Gernikako bonbardaketako kontu ugari
Hizlaria(k): Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Herria: Kortezubi (Bizkaia)
Gernikako bonbardaketa hasi zenean, itaurrean zebilen bere neba batekin. Bermeotik etorri ziren aireplanoak trenbidetik, baxu-baxu, eskopetarekin harrapatzeko moduan. Lehenengo bonba Errenteria auzoko zubian bota zuten, baina ez zuten apurtu. Bere ama Gernikan egon zen plazan; eta, goizean aireplanoak ikusi zituenez, etxeranzko bidea hartu zuen. Babeslekuetan sartu zen jendea ere hil zen, bertara ere bonbak bota zituzten-eta. Gorpuak zeintzuk ziren jakin gabe palekin batu, eta kanposantura eraman zituzten. Soroan harrapatu zuen bonbardaketak eta bere nebak ganaduak hartu eta handik alde egin zuen alboko baso batera; bera, ostera, bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk azaldu ziren eta zubipean sartu zuten babesteko; bertan egon zen iluntzera arte. Amamaz arduratuta egon zen, baina bere amama kobazulo batean babestu zen. Barrutiko etxe guztiak bete ziren Gernikatik alde egindako jendez.
Informazio gehiago: Gernikako bonbardaketako kontu ugari
Borroka
-
Erreketeak ere euskaldunak
Rufina Irazu Amundarain (1923)
Asteasu
-
Gerrako basakeriak II
Santio Garmendia Garmendia (1914)
Abaltzisketa
-
Soldaduska; gerraren hasiera
Zelestino Segurola Billagarai (1926)
Donostia
-
Michelin lantegiko langileak ez zituzten gerrara eraman
Martina Iturrioz Lazkano (1933)
Lasarte-Oria
-
Osaba Madrilen preso
Rufina Astola Nafarrate (1929)
Aramaio
-
Hegazkinak zetozenean, babeslekura
Rosario Barrainkua (1925)
Berriz
-
Urte askoan etxe berririk ez Markinan
Txomin Ibarluzea Garro (1929)
Etxebarria
-
Frontera joatera behartuta
Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930)
Berriz
-
Errota barria bonbek apurtuta
Gregorio Mugerza Buruaga (1918)
Ermua
-
Gorrien kamioiak Diman; bonbardaketak
Antonio Sagarna Ortuondo (1922)
Dima


