Ondasunen galera

  • Herrira itzultzean, etxeetan lapurretak eta irainak

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Aita frontean eta kartzelan egon zen. Familia herrira bueltatu zenean, etxe askotan lapurretan egin zituztela konturatu ziren. Karlistak tente ibiltzen ziren. Berak ez zeukan gorrotorik.

  • 322 Gerra garaian, pianoa sutarako

    Pastora Iraola Larrañaga (1916) Soraluze

    Okindegia zuten lekuan, dantzalekua jartzen zuten, pianoarentzat eszenario eta guzti. Gerra garaian, sua egiteko, pianoa puskatu behar izan zuen. Herritik alde egindakoek utzitako porruak batzen zituzten ezagun batek eta berak, jateko.

  • 320 Gerra garaian herritik ihesi

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Gerra garaian, Bilbora egin zuten alde. Tren berezi bat jarri zen eta jende asko joan zen Soraluzetik. Itzultzean, askok etxea guztiz hondatuta aurkitu zuten. Eurak kanpoan zeudela beste batzuek euren gauzak hartzen zituzten, ez zutelako uste gehiago itzuliko zirenik.

  • Mila Otaegi Gerra garaiko lapurretak

    Mila Otaegi Arrizabalaga (1926) Errenteria

    Gerra garaian Errenteriatik alde egindako jendearen etxeetan lapurreta egin zuten. Milaren amaren lagun min batek beste batzuen etxean ikusi zituen berari lapurtutako ohe-estalkiak.

  • Rosario Barrena Larruzea Gerran etxea utzi behar

    Txaro Barrena Larruzea (1931) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibila Bilbon bizi izan zuen. Etxetik alde egitea egokitu zitzaien, eta Santanderreranzko bidea hartu zuten. Etxera bueltatu zirenean, teilatua zulatuta zutela-eta, beste etxe batera joan behar izan zuten konpondu arte.

  • Floren Leiaristi Aitaren eskusoinua soldaduak bereganatu

    Floren Leiaristi Iriondo (1928) Elgoibar

    Etxe azpi batean babesten ziren bonbardaketak zirenean. Aita soinujolea zen; soldadu batek tabernan jotzeko soinua eskatu zion. Zaharra eta berria zituen, berria utzi zion... eta gaur arte. Gabe geratu zen.

  • Itziar Ajuria Garate Gerra denboran Guardia Zibilak beti atzetik

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Guardia Zibilak eta falangistak egunero atzetik izaten zituzten. Etxeko dendan zituzten gauza guztiak lapurtu zizkieten. Komandantzian emakume elgoibartar bat, Juanita, hartu zuten telefonista lanetarako. Jende asko salbatu omen zen hari esker.

  • pilar kortadi "Baratzategi" baserriaren galera

    Pilar Kortadi Lasa (1927) Donostia

    Ezkondu zenean, senarraren baserrira joan ziren bizitzera, "Baratzategira", Intxaurrondora. Gauetik goizera, baserria kendu zieten xox batzuen truke.

  • pilar kortadi Kasua irabazi, baserria galdu, beti menpean

    Pilar Kortadi Lasa (1927) Donostia

    Baserria kendu zietenetik, Udalak hainbat baserritarrei kendu zizkien lurrak, etxea... bestelako proiektuak egiteko, euren interesekoak. Pilarren familiak, ongi ordaindutako abokatu baten laguntzaz kasua irabazi zuten arren, inork ez die baserririk itzuli.

  • 1347 Etxetik alde egin behar gerran

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    Gregoriak bi ume zituen gerra hasi zenean. Aretxabaleta aldera joan ziren eta hilabete pare bat eman zituzten Oro auzunean. Etxetik bi behi eraman ahal izan zituzten arren, hil berri zuten txerria militarrek kendu zieten.

  • 1347 Batzuek gerra aprobetxatu zuten

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    Orotik itzuli zirenean, etxea zarramarraz beteta aurkitu zuten eta gauza asko falta ziren, lapurtuta. Gregoriak dio gerran ezer ez zutenak gauzekin geratu zirela eta zerbait zutenak, berriz, ezerekin.

  • Arantxa Barriola Gerra garaian, etxea konfiskatuta

    Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia

    Eraikin osoa zen familiarena, baina gerra garaian kendu egin zieten. Dendaren erdia ere beste batzuk eduki zuten, baimenik gabe.

  • Arantxa Barriola Francoren bisitak; gerran konfiskatutako ondasunak

    Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia

    Telefonoa kendu egiten zieten, Franco Aietera etortzen zenean; urarekin ere murrizketak. Gerra denboran, Aldapetako etxea kendu egin zieten; Garibai kaleko eraikinean ere bizitza bat eta denda. San Bartolomeko mojak aitonaren etxean ezkutatu ziren. Komentua zaintzen.

  • 15537 Gerra hasi zenean ez ziren inora joan

    Tere Arregi Altuna (1929) Donostia

    Gerra hasi zenean Terek 7 urte zituen. Ez ziren inora joan. Dendak miatzen zituztela du gogoan.

  • Margari Aizpurua Hernaniko sua ikus zezaketen

    Margari Aizpurua Lete (1923) Donostia

    Gerran, bere jaiotetxera, Hernaniko Martindegi auzoko Oilalumera joan ze amarekin batera. Osabak leihoetan lasto-fardoak jarri zituen defentsarako. Handik ikusita zuten handiak ikusten zituzten Hernanin. Astigarragan, aldiz, ez zen horrelakorik egon. Dena baretu zenean, bueltatu ziren aitarengana etxera. Gerran etxea utzi zuten asko ezer gabe gelditu ziren, etxea okupatuta aurkitu baitzuten.

  • 1512 Bueltan, etxea hutsik; arreba jostuna

    Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia

    Donostiara bueltatu zirenean, etxea ia hutsik topatu zuten. Josteko makina utzi zuten; arrebak galtzak josten zituen, eta sastreria batean topatu zuen lana; aurretik sastreria famatua batean zebilen lanean, baina bueltan ez zuten hartu. Hari eskerrak egin zuen aurrera familiak.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.

  • 907 Bueltan, etxerik ez

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Eibarrera bueltan, etxerik ez zuten: Kalbetoi kaleko etxea, errekisatuta. Familia baten etxera joan ziren. Lana topatu zuen; ez zen zaila, gizonik ez zegoelako.

  • Maria Ibarguren Gerran erreketeekin izandako tratua

    Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, anaiak mendian ziren; etxera deitu zituzten eta ezkutatuta edukitzen saiatu ziren. Francoren aldeko soldadu bat etxean izan zuten behin. Etxeko oilo guztiak kendu zizkieten erreketeek.

  • 1634 Ganadua konfiskatzen zuten

    Inazio Albizuri Etxaniz (1928) Azpeitia

    Baziren ganadua kendu zieten etxeak. Beraiei ez zioten ganadurik kendu. Loiolan ez zen txikiziorik izan, pasatu bakarrik egin ziren.