Ondasunen galera
-
Milizianoek ganadua eraman
Ramona Gaztañaga Guridi (1922) Arrasate
Gerra denboran, milizianoek ganadua kendu zien. Milizianoek familia guztia atera arazi zuten baserritik, baina Ramona eta ama baserrira bueltatu ziren. Iluntze horretan, bi miliziano agertu ziren baserrian, eta ea han zer egiten zuten galdetu eta komoda gaineko Jesukristoren irudia puskatu zutela kontatzen du. Abere faltan, gosea pasatu zuten.
-
Ganadu eta ardiak, beste baserri batzuetara
Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate
Gerra garaian, Karmenen etxekoek baserriko ganadu eta ardiak Uribarriko eta Arrasateko bi baserritara jaitsi zituzten. Aitajauna ardiekin Uribarriko baserri batean geratu zen. Karmenen guraso eta anai-arrebak Arrasatera jaitsi ziren. Amona, berriz, auzoko Garzia baserrian geratu zen. Denbora horretan, Karmen Arabar Errioxan zegoen.
-
Garagartzan lau hilabete
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Ibarretagainekoa baserria utzi eta Garagartzan lau hilabete pasatu zituzten senide batzuen etxean. Ganadua ere eraman zuten Garagartzara, baina abantzea egon zenean, soldaduek ganaduak kendu zizkien.
-
Etxea nola topatu
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Garagartzan lau hilabete pasatu eta Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean, etxea nola topatu zuten azaltzen dute.
-
Ibarretagainekora bueltatu
Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. "Gorriek" ganaduak kendu zizkien. Garagartzatik Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean ezer gabe zeuden. Lurrak lantzeari ekin zioten. Ahal zuten tokitik lau behi inguratu zituzten, "sekula lotu gabekoak".
-
Baserria gerran suntsituta
Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate
Babestuta zeuden lekutik Eguskitza eta etxeko oiloak ere ikusten zituzten, baina ezin zuten bertara joan. Ganaduak harategira saldu zituzten. Aitak lanean jarraitu zuen, baina nazionalek gauez guardiak egitera behartzen zuten. Eguskitza baserria suntsituta geratu zen gerran.
-
Aititari zuen guztia errekisatu zioten
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Aitita herriko alkatea zenez, gerratean herritik ihes egin behar izan zuten. Bueltatzerakoan, aititari hainbat ondasun errekisatu zizkioten: makinak, tailerra, etxea, autoa... Etxea hutsik zegoenez, don Leandro abadea bertan egon zen bizpahiru urtez.
-
Soldaduek bildotsa kendu
Juan Jose Agirregomezkorta Eizagirre (1932) Markina-Xemein
Ardizain zegoela bildotsa harrapatu zioten soldaduek. Frontea ere etxe ondoan zuten, Kalamuan. Beldur izaten ziren hango tiro-hotsa entzuten zutenean. Behin, errotara zihoala, zaldia kendu zioten arrebari.
-
Villa Xantiene
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Donostiara itzuli zirenean, etxea hutsik topatu zuten, gerra garaian hamaika etxe hustu zituzten Donostian. Ulia inguruan zuten etxea, Villa Xantiene.
-
Erreketeek ardiak "harrapatu"
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denboran, erreketeen "abanzea" etorri zenean, Txominen etxeko ardi batzuk mendi aldera ihes eginda zeuden, baina gerrako hegazkinak batera eta bestera zebiltzanez ezin zuten haien bila joan. Erreketeek Txominen etxeko 19 ardi eta bildots aharia eurekin eman zituzten; auzoko beste ardi batzuk ere hartu zituzten eurekin.
-
Aita ardi bila joan
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denboran, erreketeek Txominen etxeko 19 ardi "harrapatu" zituzten. Auzoko beste baserri batzuetako ardiak ere hartu zituzten. Hiru baserritar elkartu eta ardi bila joan ziren. Ardiak aurkitu zituztenean, erreketeekin zer gorabehera izan zuten kontatzen du.
-
Erreketeek ardiak saldu
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denboran, erreketeek Txominen etxeko 19 ardi eta bildots bat "harrapatu" zituzten. Erreketeek ardiak Arrasaten saldu zituzten gero. Txominen aitak ezagutu egin zituen bere ardiak, eta ardiak erosi zituen gizonari zer gertatu zen kontatu zion. Erreketeak bildotsarekin geratu eta banketea egin zuten harekin; zortzi egun baino lehenago hil omen ziren haietako bi.
-
Baba lasto artean ezkutatu
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerraostean, baba konfiskatzen hasi ziren. Lasto artean ezkutatzen zituzten bi-hiru zaku baba. Inspektorea herrikoa zen.
-
Abereak kendu zizkieten
Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria
Behiak, ardiak, astoa, ahuntzak, oiloak... zituzten etxean. Bere aita Izurtzara joan zen abereekin eta milizianoek ia denak kendu zizkieten. Sei oilo eta ahuntz bat baino ez zuten mantendu; oiloak ohe azpian ezkutatzen zituzten eta ahuntza tuberia batean.
-
Ondasunan konfiskatuta
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
1937ko uztailean hiru neba-arreba Belgikara joan ziren Habana itsasontzian. Bere gurasoak, ostera, Bilbora joan ziren. Etxera bueltatzerakoan, dena konfiskatu zietela konturatu ziren: taberna, harrobia... Bere aita gerraostean hil zen, 1941ean.
-
Kamioiak Euskadiko Gobernuak errekisatuta
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Gerraostean ez zieten utzi harrobia martxan jartzen Gobernuak konfiskatu baitzien hori ere. Baserriak ere konfiskatu zituzten eta beraien jabetzako baserrietatik jasotako errenta ere Zornotzan entregatu behar izaten zituzten. Gerra aurretik hiru kamioi izan zituzten eta horiek ere Euskadiko Gobernuak eraman zituen eta ez zituzten gehiago ikusi. Horietako kamioi baten isuna handik 20 bat urtetara heldu zitzaien Bartzelonatik.
-
Jendearen laguntzari esker iraunarazi
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Gerra garaian ondasunak galdu eta zor asko pilatu zituzten. Aita gazterik hil arren, amak aurrera atera zituen seme-alabak. Jende askok utzi zien dirua aurrera egin eta negozioa berriro martxan jartzeko.
-
Bonbak eta tiroketak, Irunen
Patxi Bolaño Olea (1927) Irun
Bonba-hotsak gogoan ditu oraindik. Cascadan bizi zirenean, etxea tirokatu zuten erreketeek. Gizonak minara sartzen ziren. Ardiak hiltzen zituzten, jateko. Ogirik ez zuten. Irun erre zutenekoa.
-
Gerran galdutako behiak
Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio
Gerraostean, ez zegoen lanik inon, eta berak baserriko lanetan eta ikazkintzan jardun zuen. Maiatzean prestatzen zuten egurra, eta abuztuan txondorrak piztu. Aita gazterik hil zitzaion eta berak ez zuen ezagutu. Sei anai-arreba izan ziren. Gerra denboran, ganadu batzuk kendu zizkieten etxetik. Esne-behiak jarri eta esne asko zutenean, behi-gazta egiten zuten.
-
Soldaduei nork esango ezetz?
Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain
Etxean, soldaduak izan zirenean, beldurra izan zuten hasieran. Nork esango ezetz haiei? Beste etxe batzuetan ere izan ziren soldaduak; eta, haietako batzuetan, lapurreta handiak egin zituzten. Inork ez zien aurre egin haiei, errespetua jartzen baitzuten.