Euskara eta politika

  • Mari Kruz Aranburu Auzolanean ikastola aurrera eramaten

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Herrian beti zegoen jendea prest ikastolan auzolanean laguntzeko: arotzak, igeltseroak... Borondatez lan egiten zuten ikastolan eta gustora egiten zuten, beharrezkoa zen zerbait zelako.

  • Mari Kruz Aranburu Ikastolako ekintzak

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Gurasoentzat ikastaroak antolatzen ziren ikastolan, adibidez, eskuz jostailuak egiteko. Herriak urterto antolatzen zuen zuhaitzak landatzera joateko egun bat eta ikastolakoek bertan parte hartzen zuten.

  • Mari Kruz Aranburu Jaunartzea, Santa Ageda... euskaraz

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Jaunartzea euskaraz egiteko aukera zegoen. Santa Agedan ikastolakoak ateratzen ziren.

  • Mari Kruz Aranburu Ikastolan erlijioa bai edo ez?

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Ikastolan erlijioa irakatsi edo ez erabakitzeko orduan, gurasoen artean eztabaidak izan zituzten.

  • Mari Kruz Aranburu Pasaia-Lezo lizeoa eraikitzea oso garestia izan zen

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Gaztelutxo elkartea sortu zen Pasaia-Lezo lizeoa martxan jartzeko. Inguruko ikastola guztietako ordezkariak biltzen ziren bertan. Urte asko pasatu ziren lizeoa eraiki zen arte eta azkenean, oso garestia izan zen. Guraso guztiak ikasttolako bazkide egin behar izan ziren,.15.000 pezeta ordaindu behar zituzten.

  • Mari Kruz Aranburu Lizeoa guztiz prestatuta egon gabe hasi ziren klaseak ematen

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Lizeoa eraikitzen egon zenean, egoera politikoa nahasia zen eta baimenak geldituta egon ziren. Asko kostatu zen lizeoa inauguratzea, eta oraindik guztiz bukatu gabe zegoela hasi ziren ikasleak joaten. BUP-eko ikasketak geroago hasi ziren.

  • Mari Kruz Aranburu Herri ezberdinetako ikasleen artean ezberdintasunak

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo ikasleentzat ez zen erraza izan ikastola berrira moldatzea. Herri ezberdinetako haurrak zeuden eta oso ezberdinak ziren. Pikeak ikasleen artean.

  • Mari Kruz Aranburu Lizeoko ikastolako autobuseko anekdotak

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Mari Kruz, lizeoko autobusean laguntzen ibiltzen zen, herriz-herri ikasleak eramaten. Gurasoek eskatzen zuten, autobuseko-laguntzaileak ikastolara sartu bihar zirela haurren bila. Horretarako ez zegoen denborarik, ordea. Behin, autobusean 3 urteko haur bat nola falta izan zen kontatzen du.

  • Mari Kruz Aranburu Hasierako urteetako ikastolako materialak, kantak...

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Seme-alabek ikastolan fitxak erabiltzen zituzten. Euskarazko material gutxi zegoen. Kanta asko ikasten zituzten, denak euskaraz.

  • Jone Zabala Bergarako Aranzai ikastolako lehenengo irakasleak

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Bergarako Aranzadi ikastolan ordu batzuk lan egiten zituen, Lezora joan aurretik. Bergaran, Izaskun Jimeno, Lupe Olabarria, Maria Victoria Arizmendi, Libe, Arantzazu eta Blanca Narbaiza, Frai Jaxinto, Etxeberria fraidek... ziren ikastolako irakasleak. Ikastola oraindik ez zen guztiz legala.

  • Jone Zabala Kazkabarra eta txingorra

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lezoko ikastolan lanean hasi zeneko lehenengo eguna gogoratzen du. Bere euskara eta ikasleena ezberdina zen, nai ahoskeran eta baita hitz batzuetan ere.

  • Jone Zabala Ikuskaritza heltzen zenean, korrika ateratzen zen ikastolatik

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lezoko ikastolan hasi zenean, berarekin zeuden irakasleak: Asun Larrea, Agustina Pontesta, Maxux Zugazti, Markos eta beste abade bat. Don Inazio Esnal abadea, tituludun irakasle bakarra zen, Ikuskatzailea heltzen zenean, korrika ateratzen ziren ikastolatik. Ikastolan dena eskuz egiten zuten kalkoen bidez.

  • Jone Zabala Lezoko ikastolako lehenengo irakasleak

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lezoko ikastolan lanean hasi zenean, berarekin batera irakasleak zirenak aipatzen ditu. Prefabrikatuan, Asun Larrea, Agustina Pontesta, Maixux Zugazti eta bera. Don Ignazio Esnalen etxean, Markos eta Joxe. Ikastola prefabrikatua nolakoa zen,

  • Jone Zabala Ikastolak sortzeko arrazoiak

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lezoko ikastolaren hasieran dena egiteko zegoen eta arratsaldetan biltzen ziren materialak eta klaseak prestatzeko. Ikastolak sortzearen arrazoiak. Pedagogia ikasi zuen majisteritzan, baina gero, ikasleen arabera moldatu beharra dago irakasteko modua.

  • Jone Zabala Ikuskaritzakoak ikastolara joaten zirenean

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lezoko ikastolan, ikuskaritzakoa etorri zenean ama birjinaren irudiarekin izandako anekdota kontatzen du.

  • Jone Zabala Pasaia-Lezo lizeoan, badia guztiko haurrak

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Majisteritzako ikasketak bukatzeko, andereño lana utzi zuen. Titulua lortuta, 1979an, Pasaia-Lezo lizeoan lan egiteko deitu zioten. Lizeoa bukatu gabe zegoen, Lezoko, San Juango, San Pedroko, Antxoko eta Trintxerpeko ikasleak batzen ziren. Ikastolan. Lizeoan beti zegoen zerbait egiteko: programazioak, ekintzak, metodologia...

  • Elena Mendia Amonak euskarari uko egin zion

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Ama euskalduna zuen Elenak, baina aita ez. Haren amak, hirugarren semea izan zuenean euskarari uko egitea erabaki zuela kontatzen du. Elenari umetan amak euskaraz egiten zion, baina gainontzeko bizitza gaztelaniaz bizi zuen.

  • Elena Mendia Antxoko ikastolako Freinet metodoa

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Elenaren ahizpa batek ikastolan lan egiten zuenez eta bere gurasoak ere ikastolako mugimenduan sartuta zeudenez, ikastolak kudeatzen zituen batzordeetako batek irakasle izateko proposamena luzatu zion. Ofizialki, majisteritako praktikak Antxoko San Fermin eskola nazionaletan egin zituen arren, Beraunen Antxoko ikastolak zuen lokal batean ere egin zituen praktikak. 1976a zen. Maite Etxebeste zein bertan zegoen irakasleetako bat. Bertan, Freinet metodoa erabiltzen zuten.

  • Jone Zabala Lezoko ikastolak: markesaren etxea eta prefabrikatua

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    1976an, Lezoko markesaren etxeko ikastolan hasi zen lanean, Lezoko eta Antxoko ikasleekin. Orduan, Pasaia Lizeoa deitzen zitzaion. 1972an hasi ziren pentsatzen nola elkartu badiako ikastolako ikasleak. Markesaren etxean eta ikastola prefabrikatuan izandako oroitzapenak kontatzen ditu.

  • Elena Mendia Pasai Antxoko ikastolaren sorrera

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Pasai-Antxoko ikastolaren sorrerari buruzko kontuak. Gurasoak eta andereño Nekane elkartzen ziren, ikastola aurrera eramateko. Elizaren babesean sortu zen ikastola, Kontxita Beitia eta Nekane Auzmendi andereñoekin batera. Kokapen ezberdinak. Kontxita Beitiaren etxean euskara iaksten zuten.