Ondasunen galera
-
Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.
-
Gerratik bueltan, etxerik ez
Alberto González Acha (1935) Eibar
Gerra amaitu zenean Eibarko etxera itzuli zirenean, beste pertsona batzuk zeuden bertan bizitzen. Ermuan pisu zahar bat erostea lortu zuen amak eta Gasteiztik ekarri zituen altzairu zahar batzuj. Frantzian erbesteratuta zeuden osaba-izebak ere bueltatu ziren orduan.
-
Gerran errekisatutako altzariak, mojen ospitalean
Alberto González Acha (1935) Eibar
Eibarko ospitalean bazegoen Sor Guadalupe izeneko moja on bat. Ospitalean altzairu onez betetako gela bat zegoen eta behin, Alberto hoietako batean eserita zegoela Sor Guadalupe sartu zen. Azkar zutitu bazen ere, mojak esan zion lasai esertzeko, beraien etxeko altzariak zirelako. Albertok etxean kontatu zuenean, amak esan zion errekisatutako etxeko altzariak ospitalean zeudela.
-
Ruiz de la Prada, Bergarako lehenengo gerrako alkatea
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
Gerra hastean, Ruiz de la Pradak errepresioari ekingo dio. Garbiketa bat egin zuen, nazionalei fidelak izan zirenak sarituz eta besteak traitore bezala identifikatu zituen eta ondorioz, zigortu. Gerra hasieran herritik joan eta gutxira bueltatu nahi zutenek, idatzi bat aurkeztu behar zuten. 1940ko dokumentu batean, Ruiz de la Prada alkatea aldunditik botatzeko proposamena egiten dute, Bergaran egin zituen ekimemengatik. Ondorioz, Bergaratik ere desterratua izan zen.
-
Gerran etxeetan lapurretak
Maritxu Arbelaitz Arruabarrena (1926) Irun
Lapurreta asko egon ziren gerra garaian, Irunen hutsik geratutako etxeetan.
-
Irun hartu zutenean, ikustera joan ziren
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Erreketerik ez zuten izan baserrian. Ondoko etxean bai, militarrak. Baron de Oña Colon pasealekuan egon zen ezkutatuta. Nazionalak sartu zirenean, hura ateratzera joan ziren. Alai Txokora joan ziren Oñaren neskameak. Beorlegi koronela. Sakeoa.
-
Ezkutalekuak baserrietan
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gerra sasoian baserri guztietan zeuden ezkutalekuak. Euren baserrian ere bai. Txahala ere han gordetzen zuten, bestela kendu egiten zuten eta.
-
Erreketeak etxez etxe abertzaleen bila eta ondasunak errekisatzen
Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa
Behin bere aita kartzelara eramatekotan etorri ziren beraien etxera. Aita ohe azpian ezkutatu zen. Ohikoa zen etxeak erregistratzea eta bertako ondasunak errekisatzea. Emakumezko erreketeak aritzen ziren lan horretan. Abertzale asko kartzelaratu zituzten; horietako asko eta asko emakumezkoak, ama zirenak. Bilboko Larrinagako kartzelara joaten ziren.
-
Erregistroak gerra garaian
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Gerran, erregistroak egiten zituztenean eskolara joaten zela gogoratzen du. Aita eta osaba abertzaleak ziren.
-
Gerra garaian ihesi
Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar
Arragueta kalean jaio zen Julita. Gerra garaian, Santanderrera eta handik Bartzelonara joan ziren. Ama lanean egon zen han, eta ahizpa bi neskame; eskolara joaten zen bera, eta katalanez ere ikasi zuen. Zazpi hilabete egin zituzten han. Bueltan, etxea errekisatuta zeukaten.
-
Ondasunak errekisatu
Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo
Gerra denborako kontuak. Etxeetatik ondasunak errekisatu egiten zituzten.
-
Konfiskatutako ganadua, Loiolara
Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia
Soldaduek, txahalak konfiskatu zizkieten. Konfiskatutako ganadu guztia Loiolara eramaten zuten. Loiolan, basilikaren bi aldetan, egurrezko estalpetan gordetzen zuten ganadua.
-
Organeroaren etxea errekisatu
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Zezen plaza aurrean zegoen organeria. Organeroaren familiari buruzko kontuak: gizona katalana zen eta emaztea donostiarra (Azpeitiko abertzaleen presidenta). Etxea errekisatu zien, eta haien etxeko abertzaleen "kolgaduriak" (oihal zintzilikariak) plazan erretzen ikusi zituen Julianek.
-
Irratia, txakurra eta ondasunak errekisatzea ohikoa zen
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerra garaian ez zuten ez irrati ez egunkaririk. beraien osaba batek bazuen irratia, baina gerora Markinako alkatea izan zenak errekisatu zion. Erbi txakurra ere bazuen eta hura ere errekisatu zion. Etxe, denda eta ondasun asko konfiskatzea ohikoa zen. Bere ama besoetakoak batzokia zuen Markinan eta hura ere kendu zioten; gero zinema-aretoa jarri zuten.
-
Gerra hasiera; baserriko jeneroa konfiskatzea
Pedro Iriondo Azpiri (1925) Markina-Xemein
Gerra Espainia hegoaldean hasi zen eta handik heldu zen gurera. Irailean, San Migel inguruan, heldu zen Markina-Xemein aldera. Gogoan du hiru txerri hil eta ezin izan zituztela etxean erre, ezkutuan egin behar zen. Urdaia ere harrapatuz gero, konfiskatu egiten zizuten.
-
Gerran etxea miatu eta gauzak konfiskatu
Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein
Gerran ez zuten etxetik alde egin. Behin, ea etxean neska askoko etxea zen galdetuz etxea miatu behar zietela esanez sartu zitzaien etxera. Etxean soldaduek bidera botatako hainbat gauza eta errazionamenduan jasotako ardoa topatu zien. Arratsalde berean kamioi batekin etorri ziren goizean topatutako horiek hartzeko. Karmengo Amaren koroa ere beraien etxean izaten zuten gordeta eta hori ikusterakoan eta haren jabea non zegoen galdetu zien. Abadea kartzelan zegoela esaterakoan, errekara jaurtitzeko esan zien. Baina horren jabetza ez zen abadearena komentuarena baizik.
-
Aitak eskopeta berreskuratu zuenekoa
Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain
Joxek etxean duen eskopetaren inguruko azalpenak. Gerra garaian, eskopetak konfiskatu egin zituzten eta aitak bere eskopeta nola berreskuratu zuen kontatzen du.
-
Aita kartzelan eta etxea prezintatu nahi
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Bere aita Karrantzan harrapatu zuten, trintxerak egiten ari zela eta kartzelaratu egin zuten. Amama eta amamaren neba baserrian topatu zituzten, gizonezko bat etxea prezintatzera joan zenean. Isunak ipini zizkieten.
-
Gerra ostean, familia batzuk etxetik bota
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Gerra ostean, etxetik bota zituzten familia batzuek etxe jabeek. Beraiek ere berriz ordaindu behar izan zuten etxea.
-
Gerra sasoiko bizipenak: aita eraman, etxeak hustu, hildakoak...
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Gerratean aita pistola paparrean ipinita eraman zuen etxetik miliziano batek. Txerria eta bi ohe utzi zituen etxean, ezin zituelako berarekin eraman, baina beste traste guztiak eraman zituen. Soinean zituzten arropekin geratu ziren. Etxe inguruko arboladi batean mutil bat hilda aurkitu zuten bere osabek. Bera hura ikustearren atera zen eta etxe guztietako ateak zabalik zeudela ikusi zuen: jendeak alde egin zuen, dena bertan lagata. Gauean etxeetako traste guztiak eraman zituzten; beraiei txerria ere horrelaxe ostu zieten. Milizianoak izango zirela uste du. Francoren tropak Durango alderago zeuden. Milizianoek tankea zutela kontatzen du.


