Euskara eta politika

  • 1577 Ikastolak hazten joan zirenean

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Ikastolak hazten joan ziren eta herri guztietan sortzen hasi ziren. Pasaian, ikastola ezberdinak elkartu egin ziren. Lezo-Pasaia lizeoa.

  • 1577 Ikastolako andereñoen egoitza, Donostian

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    "Andereñoen egoitza" jarri zen Donostian, beste herrietatik Elbira Zipitriarekin eta haren ondorengo andereñoekin formatzera. Egoitzan bizi ziren denak eta praktikak, inguruko ikastola ireki berrietan egiten zituzten. Kontxita, bertara joaten zen euskara irakastera.

  • Lurdes Esnaola Lezoko ikastolako lehenengo ikasleetako bat izan zen

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Ikastola ondoan bizi ziren eta bertara joaten ziren, andereño Manolirekin. Oso zorrotza zen. Handik, lehenengo ikastola izango zen etxe prefabrikatura joan ziren ikastera, Lekaroz-ko Mari Carmen Goñi andereñoarekin. Lezon ikasketak amaituta, Errenterian jarraitu zituen ikasketak

  • Lurdes Esnaola Bazkalorduan korrika etxera eta ikastolara bueltan

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Lezokoak korrika egiten beti izan dira onak. Eguerdian, etxera bazkaltzera joateko eta ikastolara bueltatzeko korrika joaten ziren.

  • Lurdes Esnaola Errenterian ez zituzten Lezoko ikasleak nahi

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Lurdesen aita izan zen Lezoko ikastolako sortzaileetako bat. Ikasketak Errenteriako ikastolan jarraitzeko arazoak izan zituztela dio. Errenteriako ikastolan, antza, ez zituzten Lezoko ikasleak nahi. Azkenean lortu zuten bertan ikastea, baina sorbaldaren gainetik begiratzen zieten sentsazioa dauka Lurdesek. Irakasleak zorrotzak baziren ere, ondo portatzen ziren.

  • Lurdes Esnaola Lezoko ikastola prefabrikatua eta andereño berria

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Lezoko ikastola prefabrikatuari buruzko gogoeta. Mari Carmen andereñoak ikasketa metodologia berria ekarri zuela gogoratzen du. Horren aurretik, lehenengo ikastola garage batean zegoen eta neska eta mutilak elkarrekin zeuden. Prefabrikatuan, alde batetik neskak eta bestetik, mutilak. Xabiertxo liburua erabiltzen zuten ikastolan.

  • Lurdes Esnaola Ikastolara ikuskaritzakoak joaten ziren

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Ikuskaritzakoak ikastolara joaten zitzaizkien eta galderak erantzun behar izaten zituzten, gaztelaniaz. Mari Carmen (Goñi) tituludun irakaslea zen.

  • Lurdes Esnaola Ikastola modu klandestinoan sortzen

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Lezoko ikastola eta geroako Lizeoa sortzeko, bilera klandestino asko egin ziren. Sortzaileek ez zuten ikasketarik, baina euskarazko hezkuntza eskaintzeko helburua argi zuten.

  • Lurdes Esnaola Ikastolara joatea garestia zen

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Etxe azpiko dendan euskaraz egiten zuten. Oso garestia zen Errenteriako ikastolara joatea. Bertan, dirudunen seme-alabek ikasten zuten.

  • Lurdes Esnaola Ikastolara seme-alabak eramatea asko arriskatzea zen

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Ikastolako sortzaileek eta lehenengo ikasleen gurasoek ez zuten gehiegi pentsatzen geroko ikasketetan. Seme-alabek euskaraz ikastea zen helburu bakarra, eta gero gerokoak. Lurdesen ikastolako gelakide bat traumatologoa da gaur egun. Harek ere euskaraz egin zituen ikasketak eta batxilergoan ikasi zuen gaztelaniaz, gero medikuntza egiteko.

  • Agustina Pontesta Manuela Larrearen ikastola Lezon I

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Frankismo garaian, abertzaletasuna berpizten hasi zenean, Lezon ikastola zabaltzeko proposamena jaso zuen. Ordurako, Manuela Larreak dotrina euskaraz ematen zuen Kale Nagusian. Ikastola zabaltzean, Manuela ez zen bertara joan irakasle bezala.

  • Agustina Pontesta Manuela Larrearen ikastola Lezon II

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Manuela Larreak ez zeukan irakasle titulurik, baina ikuskaritzakoak joaten zirenean, Don Ignacio Esnal abadeak aurpegia ematen zuen. Ikastola gurasoen batzordearen bidez sortu nahi izan zenean, Manuelak ez zuen onartu bere gainetik inor egotea.

  • Agustina Pontesta 1969tik aurrera, Lezoko andereñoa; metodologia

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    1969an hasi zen andereño bezala Lezon lanean. Lan asko egiten zuten, fitxa guztiak eskuz egiten zituzten... Gurasoek parte asko hartzen zuten. Naturarekin kontaktu handia izaten zuten. Ikastolan, irakurketa nola egiten zuten azaltzen du. Oso aberasgarria zen.

  • Agustina Pontesta Lezoko ikastolako lehenengo ikasleak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Lezoko ikastolan lanean hasi zenean, 60 bat ume zeuden bertan. Irakasleak, Don Inazio Esnaola, Mari Carmen Goñi eta Agustina bera ziren.

  • Agustina Pontesta Lezoko ikastola "prefabrikatuak" salaketak jaso zituen

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Lezoko ikastola prefabrikuaren sorrera. Mailegua, kontratistak, lurzorua... Ikastola eraiki eta baimena jaso arte, salaketak jaso zituzten herriko beste eskola batzuengandik.

  • Agustina Pontesta Ikastolako eta eskola nazionalekoen arteko pikeak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Ikastolakoen eta eskola nazionalen ikasleen arteko ikusezinak. Behin, eskola nazionaletako irakasle bat joan zen ikastolara, bertako ikasle batek Espainiako bandera erre omen zuelako.

  • Agustina Pontesta Elizaren babespean sortu behar izan ziren ikastolak

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Don Inazio Esnaola abadea izan zen ikastolaren lehenengo zuzendaria. Elizaren babesa behar zuen ikastolak.

  • Agustina Pontesta Lehenengo ikastolak eta elizaren laguntza

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Hasieran, ikastolek ez zuten baimenik lortzen ikastetxe bezala jarduteko. Dotrina emateko eskolan izango balira bezala funtzionatzen zuten legearen aurrean.

  • Agustina Pontesta Pasaia-Lezo lizeoaren beharra; Gaztelutxo elkartea

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Errenteriako ikastola izan zen Lezokoaren erreferente nagusia. Lezon, momentu batean ikastolak lokal ezberdinak bazituen ere (elizako lokalak, apaizaren etxea, ikastola prefabrikatua...) ume asko zeuden eta Errenteriako ikastolak ezin zituen haien jaso. Pasaiaak orduan ikastola bat eraikitzeko nahia erakutsi zuenez, Lezo haiekin elkartu zen. Gaztelutxo elkartea.

  • Agustina Pontesta Irakasleen artean metodologiak elkarbanatuz

    Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo

    Eskualde mailan, irakasleak asten behin elkartzen ziren, metodologia ezberdinak elkarbanatzeko. Seaskako irakasleak ere joaten ziren. Rosa Sensat. Urtean zehar ikastaroak egiten zituzten. Udan, kataluniar irakasleekin ere elkartzen ziren. Ikastaroetan ikasitakoa, gero praktikan jartzen zuten ikastolan.