Euskara eta politika

  • Agustina Pontesta Elbira Zipitriaren irakasteko metodologia

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Elbira Zipitriaren irakasteko metodologia nolakoa zen kontatzen du. Lurrean esertzen ziren, hostoak batzen zituzten, ikasle bakoitzaren erritmoa kontuan hatzen zen...

  • Agustina Pontesta Hasierako ikastoletako material didaktikoa

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Xabiertxo eta Martin Txilibitu liburuak erabiltzen zituzten ikastolan. Irakasleek materialak eskuz egiten zituzten. Eskulanak.

  • Agustina Pontesta Ikastolan lan egiteko beldurra

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Ikastolen hasieran, tituludun irakasleak lortzea zaila izan zen. Beldurra zuten ikastolan lan egiteagatik fitxatuak izateari. Burgosko prozesuaren ondorioz, jendearen kontzientzia pizten joan zen eta orduan hasi zen jendea beldur gutxiago izaten. Guardia Zibila

  • Agustina Pontesta Ikastolako anekdotak ikuskaritza eta guardia zibilarekin

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Maiz guardia zibila agertzen zen ikastolan. Ez zuten begiratzen ia irakasleek titulua zuten ala ez, baizik eta zer irakasten zieten haurrei. Behin, ikuskaritzakoa heldu zenean, ikasle batzuk ikusi zituen lurrean ama birjina baten irudiarekin jolasean.

  • Agustina Pontesta Gabonak ikastolan; udalekuak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Herriak ikastolan parte asko hartzen zuen. Jaiak prestatzeko bilerak egiten zituztenean, jendeak janaria igotzen zien. Eguberrietan jaiotzak egiten zituzten. Olentzero. Gurasoek asko laguntzen zuten. Udalekuak Agurain eta Rocafort-en egiten zituzten eta gurasoek haurrak eramaten zituzten, sukaldari lanak egiten zituzten....

  • Agustina Pontesta Ikastolarako dirua lortzen: bazkariak, azokak, kantaldiak...

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Azokak antolatzen zituzten ikastolarako dirua lortzeko. Jaietan ere bazkariak ematen ziren, taberna jarri... Kantaldiak ere antolatzen ziren: Pantxoa eta Peio, Oskarbi, Lurdes Iriondo... Gobernu Zibilera joan behar ziren baimen eske. Gurasoek beti laguntzen zuten, ikastola garbi mantentzen ere.

  • Agustina Pontesta Herri batek bere hezkuntza-sistema propioa behaar du

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Herri batek bere hezkuntza-sistema behar duelako jaio ziren ikastolak. Euskalduna eta metodologia batekin.

  • Agustina Pontesta Euskal kontzientzia handia zegoen garai batean

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Ikastolako sortzaileak, irakasleak bilatzeaz gain, etxez-etxe joaten ziren ikasleen bila. Guraso guztiekin hitz egiten zuten. EAJ-k indar handia zuenez, haiengana jo zuten. Euskal kontzientzia handia zegoen garai hartan.

  • Agustina Pontesta Ikastolaren sortzaileak, abertzaleak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Lezo eta Pasaian zeuden ikastolaren sortzaileen artean, harremana zegoen. Denak ibiltzen ziren EAJ eta batzokien bueltan. Emakume Abertzale Batzakoak joan ziren bere etxera, andereñoa izateko eskatuz.

  • Agustina Pontesta Lezoko ikastolako sortzaileak: Mikel Salaberria eta Joxe Esnaola

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Ikastolaren eraikin prefabrikatua erosteko, Mikel Salaberria eta Joxe Esnaolak mailegu bat eskatu zuten. Haiek izan ziren udaletxean ere baimenak eskatu zituztenak.

  • Agustina Pontesta Pasaia-Lezo lizeoa

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Lezoko ikastolako irakaslea izan zen Agustina. Hainbat ikastola zeuden inguruan, denak sakabanatuta. Pasaia-Lezo lizeoa sortu zenea, euskara bakarrik irakatsiko zuela erabaki zuen. Eraikina oraindik bukatu gabe zegoen. Ikasle eta irakasle asko zeuden bertan. Aldaketa handia izan zen metodologia aldetik.

  • Agustina Pontesta Pasaia-Lezo lizeoa: ikasleak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoko ikasleak oso ezberdinak ziren haien artean.

  • Agustina Pontesta Irakasleen elkartean materiala sortzen

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Zipristin, Ixilik, Hizkuntza I-II-III, Hiztegi Txikia... sortu zituzten. Irakasgai guztietarako behar zen euskarazko materiala sortu. 1994. urtera arte ibili zen materiala sortzen. Elkartea ixtearen arrazoiak.

  • Mari Kruz Aranburu Pasaia-Lezo lizeoaren aurrekariak eta sorrera

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoa sortu aurreko ikastolen egoera Lezon. Pasaia eta Lezoren arten lizeoaren sorrera. Anekdotak.

  • Mari Kruz Aranburu Ikastolako gurasoen lana dirua lortzeko

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Seme-alabak ikastolara eraman zituen. Gurasoek, lan ezberdinak egiten zituzten: gelen garbiketak, tabernan zerbitzatu, afariak prestatu... Lortutako dirua ikastolarentzat bideratzen zen.

  • Mari Kruz Aranburu Lizeoko kuota, autobusentzat

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Haurrak lizeora eramateko kuota bat ordaintzen zen. Gehiena, autobusak ordaintzeko izaten zen, ikasle asko jaso behar zirelako. San Pedrokoek diru-laguntzak zituzten, baina Donibanekoek eta Lezokoek adibidez, ez.

  • Mari Kruz Aranburu Arropa-denda, ikastolarentzat dirua lortzeko

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Gurasoek bilerak egiten zituzten, ekintzak antolatzeko. Arropa-denda bat jarri zuten.

  • Mari Kruz Aranburu Ikastolako autobusetan lanea

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Lizeoa egin bitartean, badiako haur guztiak nahastuta ibiltzen ziren. San Pedrokoak Lezora, Lezokoak Donibanera... Autobusetan laguntzen ibili zen Mari Kruz. Hasieran autobusek ez zuten asegururik.

  • Mari Kruz Aranburu Seme-alabak ikastolara eramateko arrazoia

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Seme-alabak ikastolara eramango zituela erabaki zuen, berak ez zuelako euskaraz ikasteko aukera izan. Berak, dena buruz ikasten zuen ezer ulertu gabe.

  • Mari Kruz Aranburu Lezoko ikastolako lehenengo irakaslea

    Mari Kruz Aranburu Matxain (1947) Lezo

    Manuela Larrea, Asun eta Don Inazio izan ziren lehenengo ikastolako irakasleak. Gero, irakasle gehiago heltzen hasi ziren. Gehienak titulurik ez zuten, eta bazutenek, beldurra zuten ikastolan lan egiteagatik. Batzuentzat euskaraz hitz egitea oso gaizki ikusia zegoen. Konplexuak.