Ondasunen galera

  • Adrian Amantegi Kamioiak Euskadiko Gobernuak errekisatuta

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Gerraostean ez zieten utzi harrobia martxan jartzen Gobernuak konfiskatu baitzien hori ere. Baserriak ere konfiskatu zituzten eta beraien jabetzako baserrietatik jasotako errenta ere Zornotzan entregatu behar izaten zituzten. Gerra aurretik hiru kamioi izan zituzten eta horiek ere Euskadiko Gobernuak eraman zituen eta ez zituzten gehiago ikusi. Horietako kamioi baten isuna handik 20 bat urtetara heldu zitzaien Bartzelonatik.

  • Adrian Amantegi Jendearen laguntzari esker iraunarazi

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Gerra garaian ondasunak galdu eta zor asko pilatu zituzten. Aita gazterik hil arren, amak aurrera atera zituen seme-alabak. Jende askok utzi zien dirua aurrera egin eta negozioa berriro martxan jartzeko.

  • Patxi Bolano Bonbak eta tiroketak, Irunen

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Bonba-hotsak gogoan ditu oraindik. Cascadan bizi zirenean, etxea tirokatu zuten erreketeek. Gizonak minara sartzen ziren. Ardiak hiltzen zituzten, jateko. Ogirik ez zuten. Irun erre zutenekoa.

  • Valentin Ibabe Gerran galdutako behiak

    Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio

    Gerraostean, ez zegoen lanik inon, eta berak baserriko lanetan eta ikazkintzan jardun zuen. Maiatzean prestatzen zuten egurra, eta abuztuan txondorrak piztu. Aita gazterik hil zitzaion eta berak ez zuen ezagutu. Sei anai-arreba izan ziren. Gerra denboran, ganadu batzuk kendu zizkieten etxetik. Esne-behiak jarri eta esne asko zutenean, behi-gazta egiten zuten.

  • Bittori Zabala Soldaduei nork esango ezetz?

    Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain

    Etxean, soldaduak izan zirenean, beldurra izan zuten hasieran. Nork esango ezetz haiei? Beste etxe batzuetan ere izan ziren soldaduak; eta, haietako batzuetan, lapurreta handiak egin zituzten. Inork ez zien aurre egin haiei, errespetua jartzen baitzuten.

  • Teresa Jaio Gerran ihesi Kantabriara

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Karrantzan egon ziren hilabete batzuk, eta handik Kantabriako Cartes herrira joan ziren. Santurik gabeko eliza batean egon ziren. Esnea ematen zuen behia kendu zieten soldaduek.

  • Luis Irazola Aita Bilbotik Durangora bizikletan, nahiz eta ez jakin

    Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango

    Bilbon zeudela jakin zuten Durangoko etxea errekisatu egin behar zietela. Orduan, aitak bizikleta bat hartu (ez zekien ibiltzen) eta Durangora itzuli zen. Auzoko emakume lotsagabe bat aurkitu zuen etxearen jabe egin nahian, eta airean bidali zuen. Denak itzuli zirenean, katua aurkitu zuten ate aurrean miauka.

  • Apin Urreta Etxea errekisatu eta hil arte bertan bizi

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Gerrak bete-betean harrapatu zuten eta auzokoekin batera, buztarri eta etxeko gauzak hartuta, Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren. Etxera bueltatzerakoan, beraien etxe bat (baserria barik, beste bat) errekisatuta izan zuten. Herrian gelditu ziren karlistek agintzen zuten herrian. Bere aitaginarreba gorria zelakoan, kartzelara sartu zuten. Etxea errekisatu ziena hil arte bizi izan zen bertan.

  • Txomin Aranbarri Baserri asko konfiskatu zituzten

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

    Baserri asko konfiskatuta egon ziren; kanpora ebakuatu behar izan, eta herrira bueltatutakoan, etxea okupatuta aurkitu zuen jende askok. Beraien etxea oso ondo aurkitu zuten. Inongo diru barik, bizi berri bati eman zioten hasiera.

  • Isidro Ugarte Amaren jaiotetxea milizianoek erre zuten

    Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango

    Gerra sasoian bere amaren jaiotetxea, Izurtzako Ortuzar, milizianoek erre zuten. Alde egiteko esan zieten eta ez zutenez kasurik egin, erre egin zieten etxea. Josteko makina baino ez zuten atera. Beste etxe batera joan ziren, eta etxe hura ere erre egin zuten.

  • begona-monasterio Emakume abertzaleak

    Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo

    Bere aitak Erremedio kalean zuen tailerra. Josteko makina kendu zieten gerra sasoian. Batzokia errekisatu egin zuten; eta bertara deitu zuten haren ahizpa. Nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean, Lamerara joan behar izaten zen garbitasunak egitera. Berarekin batera, berarekin josten ikasten zebiltzanak ere egon ziren.

  • Espe Gonzalo Gerra garaian ihesi; etxea obusek puskatuta

    Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo

    Gerra sasoian, gaztetxoa zen. Aita ebakuatuta egon zen, Frantzian, bost hilabetean. Ama eta bera gaizki ibili ziren; osabaren etxera joan ziren, Mundakara. Aita bueltatu zenean, etxea obusek hautsita zegoen.

  • Tere Irazola Orue baserria; taberna-ostatua izan zuen

    Tere Irazola Etxebarri (1926) Amorebieta-Etxano

    Pasiotarren komentua dagoen tokian, Orue izeneko etxea zegoen, bere amaren jaiotetxea; eta, gerra denboran, apurtu egin zuten. Gerraostean, familia luzaroan egon zen txabola batean. Komentua egiten ziharduten langile giputzak Tereren taberna-ostatuan zeuden ostatu hartuta. Autobideak kendu zion taberna Tereri.

  • begona-ponziano 'Errite Deuna' ontzia ostu

    Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo

    Ontzioletan baserritar askok egiten zuen lan. Hasieran, belaontziak egiten ziren; eta, gero, motordunak. Eurek ere izan zuten motorduna, 'Errite Deuna'. Harrapatu egin zieten gerra denboran.

  • 1168 Muñoatarren inguruko kontuak

    Manuel Iraola Goenaga (1926) Bidania-Goiatz

    Muñoatarren inguruko kontuak. Nazionalistak ziren eta gerra denboran herritik alde egin zuten semeek, baina aita harrapatu egin zuten. Inguruko baserri gehienetan maizterrak ziren eta Muñoa hori zen etxejabea. Gerra denboran harrapatu zutenean, balore guztiak kendu zizkioten eta geroago enkantean jarri. Muñoatarrek euren sepultura dute elizan.

  • Delia Huici Bueltan, altzaririk ez: errekisatuta

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Irunera eta handik Donostiara. Handik tranbian, aitonaren etxera: Karrikara. Altzariak kendu egin zizkieten; bizilagunak hainbat gauza gorde zizkien. Harreman ona zuten bizilagunarekin. Donostiako osabak errenta ordaintzen jarraitu zuen urtebetean, baina etxean beste familia bat sartu zuten nagusiek.

  • Ramon Huici Andoaina itzuli eta etxea hustuta topatu

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    Gerra garaian batetik bestera ibili ziren, eta hizkuntzekin nahasketa handia izan zuen. 8 urte zituela itzuli ziren Andoaina; aitonarekin bizitzera joan ziren orduan, beraien etxean zegoen dena lapurtu egin baitzieten. Gerora ikusitakoarekin, konturatu ziren bizilagunak izan zirela lapurrak.

  • Bixente Lizaso Gerra hasieran, baserria bonbardatu

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Etxetik irteteko abisua jaso zuten gerra heldu zenean, bonbardatu egin behar zutela eta. Basoan ezkutatu ziren eta handik ikusi zuten baserria Oriamenditik eta Santa Barbaratik kanoiz bonbardatzen. Ez daki ondo zein bandotakoak ziren batzuk eta besteak, baina beren etxe ondoko frontean zeudenak erreketeak zirela badaki. Etxeko oilo eta oilasko guztiak jan zizkieten.

  • Bixente Lizaso Baserria guztiz txikituta kanoikadekin

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Bixenteren baserria txikituta geratu zen kanoikadekin. Berriz eraiki zuten gurasoek. Bitartean, Gurutzeaga eta Zugatzeta baserrietan egon ziren. Baserri bateko alaba bat hil eta beste batek begia galdu zuen. Soldadu bat ere hil zen euren etxe ondoan. Astoak ere azken berdina izan zuen.

  • Gregorio Biteri Mendieta Nafarratetik Elosura

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Nafarrateko etxea galdu zutenez, Elosun hartu zuten beste etxe bat errentan. Gerra denboran, Gregorioren etxekoek lagundutako abade zaurituak gerraostean agurrik ere ez omen zien egiten. Bilbotik itzuli eta gero, Gregorioren osaba preso hartu zuten.