Ondasunen galera
-
Gerraren ondorenean, tuberkulosia
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Etxearekin batera, negozioa ere erre zitzaion familia bati. Familia horrek tuberkulosiaren izurria ere jasan zuen geroxeago. Tuberkulosi izurri larria izan zen orduan.
-
Aitaren baserrira babes bila
Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate
Loretoki etxean oiloak eta untxiak zituzten. Ortuan hazitako marrubiak ospitalera saltzen zituzten. Gerra auzora zetorrela eta, Erenuzketa baserrira joan ziren babestera. Han pasatu zuten hilabetean euren etxea garbitu egin zieten. Arrasateko guduari buruzko azalpenak.
-
Lekeitiora heldutakoan dirua farolan ezkutatu
Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio
Gerra sasoian, Santoñatik Lekeitiora bueltatu zirenean, dena kentzen zutela-eta, zuten diru guztia ezkutatu zuen farolaren barruan. Hala ere, ikarak jota, entregatu egin zuen. Zuten guztia txalet batera entregatu behar izaten zuten.
-
Herria nolakoa zen; udaletxea erre zutenekoa
Juan Iturria Astiazaran (1921) Zarautz
Auzoetan, denek ezagutzen zuten elkar. Azoka non izaten zen. Plaza dagoen lekuan, lehen finka bat zegoen. Udaletxearen eraikina alondegia zen. Udaletxea erre egin zuten gorriek. Honen inguruko kontuak.
-
"Lazpiur y Linazisoro" zapata-lantegia
Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara
Aitajaunak eta aitak zapata-lantegi bat ipini zuten martxan. Egoera txarrean zegoen Mendibil lantegia, eta beraiek hartu zuten. Lantegiak Gerra Zibilera arte iraun zuen, baina orduan Antzuolako Telleria jeneralak errekisatu egin zuen. Gerra ostean, guztiz txikituta zegoenean, berreskuratu ahal izan zuten.
-
Etxeetako gauzak errekisatzen Soraluzen
Agustin Otadui Arrasate (1920) Berriz
Etxetik joan zirenei gauzak errekisatzen aritu zen Soraluzen. Koartelera eramaten zituen.
-
Gerratean etxean zituen bi soinuak kendu
Bonifazio Arandia Uriarte (1909) Igorre
Erosi zuen soinu zahar baten inguruko kontuak. Sitsak jan zuen eta saldu egin zuen. Gerra sasoian etxean zituen bi soinuak ostu zizkioten.
-
Errepresioa eta lapurretak herrian
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Gerra garaian, Lezon etxeko gizonak kalean erabiltzen zituzten instrukzioa ikasten. Mirenen etxea erabat hustu zuten, barrukoa lapurtuta, eta erbestetik itzuli zirenean, beste batzuk bizi ziren etxe hartan. Aita begiz jota zuten alde batekoek zein bestekoek.
-
Gerra sasoian etxeetan sartzen ziren; jendea herritik ihesi
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Gerra sasoian Lasarten bizi ziren, kalean. Jendea etxeetara sartzen zela eta, beldurrez, Etxetxo baserrira joan ziren. Jende askok alde egin zuen herritik. Bere adineko batzuk, garai hartan ume zirenak, Errusiara edo kanpoko beste herrialde batzuetara bidali zituzten. Etxe guztietako ateak irekitzen zituzten, baina justu eurena eta maistrarena ez zituzten ireki.
-
Gerra garaiko bizipenak
Juli Uriarte Otazua (1916) Fruiz
Gerra garaiko bizipenak. Etxetik irteten zirenean, tiroak. Gero kanoikadak. Etxetik alde egin behar. Bikote bakoitzak ganadu pare bakarra eduki zezakeen. Beraiek bi pare eduki zituzten, bera ere ordurako ezkonduta zegoelako. Bi ume zituen eta senarra frontean. Ez zuen haren berririk izan denbora luzean. Burdinazko gerrikoa.
-
Batailoiak eta ganadua
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Batailoiak baserrian zeuden bitartean, ganadua egunean zehar kanpora ateratzen zuten, arriskutik aldentzeko. Bukaeran, ganadua kendu egin zieten. Soldaduek ordaindu egiten zuten jaten zutena, nahiz eta diru horrek geroago baliorik izan ez.
-
Apirilaren 20ko bonbardaketa
Juan Irazabal Aranzabal (1922) Elgeta
Apirilaren 20an, bonbardaketa gogorra izan zen. Abioiek egiten zuten ibilbidea kontatzen du. Zanga batera joan ziren babestera, baina etxera bueltatu ziren ama eta bera. Abioiak gainetik pasatzean, haizearekin, ezkaratzeko leihoak apurtu zituzten. Ganadua galdu arren, ez zuten inongo kalte-ordainik jaso.
-
Uzarragako eskola; maristak
Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola
Uzarragako eskola. Zer ikasten zuten bertan. Maristak: eskola; komentua... Gerraostean, ume asko maristen eskolara joan ziren. Fama handia zuten inguruko herrietan ere. Bergarako Elementala. Maristen komentua nola erre zen.
-
Mutikotan epaitua
Felix Arregi Zendoia (1925) Oñati
Bere etxeko aldeko denda, Lasena, konfiskatu egin zuten "liberadoreek". Baita bizikletak alokatzeko beste denda bat ere, Kale Zaharrean. Lapurreta inozo batengatik norbaitek salatu zituen Felix eta bere lagun batzuk, eta Donostiako adin txikikoen epaitegira eraman zituzten. Tribunalak absolbitu egin zituen.
-
Bandera desagertu gerra denboran
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
Ermuko udaletxean bandera bat zegoen, dantzariek-eta erabiltzen zutena. Gerra denboran desagertu egin zen.
-
Pianoa kendu batzokitik
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
Bizente Olañeta falangeko buruzagiak batzokiko pianoa kendu eta Don Teodororen etxeko saloira eraman zuen. Handik urte askora itzultzeko ahalegintxo bat egin zen; baina ahalegina ez zen gauzatu.
-
Dena harrapatu gerra denboran
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
Dena harrapatu zieten gerra denboran: gutunak, altzariak, mantak... Eskerrak berak zilarrezko diruak gordeta zituela. Horrek salbatu zuen familia.
-
Batzokia "botín de guerra"
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
Batzokia "botín de guerra" deklaratu zuten eta Armada eta Guardia Zibila egin ziren haren jabe.
-
Batzokia gerrako harrapakina
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
"Botín de guerra" deklaratu izan ez balute batzokia, berreskuratu ahal izango zuten. Franco hil zenean, indarrez hartu zuten. Hondatuta zegoen dena. Diru mordoa gastatu zuten batzokia konpontzen.
-
Etxetik irten beharra
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Frontea etorri zenean, amagaz batera, bera eta auzoko batzuk Ariatzarantz bajatu ziren eta handik Okara joan ziren, Okako Arandian; Muxikarako bidea zarratuta zegoen. 8 bat egun egin zituzten bertan. Etxetik derrigorrean egin behar izan zuten alde; auzoko beste askok ere alde egin behar izan zuten. Etxera bueltatzerakoan, mantak eta balak baino ez zituzten aurkitu; ez zegoen ezer. gero auzoko beste etxe batean ere egon ziren.


