen Mitxelena Jaunartzea euskaraz debekatuta

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Jaunartzea euskaraz irakasten zieten ikasleei, klandestinoa zen orduan Donostian. Gelako norbaiten senideren bat hiltzen zenean, kanpo santua egiten zuten, erlijioa irakaskuntzan sartzeko.

  • MKarmen Mitxelena Ia egunero polizia ate-joka

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Oso kontuz ibili behar izan ziren garai batean, polizia atzetik baitzuten ezkutuko ikastolek. Umeak ezkutatzen, atea ez zabaltzen, ikasleak ezkutzatzen... ibili behar izaten zuten. Hartara, beste familien etxean eman behar izaten zituzten eskolak. Eskolaritateko kartilla eskatzen hasi ziren mehatxu gisa. Donostiako parrokoak babesa eskaini zien eta elizaren lokalak erabili ahal izan zituzten.

  • MKarmen Mitxelena Orixe Jakintza Elkartea, ikastolaren aurrekari

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Elizaren babesa lortu zuten ezkutuko ikastolek, eta eskolak elizaren lokaletan ematen hasi ziren. Ondoren, Orixe Jakintza Elkartea sortu zuten gurasoek, ikastola legalizatzeko. Inspektoreak Mari Karmenen ikasleei azterketa sakon bat pasa zien, eta Formación del Espíritu Nacional irakatsi behar zutela esan zien.

  • MKarmen Mitxelena Paseo berriko ikurriña poz iturri

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Abertzaletasun giroan hazi eta hezi ziren ikastolako umeak.

  • MKarmen Mitxelena Elvirak ikastolen alde iluna ikusi

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Ikastolen sorrera, ETA erakundea, hezkuntza metodologia... Gizartea asko aldatu zen eta Elvira Zipitria gauza askoren kontra agertu zen.

  • Marian Dura San Geronimo kaleko ikastola

    Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia

    Ikastola klandestinora joaten zen Marian, Donostiako Alde Zaharreko San Geronimo kalera. Elbira Zipitria ezagutu zuen irakasle lanetan.

  • Arantxa Gurmendi Zentsurari beldurrik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Ez Dok Amairuko kideek katalanak ekarri zituenean pasa zuten beldur gehien, antzerkia itxiko zutela eta. Antzerki obrak polemikoak aukeratu ohi zituzten, eta antzerkia amaitutakoan debatea.

  • Arantxa Gurmendi Frantzian pasatako urteak

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Frantzian eman zituen azken urteetan Parisen egon zen, atzerritarrei frantsesa irakasten.

  • Arantxa Gurmendi Euskarazko filme bikoizlari

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Frantzian semea jaio, eta Euskal Herrira itzuli zen. Bertan bidai agentzia batean hasi zen lanean. Euskal telebista sortzeko talde bat bildu zen, eta euskarara pelikulak bikoizteko lanean hasi zen Arantxa. Gero Antzertin sartu zen, ikasle eta irakasle gisa.

  • Ramoni Mujika Euskaraz egitea galarazita

    Ramoni Mujika Imaz (1931) Astigarraga

    Gaztelaniaz hitz egiten ez jakiteagatik beldurrez ibiltzen zen Ramoni.

  • Enrike Lujanbio Lanean ezin euskaraz hitz egin

    Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga

    Laneko arduradunak euskaraz hitz egitea galarazten zion Enrikeri, nahiz eta Enrikek gaztelariarik ez ondo jakin.

  • 864 Ikasteko baino lanerako premia handiagoa

    Maria Jesus Enbil Urdanpilleta (1940) Oiartzun

    Erizaina eta dendaria izan nahi zuen, baina etxean ez zuen komentatu ere egiten. Garai hartan, etxetik joaten zena apaiz edo moja joaten zen. Gerra ondorena zen eta ikasteak baino premia handiagoa zeukan lanak. Emakume asko ziren lanera joaten zirenak.

  • Anttoni Lujanbio Eskola partikularretara ordubetez

    Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga

    Eskola partikularretara joaten zen Anttoni, aiton-amonak zaindu behar izaten zituelako. Salbokonduktua lortu behar izaten zuen amarentzat eskolara joan aurretik. Dena erdaraz egin behar izaten zuten.

  • Allande Etxart Abertzaletasuna eta euskara

    Allande Etxart (1950) Margarita Etxart (1951) Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

    Bozketan %5 da abertzale, baina badira auzapez euskaldunak. Euskaldun ugari dira baina abertzale gutxi. Gipuzkoako egoera ere ez da perfektua, boto abertzale ugari izanagatik ere, berria egunkaria ez baita ia saldu ere egiten.

  • Fernantxo Agustina Lizarazu amonari buruz I

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Ez zuen aitona medikua ezagutu, amona bat bai: aitaren ama. Kale bat dauka Lezon: Agustina Lizarazu. Gazte alargundu zen; ume txikiekin geratu zen. Amona zergatik zen ezaguna: andereñoa izan zen Lezon; ume txikiei euskaraz erakusten zien, doan.