Ondasunen galera

  • 1360 Gerra (II): ganaduari gertatutakoa

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Ganadua hartu egin zioten jendeari. Juanen familiak laguntza izan zuen bere behiak mantentzeko. Behia saltzeko gertatutakoak. Behiak nola babesten zituzten, ez lapurtzeko.

  • Fermin Larrarte Bere baloiaren historia

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Bere baloiaren historia. Milizianoek kamioia kendu zieten, gerra garaian. Erreketeak sartu zirenean, kamioia berreskuratu zuten, eta bertan zegoen baloia.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Emakume abertzaleei ilea mozten zieten

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Gerra garaian abertzaleen ondasunak errekisatu egiten zituzten eta "Círculo carlista" Angulo abertzalearen txaletean jarri zuten. Anastasioren emaztearen izebari ilea zerora moztu omen zioten bertan, emakume abertzale baten etxean lanean jardun zuelako. Edurnek kontatzen du bere bi ahizpa ere ilea mozteko eraman zituztela, baina azkenean libratu egin ziren.

  • Lizarragako baserria

    Katalina Tabar Juanche () Etxarri Aranatz

    Lizarragako baserria Irura da. Hura erre egin zen, eta Katalina ezer gabe geratu zen, estatuarentzako geratu zen dena.

  • Sukaldari lanetan soldaduentzat

    Maria Oiarzabal () Andoain

    Esnetara bidali zuen Julio Kortazar kapitainak, lau soldaduk lagunduta. Bueltan kanoikadak hasi ziren, eta lurrera erorita esneen erdiak erori zitzaizkion. Kapitainak aginduta, soldaduentzat jatekoak prestatzen aritu izan zela kontatzen du Mariak.

  • Teodoro Aranburu Familia bat etxetik bidali zuen epailea

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra garaian, epaile batek familia bat etxetik bidali zuen, errekisatutako etxe batean bizitzen ari zirelako. Familia kalean utzi zuen. Epaileak umetatik ezagutzen zuen familiako aita.

  • Reme Gaztelumendi Gerratik itzultzean, etxera sartzeko baimena behar

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerratik itzuli zirenean, baimena behar izan zuten sartzeko. Lagun karlista bati esker, azkenean, lortu zuten baimen hori; lortu bitartean, amonaren etxean egon ziren. Garai hartan, oraindik gerra ez zen bukatu, eta jende asko falta zen herrian, ihes eginda baitzeuden.

  • 1218 Osabak Beasainera itzuli behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

  • Kontxita Zaldua Baserritarra hil, espioitzat hartuta

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Behin, Kontxita anaiarekin batera joan zen komentura kuxkuxean, eta ikusi zuen nola sakristiako arropak eta gauzak botatzen eta apurtzen ziharduten Frente Popularreko soldaduek. Espioia zelakoan hil zuten baserritarraren kasua.

  • Kontxita Zaldua Herriko jendea lapurretan gerra denboran

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Gerrari ihesi joanda baserrian bizi zirenean, sagastira joaten ziren umeak jolasean eta etxean arduratan egoen ziren. Gerra pasatu eta etxera itzuli zirenean, konturatu ziren gauza asko harrapatu zietela; harizko maindireak, esaterako. Herrikoak ziren lapurrak; handik laster, berarentzat gordeta zuten eraztuna elizan ikusi zuten beste baten eskuan.

  • Soldaduek ardoa edan

    Maria Oiarzabal () Andoain

    Mariak taberna zuen gerra garaian eta mezatik irten ondoren ukuiluan ezkutatu ziren umeekin eta auzokoekin. Ardoa edaten zioten soldaduek egunero eta ez zioten ordaintzen.

  • 1419 Zaldibarrera gerra sasoian, Elgetako etxean guztia konfiskatuta

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Gerra hasierako bi hiletan, etxean egon ziren; gero, joan egin ziren. Bere aita tiroz zauritu zuten, eta hamaika hilabetez egon zen bala sartuta zuela. Beraiek Zaldibarrera joan ziren senide batzuengana. 29 pertsona egon ziren Zaldibarko etxe hartan. Ganadua ez zuten eraman; izan ere, joan aurretik, CNT-koek oilo eta ganadu guztia kendu zieten. Denak lapurrak ziren. Elgetan moroak zeuden eta baliodun gauza guztiak lapurtu zizkieten. Beraz, ezer barik geratu ziren.

  • Bitoriana Artola Etxea miatu zieten I

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Zilarra entregatzeko agindua etorri zen. Polizia etxea miatzera joan zitzaien. Eskopeta. Amaren sosak eraman zituzten. Berak gordeta zuen dirua ez zuten topatu.

  • Bitoriana Artola Etxea miatu zieten II

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Polizia etxean zen bitartean osabari abisua ematera joan zen. 12 duro zilar kendu zizkieten. Liburuak ere kendu zizkioten. Egunkarian agertu zen gero. Haurraren arropetan, eltzetxoa gordeta.

  • Gregorio Sagar-arbolak su-egurretako "trabajadoreak"

    Gregorio Arruti Legorburu (1927) Lezo

    Langileen Batailoiak sagastira joan eta arbolak botatzen zituzten su-egurretarako. Gutxienez hogeita hamar arbola hondatu zizkieten. Baratzetik edo sorotik ere harrapatzen zituzten gauzak. Isil-isilik egon behar.

  • Nikolas Lopetegi Soldaduak etxean, eta beraiek aitaren baserrian

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Gerra garaian, 3-4 hilabete pasa zituzten aitaren baserrian. Bitarte horretan, soldaduak egon ziren etxean; eta, haiek joandakoan, orduan itzuli zen familia etxera. Dena txikituta zegoen; eta ahal zuten bezala konpondu zuten. Etxera bueltatu zirenean, beldurra zeukaten.

  • Xalbadora Roldan Gerra: lapurretak hutsik geratutako etxeetan

    Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain

    Lapurretak etxeetan: altzariak eramaten zituzten, kamioietan. Batek eskuetan argazki bat zuen, senarra agertzen zen, eta eskatu egin zion. Fusilamenduak. Oker asko egin zituzten Andoainen.

  • Migel Irazusta Komuna ez eramateagatik ordaindu egin behar

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    "Bar Ignacio" taberna jarri zuten gurasoek Andoainen. Eta, gerora, batzoki bihurtu zuten. Batzokia nolakoa zen gogoan du. Gerra garaian, batzokia hustera etorri ziren soldadu batzuk; eta, komuna eraman ez zezaten, gurasoek ordaindu egin behar izan zuten.

  • Migel Irazusta Ondasunak eta bizia salbatzeko egin beharrekoa

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Andoainen hiru bonba bota zituztenean, non erori ziren aipatzen du. Beraiek orduan Urnietan zeuden, eta Andoaindik Joxe Goya joan zen gurasoei abisatzera etxeak lapurtzen ari zirela. Gurasoak Andoainera itzuli ziren, beraien ondasunak babestera. Handik gutxira, soldadu batzuk etorri ziren etxera gurasoen bila, baina ordurako irtenak ziren haiek; ordutik gordeta ibili behar izan zuten soldaduek harrapa ez zitzaten. Gerran Andoainen hil zituzten gizonek ez zuten inongo errurik.

  • Pedro Jauregi Gerra garaian, baserrian

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Gerra garaia. Baserrian oiloak eta txekorrak kentzen zizkieten. Ezkutalekua egin zuten. Lehengusua baserrian izan zuten; makinista zen. Kalera enkargutara joaten zen bera, trenbidetik. Gerra garaian artean goserik ez zen.