Ondasunen galera

  • Maria Antonia Goikoetxea Nazionalak etxean

    Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia

    Aitaren arrebak josteko makina zeukan eta nazionalak sartu zirenean txapelak brodatzeko agindu zioten. Aitaren saxofoiarekin tabernaz-taberna ibili omen ziren; osaba, mutikoa, atzetik jarraitzen ibili zen eta mozkortu zirenean saxofoia korrika etxera bueltan eraman zuen.

  • Tomas Alkorta Gerran, ardiak Ondarroara eta garia Mutrikura eraman behar

    Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku

    Gerra garaian jaio zen, 1937an. Tomasek 22 egun zituela, aita gerrara joan zen. Garia Mutrikura eta ardiak Ondarroara eraman behar izan zituzten berez diru trukez. Ez zuten dirurik inoiz jaso.

  • Tomas Alkorta Errekisatutakoa nazionalentzat

    Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku

    Gerra garaian, karlistak ziren herriaren kontrola zutenak. Baserrietan eta etxeetan errekisatzen zutenak nazionalei eramaten zitzaien gabez ezkutuan.

  • Elisabet Aretxabaleta Aitaren tailerra konfiskatuta

    Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein

    Bere aita kartzelatik etorri zenean, ezin izan zuen zapata-tailerrera bueltatu, konfiskatu egin baitzioten. Ganbaran hasi zen lanean. Beste behargin bat ere izaten zuen aitak.

  • Zeferino Mandaluniz Artaldea konfiskatuta

    Zeperino Mandaluniz Gorroño (1918) Muxika

    Gerran, ardiak eta bildotsak kendu zizkieten. Auzoko bati ere dena kendu zioten. Bere gurasoak, 5 seme frontean izateaz gain, ezer barik gelditu ziren. Soldadu asturiarrak aritu ziren konfiskatzen.

  • Maria Irazabal Etxea errekisatu zieten

    Maria Irazabal Izundegi (1921) Muxika

    Gerran ganadu eta guzti joan ziren oinez Gueñeseraino. Etxea errekisatuta aurkitu zuten bueltatzerakoan; giltza udaletxean zegoela zioen kartel bat aurkitu zuten. Bere aita zen alkatea eta beldurrez egon ziren. Ez zen ordezko alkaterik egon, baina agindua bere aitaren lehengusu batek hartu zuen.

  • Maria Irazabal Etxea erraz berreskuratu zuten

    Maria Irazabal Izundegi (1921) Muxika

    Gerra sasoian, etxera bueltatu zirenean, errekisatuta zegoenez, auzoko etxean egon ziren lotan. Ordura arte bere aita alkatea zen; baina aginpidea galdu zuen, eta bere ordez lehengusuak hartu zuen postua. Haren etxera joanda lortu zuten berriro etxeko giltza, bertan bizi ahal izateko. Gauza asko ostu zizkieten.

  • Kontxi Urkiri Osabak, soldadu nafarrei ezinikusia

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Osabak gerrako kontu asko kontatzen zituen. Soldaduak pasatzen ziren baserritik eta asko italiarrak izan arren, nafarrei ezinikusi berezi bat zien. Soldadu mutil koxkor batek mehatxatu egin zuen armarekin.

  • J A Billar Errekisatutako josteko-makina berreskuta zuen amak

    Jose Antonio Villar Oiarzabal (1939) Oñati

    Gerra ondoren, errekisatutako josteko-makina berreskuratu zuen amak. Zirkulo karlistan zegoen.

  • Maria Antonia Goikoetxea Amaginarrebaren gerrako oroitzapenak

    Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia

    Senarraren ama, hiru umerekin eta haurdun, Zumaiatik bidali egin zuten, beste emakume batzuekin batera. Durangon zeudela bonbardaketa tokatu zitzaien. Jauregi batean babestu ziren. Zumaiara bueltatu zirenean ez zeukaten ezer.

  • Iñaki Goikoetxea Herreran eskolan; 14 urterekin lanera

    Iñaki Goikoetxea Sorondo (1933) Pasaia

    Herreran ibili zen eskolan, fraideetan. Txalupan joaten ziren. 14 urterekin aitarekin hasi zen lanean. Aitari motora errekisatu zioten gerra garaian, eta arraunean pasatzen zuten jendea beste aldera. Enbarkaderoaren egoera eskasa zen: jendea uretara erortzen zen.

  • Libe Garbizu Irazu Gurasoen etxea ukitu gabe; amonaren dendan dena lapurtuta

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Bere aitaren lagun batek, udaltzainak, amari esan zion gerrarengatik joateko lasai, berak zainduko ziola etxea. Eta ukitu gabe topatu zuten itzuleran. Amonak taberna zeukan; dena ostu zioten. Bi emakume topatu zituzten zakuarekin jantzita, arroparik ez zeukatelako; amak jostunari oihal batzuk eman eta soineko bat egiteko aukera izan zuten.

  • Itziar Andonegi Etxea errekisatu eta bertako neskame lanak egin

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Etxea errekisatu egin zieten eta bertan geldituko ziren soldaduentzat oheak prestatu behar izan zituzten. Egunero joaten ziren errekisatutako haien etxera oheak egitera, etxea txukuntzera...Okinak laguntzen zien, bakarrik ez joateko soldaduengana.

  • Errekisatzeak eta mehatxuak

    Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku

    Nahiz eta soldaduak herriak egon, bizitza normala egiten zuten. Herriko nazionalak egiten zituzten errekisatzeak etxeetan. Mehatxuak.

  • Itziar Andonegi Milizianoen errekisatzeak

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Milizianoek harrapatzen zuten guztia errekisatzen zuten. Milizianoak irailean sartu ziren Mutrikun, herriaren gobernua abertzaleen esku zegoenean. Errepublikanoak frontera joanda zeuden.

  • Pepita Larrañaga Ondasunen galera gerratik bueltan

    Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku

    Etxe asko hustu ziren eta gerratik bueltatu zirenen artean batzuek etxea galdu zuten, beste batzuek etxe barruko altzariak, objektu pertsonalak...

  • Mauri Lasaga Belategi Gorriak lapurretan baserrian

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Egun batean, ia etxean zuten urdai guztia kendu zieten “Dragones” batailoikoek. Kanpandorrean gorde zuen amak urdai hori, eta usteldu egin zen bertan. Etxe ondoan zegoen gurutze bat ere eraman zuten gorri horiek, kirieleisonka. Agintari batek behartu zituen gurutzea bere lekura itzultzera.

  • Migel Alkaraz Etxeak hutsik eta dena konfiskatuta

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aberatsak eta emakumeak geratu ziren herrian gerra garaian. Fatxek etxeak hustu eta dena konfiskatu zuten, eta ondareak elkarrekin banatu. Batzuk etxerik gabe geratu ziren.

  • Therese Iratzoki Etxean uholdeak bizi izan zituztenekoak

    Thérèse Iratzoki (1935) Azkaine

    Jaiotetxean eta ezkonduz geroztik ere uholdeak bizi izan ditu. Baxerak hautsiak; josteko maxina hupatu zuten.

  • Patxi Anitua Gerra ostean, postetxea Estaziño kalean

    Jose Francisco Anitua Astigarraga (1936) Eibar

    Ama Estaziño kaleko Ibargain tabernakoa zen. Gerraostean eta 60. hamarkada hasierara arte, taberna konfiskatu eta bertan postetxea ipintzera behartu zituzten. Beraientzat zer suposatzen zuen kontatzen du Patxik.