Ondasunen galera
-
Mañarira
Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Bilbotik Mañarira joan ziren, amaren jaiotetxera. "Gorriek" baserria hutsik utzi zuten. San Anton ermitara meza entzutera joateko txapel gorria jarri zioten Felix. Abadea ere meza esaten txapel gorriarekin.
-
Militarrak baserri hutsetan
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
Gerra denboran ez zuten militarrik eduki Mojategi baserrian. Musakolan baserri hauetan gelditu zen jendea: Garratz, Osiñalde eta Mojategi. Beste baserrietatik jendea kanpora bidali zuten: baserriak utzi beharra, militarren mehatxuak tarteko. Auzoko baserri hutsetan militarrak egon ziren gero.
-
Gerra amaitutakoan, Euskal Herrira itzuli eta senideak sakabanatu
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Bartzelonan zeudela bukatu zen gerra, eta zeukaten dirua baliorik gabe geratu zen; ezer gabe geratu ziren. Donostiara trenez itzuli ziren eta senideak sakabanatu egin zituzten. Gerora, Bartzelonako familiarekin harremana mantendu zuten, baina azkenean galdu egin zen.
-
Gerra osteko gosea
Eustaki Labandibar Retegi (1920) Errenteria
"Gorriek" etxeak sakeatu zituztela dio. Gerra osteko gosea. Latasatik ekartzen zuten babarruna, Nafarroatik. Haragia tomatearekin. Ogia falta zen.
-
Txekorrak eta oiloak kendu, eta beraiek goseak
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Ganadua eta oiloak kentzen zizkieten. Etxetik ezin atera. Inguruko baserritarrak beraienean. Oiloak denek harrapatzen zituzten, miliziano zein soldadu. Beraiek jatekorik gabe utzi zituzten. Behiei jaten emateko ere larri.
-
Irun sutan; lapurretak etxe eta dendetan
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Irun sutan ikusi zuen. Ezin zuten tratua saltzera joan, dena zegoen geratuta. Ezin zen ezer egin. Behiei jaten emateko ere larri. Etxeetatik eta dendetatik lapurtutako gauzak neska gazteei ematen ibili ziren soldaduak, Irun erre aurretik. Urte asko behar izan ziren Irun konpontzeko.
-
Etxea erre kanoikadaka
Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio
Gerra denboran, bi fronteen erdi samarrean geratu ziren Gesalibarreko Eguzkitzan. Zortzi kanoikada bota zizkieten baserrira francotarrek, eta etxeak su hartu zuen. Ahal zutena hartu eta Arrasatera jaitsi ziren.
-
Txakurrak besotik haginka egin
Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio
Baserria konpondu eta pozik bueltatu ziren etxera. Hasieran, ez zuten ez abererik eta ez ezer. Gatzagako tratante batengana joan ziren behiak erostera. Txakur batek besotik heldu zion eta hogeita lau haginzulo egin zizkion.
-
Emakume batzuei ilea moztu
Joxe Malbadi Olano (1921) Albiztur
Nazionalista bati etxea kendu zioten, kontrakoak agintzen jarri zirenean. Emakume batzuei ilea moztu zieten eta orduan ikara pasa zuten. Hura zigor handia izaten zen.
-
Gerrako tiroak eta lapurretak
Miel Izagirre Arrue (1929) Urnieta
Gerrako oroitzapen gutxi dauzka. Behin, ozta-ozta salbatu zuen bizia. Soldaduek etxeko oiloak eraman zizkieten. Gerora, oilo haiek ordainduko zizkiotela esan zioten aitari; baina ez zuen sekula xoxik jaso. Beste zenbait etxetatik txekorrak eraman zituzten.
-
Gerraostea Bergaran
Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara
Centro Republicanoa Bergaran (Casino Republicano). Gerraostean, bertako altzairu eta arropak herriko plazara eraman zituzten eta su eman zioten guztiari. Auxilio Social; behar gehien zuen jendeari jaten ematen zioten bertan.
-
Gerratik bueltan etxea zutik, baina hutsik
Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio
Gerra Zibilean Gasteizera joan ziren ihesi. Bueltan etxea zuloz beteta topatu zuten, baina zutik. Dena lapurtu zien, bueltan lurrean egin behar izan zuten lo.
-
Aitari kotxea kendu ziotenekoa
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aitak kotxea zeukan; behin preso eraman eta kotxea kendu zioten.
-
Etxea galdu nahi ez bazuten, odoleko norbaitek egon behar bertan
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Gerra garaian, Zubietara joan ziren bizitzera amaren baserrira. Izan ere, osabak Donibane Lohizunera egin zuen ihes, eta 3 urte pasa zituen han; bere etxea konfiskatzerik nahi ez bazuen, odoleko norbaitek joan behar zuen hara bizitzera. Hainbat aldiz saiatu ziren etxea kentzen; baina, ama han zegoenez, etxea salbatu zuten.
-
Etxera itzuli baino lehentxeago, etxea erre
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Beren etxea hutsik gelditu zen gerra garaian. Gerra bukatu zenean, anaiak Usurbila nahi zuen itzuli eta aitak itzuliko zirela agindu zion. Itzultzekoak zirenean, etxea erre zen eta ezer gabe gelditu ziren. Aitaren kopa eta Zubietan zeukaten arropa bakarrik salbatu zen.
-
Aitak gerran kendu zioten autoa berreskuratu zuenekoa
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aitak, desterratuta zegoenean, ezin zuen pasa Lekunberritik aurrera. Madrilen beti hartzen zuen aldizkari ofiziala eta han ikusi zuen kendu zioten autoa Valladoliden zegoela. Hala, berreskuratu egin zuen.
-
Etxea errekisatu zietenekoa
Antonio Orbegozo Lizarazu (1928) Usurbil
Etxearen egitura nolakoa zen azaltzen du. Gerra etorri zenean, aitak fabrika utzi eta hutsa zegoen baserri batean jarri ziren bizitzen. Egun batean, ordea, epaileak etxe hartatik bidali zituen.
-
Gerrako historiaren orrialde beltzak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra garaian, Urnietako hiru lagun Andoainen fusilatu zituzten, PNVkoak izateagatik. Herrikoak ziren salatariak: itxuraz, harakina eta bere semea. Gerrako kartzela Ondarretan zegoen; Bixi han izan zen behin bisitan, eta han ikusi zuen oso gaizki tratatzen zituztela presoak. Gerra garaian, zenbait etxe sakeatu eta erre egin zituzten. Orduan lapurtutako altzariak gogoan ditu.
-
Gerran auzokoen etxera
Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika
Jesusen etxekoek beraien etxea utzi eta, ganadu eta guzti, auzoko beste batera joan ziren. Bi txerri hil zizkieten. Kontuz ibili behar zuten etxeko kea ikus ez zezaten.
-
Gerrateko botikina etxean
Juanita Esturo Orue (1924) Muxika
Gerratean etxetik alde egin behar izan zuten; eta, etxera bueltatzerakoan, dena hutsik topatu zuten. Beraien etxean gerrateko botikina jarri zuten; hori dela-eta, usain jasanezina egon zen. Martxotik irailera arte egon ziren kanpoan.