Ondasunen galera
-
Etxeak hutsik eta dena konfiskatuta
Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia
Aberatsak eta emakumeak geratu ziren herrian gerra garaian. Fatxek etxeak hustu eta dena konfiskatu zuten, eta ondareak elkarrekin banatu. Batzuk etxerik gabe geratu ziren.
-
Etxean uholdeak bizi izan zituztenekoak
Thérèse Iratzoki (1935) Azkaine
Jaiotetxean eta ezkonduz geroztik ere uholdeak bizi izan ditu. Baxerak hautsiak; josteko maxina hupatu zuten.
-
Gerra ostean, postetxea Estaziño kalean
Jose Francisco Anitua Astigarraga (1936) Eibar
Ama Estaziño kaleko Ibargain tabernakoa zen. Gerraostean eta 60. hamarkada hasierara arte, taberna konfiskatu eta bertan postetxea ipintzera behartu zituzten. Beraientzat zer suposatzen zuen kontatzen du Patxik.
-
Aita kartzelan eta furgoneta errekisatuta
Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Aitak gerra hasi zenerako, furgoneta bat zeukan eta errekisatu egin zioten. Aita kartzelan Bilbon egon zen eta negar asko egiten zutela han kontatzen zien aitak, baita norekin egon zen han ere.
-
Bermeoko Guardia bZibilen kuartela
Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka
Aita kartzelatik bueltatu eta egunero joan behar izaten zen Bermeoko Guardia Zibilen kuartelera. Kuartela non zegoen azaltzen du; Nestor Basterretxea eskultorearen familiari konfiskatutako etxea zen.
-
Baimenik gabe hartu zuten etxea
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Lau gela izan zituzten eta bi hutsik geratu ziren, hangoak ebakuatu egin baitziren. Hutsetan sartu ziren inolako abisurik gabe: batean Sanidad eta bestean Transmisiones. Aita baimenik gabe nola sartu ziren galdezka joan zitzaienean, "usted es un chulo fascista" esan eta barrura sartu zuten. Alabaren aldarriei kasu eginez, utzi zuten aske, eta, gainera, hurrengo egunean, oparia eraman zieten, nolabaiteko ordain gisa.
-
Bonbak soloa askatu zuen, baina ez dinamita fabrika
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
San Antonioetan ebakuazioa. Txahal bat kendu zietenez, aitak txerria hil eta gatz-uretan sartu zuen. Ondo aztertuta egin zituzten erasoaldiak: errekaren eta dinamita fabrikaren arteko soloetara bota zuten bonba; ez bidea, ez fabrika, ez zuten suntsitu.
-
Alemaniarren svastika kortako ateetan eta harrietan
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Galdakaoko etxera heldu zirenean, oiloa falta. Bidera atera zitzaien soka dandarrez zuela. Kortako ateetan alemaniarrek marraztutako svastika aurkitu zuten. Pasatzen ziren bideetan hiru harriren gainean svatika marraztuta zuen laugarren bat jarrita ikusi zuten. Italiarrak baldarrak ziren.
-
Bilboko klinika militar batek lapurtu zuenekoa
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Klinikako jabeak epaiketara eraman zuen militarra, baina hura ez zen eraikinetik joan, eta atsekabetuta hil zen.
-
Gerra garaiko errekisak
Pepe Barandiaran Zaldibar (1924) Eskoriatza
Gogoan dauka "Tabolintxeroaren" etxera soldaduak sartu zirela, eta hango pianola etxetik atera eta su eman ziotela plazan. Beste etxe batzuetan ere egin zuten lapurretan.
-
Ganadua konfiskatu aurretik irenduta saldu
Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio
Txekorrak konfiskatzen zituzten, baita iditarakoak ere. Konfiskatze lanetan zein ibiltzen ziren aipatzen du. Julioren aitak konfiskatu aurretik txekorrak irendu eta bizkaitar bati saldu zizkionekoa kontatzen du.
-
Gerran familiak bizitakoak
Eugenio Nafarrate Telleria (1913) Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio
Gerra denborako kontuak. Nazionalekin soldadu ibili zen Eugenio. Anaia eta arreba, berriz, kartzelan egon ziren Gasteizen. Aitari etxea hutsik laga zioten.
-
Amandrearen etxean hamalau lagun
Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar
Frantziatik itzultzean Eibar guztiz suntsituta zegoela goratzen du. Amandrearen etxera hamalau lagun joan behar izan ziren bizitzera.
-
Gerran dena galdu arren aurrera egin
Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano
Gerraostean etxean zuten dena kendu zien, hormak baino ez zizkietela utzi dio eta aitaren erloju bat ere ateratzea lortu zuten. Gerora amak lan asko egin zuen eta ondo bizitzea lortu zuten.
-
Gerran etxea utzi behar
Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano
Santiren ama gerra denbora hil zen. Turtziotik Santander aldera joan ziren ebakuatuta eta bueltan ez zieten etxera sartzen utzi eta osaba baten etxean egon ziren. 1944an erosi zuen aitak Derteano "Dertia" baserria. Lemoako eskolara joan zen aitak harrobian lan egiten zuen bitartean bera han egon zelako osabarenean.
-
Milizianoek etxetik atera eta ganaduak ostu
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Gerratik itzuli zirenean, etxea apurtuta eta hutsik topatu zuten. Milizianoak izan ziren etxetik atera zituztenak. Agertu ziren egunean, ahuntzak zaintzen egon zen Teresa eta ahuntzak hil zizkiotela gogoratzen du. Etxeko ganaduak ere kendu zizkieten.
-
Hiru behi eta astakumea kendu zizkietan hil eta jateko
Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano
Soldaduek hiru behi eta astakumea kendu zizkien Bilbon. Kendutakoa berreskuratzen joan zenean astakumea hilda zegoela ikusi zuen, jateko hil zuten.
-
Denda, gerra aurretik I; bankua
Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati
Meza-liburuak, arrosarioak, lumak... saltzen zituzten. Perfumeak egiten zituzten. Gerra aurretik, aitajauna eta amandrea seme zaharrenarekin zeuden dendan, Joxerekin. Gozogintza ikasten ari zen beste seme bat; Bartzelonan almendra-negozioa jarri zuen. Roxita izebaren denda. Banco Bizkaia ere beraiena zen, baita Vascongadas aseguruak ere. Gerra garaian kendu egin zieten dena. Bankuko itsulapikoak eta giltza.
-
Labordenean lanean
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Labordenean 16 urterekin hasi zen, eta 52 urte egin zituen. Espoletak egiten zituzten, granadentzat. Egunean 8.000 egiten ziren. Gerra garaiko kontuak. Kamioiak errekisatu zituzten, Bilbora eramateko. Labordeneko ezkutalekua.
-
Venezuelara jende asko joan zen Zornotzatik
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Zornotza erre zutenean, zornotzar askok alde egin zuten herritik. Bilbo edo inguruko herrietara joan ziren asko. Venezuelara ere jende asko joan zen. Baserritar batzuek euren baserriak berreskuratu zituzten itzuli zirenean, baina beste batzuei baserriak kendu zizkieten.


