Ondasunen galera

  • Jose Aizpurua Alderdien egoitzak inkautatu

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Errepublikaren aldeko alderdien egoitzak inkautatu egin zituzten. Non zegoen lokal bakoitza.

  • Miren Mendarte Gerra hasi zenean, aita frontera

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Gerra hasi zenean, aita frontera eta ama etxera, zortzi seme-alabekin. Bergarara joan ziren, izebarengana. Izebak geratu ziren, bestela etxea hustuko zieten. Dena bahitu zieten, 27 etxebizitza.

  • 491 Eskua emanda egindako tratuak baliorik ez

    Alberto González Acha (1935) Eibar

    Etxea hartuta zegoen erbestetik itzuli zirenean. Orduan askotan ez zegoen jabetza-paperik, eskua ematea aski tratua egiteko. Ezin jakin nola eskuratu zuten besteek etxea, saltzailea hilda zegoelako.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Hoteleko gauza asko ostu zizkieten

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Beraien etxean ez zuten bonbardaketari buruz berbarik egiten. Sasoi hartako ispilu bat dute oraindik. Aurreko plazara bertako gauzak hustutzen zituzten heinean, jendeak lapurtu egiten zituen hoteleko gauzak gurdiak betez.

  • Felisa Olazabal Herrian hildakoak

    Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro

    Herrian hildakoak egon ziren. Itziar gainera eramaten zituzten hiltzera. Taberna bateko nagusia ere hil zuten. Beraien etxea okupatzeaz gain, beste batzuk ere okupatu zituzten. Irin-fabrikan ere egon ziren.

  • 897 Gerra garaian jenero ugari kendu zieten; errazionamendua

    Sebastiana Atorrasagasti Arana (1921) Elgeta

    Artoa, garia... denetarik izaten zuten etxean. 15 urte zituenean hasi zen Gerra Zibila. Gerra garaian, jenero asko kendu zieten; besteak beste, ganbaran zituzten 700 kilo patata eta zuten baba guztia. Estraperloa. Errazionamendua. Frontea izan zuten bertan; eta Asentzio inguruan pasatzean, kontuz ibili behar izaten zen tiroek ez jotzeko.

  • Begoña Errasti Amu baserrian jaioa

    Begoña Errasti Agirre () Azpeitia

    1939ko irailaren 18an jaio zen Amu baserrian, amaren jaiotetxean. Aita gerrara joan zenean, kalean zuten etxea kendu zioten amari, eta baserrira bueltatu behar izan zuen.

  • 1428 Errepublikazaleak etxean

    Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate

    Errepublikazaleak bere etxean egon ziren. Gorriak eta erreketeak non egon ziren azaltzen du. Auzoko guztiak Bizkaira bidali zituzten, eta etxearekin gelditu ziren. Gerratik bueltan, etxera bueltatu zirenean, dena hondatuta aurkitu zuten.

  • 1414 Etxera itzuli zirenean

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Etxea hondatuta zegoen, oiloak eta beste lapurtuta, baina hil eta gero lurpean sartuta utzi zuten txerria ondo kontserbatu zen. Hamaika komeria eta gero, eraman zizkieten hiru behiak berreskuratu zituen amak.

  • Juliana Olaizola Jendearen arteko liskarrak nola sortu ziren

    Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia

    Ganadua ez zuten ezkutatu beharrik izan; baina bailaran bai aritu zirela soldaduak ganadua biltzen. Horrek baserritarren arteko liskarrak eragin, eta denak sakabanatu zituen.

  • 1416 Baserria hondatuta eta hutsik

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Senidea zuten errekete baten laguntasunarekin, Dominikaren familia azkenean kalera joan zen. Etxaldebarri baserria nahiko hondatuta geratu zen gerran, eta etxean zeuden gauza guztiak ostu zizkieten. Tropak Bilbora iritsi ziren arte, kalean egon ziren. Maiatzean etxera itzuli, eta aurreko urtean ereindako artoa batu zuten soroan. Oilo batzuk jarri, ganaduak berriro ekarri eta aurrera egin zuten.

  • 1313 Gerran etxetik Bergarara ihesi

    Pedro Agiriano Urrutia (1932) Arrasate

    Gerra denboran, Francoren aldekoak etxera etorri eta hurrengo goizeko zortzietarako etxea uzteko agindu zieten. Ganadu eta guzti Bergarako Isasizabal baserrian egon ziren lau hilabetez. Ganadua goseak zegoen, baina ezin zuten Bergaratik Arrasatera etorri. Etxeko arbi guztia Francoren aldekoak ostu zioten.

  • 1313 Lehengo prezioak eta jornalak

    Pedro Agiriano Urrutia (1932) Arrasate

    Gerran, Bergaratik itzuli zirenean, etxeko ganbaran zegoen artoa ez ezik, beste guztia eraman zutela ikusi zuten. 1926. urtean, baserria erosteko, 25.000 pezeta ordaindu zuen aitak. Zerrajeraren hasieran, Pedrok 74.50 pezetako jornala zuen asteko. Zapatuetan jasotzen zuten jornala, bakoitzak bere langile-zenbakidun potean. 70 pezeta amarentzat izaten ziren, eta 4.50 berarentzat.

  • 1415 Etxeko gauzak lapurtu zizkieten

    Juan Berezibar Ibabe (1930) Arrasate

    Gerra sasoian etxetik aterarazi zituzten, eta abere eta guzti joan ziren. Behi bakarrarekin itzuli ziren etxera. Etxe barruko guztia lapurtu zieten kanpoan zirela. Lagun batek eman zion altoa aitari Bilbotik etxera bidean.

  • 395 Maristen ikastetxea Antzuolan

    Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Maristen eskola. Kanpotik ere mutil asko joaten zen bertara ikastera. Ume mordoa ibiltzen ziren bertan. Komentua zelakoa zen. Gerra garaian komentua nola erre zuten azaltzen du.

  • Maria Victoria Arizmendi Irratiaren historia

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Bergaran geratu zen familia osoa, hamaika kide. Aitaren lagun karlista batek irrati handi bat saldu zion. Amak errezelo handiz ikusi zuen hura, negozio zikinen batean sartuta ote zegoen. Hurrengo egunean kendu zioten, militarren bati emateko.

  • Maria Victoria Arizmendi Ondasunen lapurreta gerra denboran

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Gizonaren familia gerra ostean etxera itzuli zenean, etxeko gauza gehienak falta ziren, jende ezagunak harrapatuta. Autoa ere kendu eta Bergarako familia bati saldu zioten.

  • Rufina Irazu Hiru baserritan hiru fusilatu; lapurretak

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Konporta baserrikoa Tolosara eraman zuten. Hil behar zituztenak Donostiara eramaten zituzten. Inguruko baserrietatik hiru eraman zituzten, eta denak garbitu zituzten. Erreketeek oiloak ere eramaten zituzten. Eta egunero marmita bete esne eraman behar izaten zieten.

  • carmen gonzalez Bueltan, etxeak hustuta

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Bueltan, etxeak erdi hustuta zeuden. Emakume bati ilea moztu zioten. Desfileak izaten ziren. Falangistak eta erreketeak.

  • 1613 Gerra garaiko lapurretak etxeetan

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Aieteko jauregia Udalarena da. Lapurtutako gauza mordoa zegoen han. Telesforo Monzonenak, besteak beste. Etxean ere dena lapurtu zieten. Marokoko soldaduek josteko makinak osten zituzten.