Ondasunen galera

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Kurtzalde taberna

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Etxea sutan zegoela, ganaduak ukuilutik irten ahala, erreketeek tiroz hil zituzten denak, 10 ganadu buru. 8 urte zituela, familiak Kurtzalde taberna hartu zuen, eta taberna, ganadu eta soroetatik bizi izan ziren.

  • Julian Astola Argoitia Etxeko behor guztiak gerran galdu zituzten

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Etxeko behorrak gerra denboran mendian ezkutatu ziren. Etxean gordeta zituzten pare bat ere kendu zizkieten, baina horiek ordaindu egin zizkieten. Soldaduak, alde bietakoak, ondo portatu omen ziren Julianen etxekoekin.

  • Juana Elorza Beitia Artaldea kendu zieten gerran

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerra denboran beraien aita mendira joan zen ardiak eramatera, bertan utzi eta hurrengo egunean bila joateko. Baina milizianoek mendia hartu eta ardiak ere hartu zituzten. Beheko partea erreketeak hartu zuten. Aita erreka baten gorde zen, gaua ere han pasatu zuen. Sekula gehiago ez zituzten ardiak ikusi.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketatik Frantziara joan arteko uneak

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, etxea galdu zutenez, San Juan Ibarrako kondearen etxera joan ziren. Han lau etxe zeuden. Lehen gaua bertan pasatu zuten eta afaltzeko arroz-esnea eman zieten. Hurrengo egunean, Legarreta garraiolariarekin Bilbora joan ziren. Amak abortua izan zuenez, gurasoak Busturiko baserri batean egon ziren. Han, Bilbon, umeak itsasontzi batean sartu zituzten.

  • Iñaki eta Rosarito Jende asko etxe barik

    Iñaki Solaguren Basabe (1930) Gernika-Lumo

    Herritar asko etxe barik gelditu ziren; hori dela-eta, estatuaren etxeak eraiki zituzten. Iñakiren etxekoek juntetxeko etxea utzi zuten eta Erdiko Kalera joan ziren errentan.

  • Kruzita eta Jesus Bonbardaketa ostean: zerua goian eta lurra behean

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan, Kruzitaren eta Jesusen familiak, bienak, etxe barik gelditu ziren. Ezin izan zuten ezer salbatu.

  • Kruzita eta Jesus Beraien tailerrean jarri zuten lehen zinema

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan batzokia erre egin zen. Elvira Iturriren txaletean, falangisten egoitza jarri zuten, Kruzitaren aitaren tailerraren aurrean. Euren tailerrean, zinema-aretoa jarri zuten, Gernikako lehena.

  • Julio Onaindia "Hori zerrie errekiseok? Etxie be ein biok, gizona"

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Nabarnizera joan ziren Julioren etxekoak. Baina, handik hilabete pare batera, ama eta arreba Gernikara bueltatu ziren. Ondasun gehienak errekisatu egin zizkieten. Bere amak etxeko leihotik bertatik entzun zien errekisatzen zebiltzanei, negozioaz gain etxea ere errekisatu egin behar zitzaiela esanez.

  • Juanita Bergara Bizikletak eta txahala konfiskatu zizkieten

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Etxean bi bizikleta zituzten, bere nebak Gernikako eskolara joan zitezen, eta kendu egin zizkieten. Etxeko txahalik onena ere eraman zieten. Gernikara etortzeko Lorategietan uzten zituzten zapatilak; haraino abarketekin etortzen ziren.

  • Serapio Undabarrena Bonbardaketaren eguna, arrosarioa errezatzen eta leihotik begira

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Zazpi urterekin hasi zen eskolan, Gernika erre eta egun gutxira. Goizeko bederatziak inguruan hasi ziren aeroplanoak pasatzen, beraiek etxe barruan amarekin arrosarioa errezatzen zeuden bitartean. Etxetik ikusten zuten nola erretzen zen Gernika. Mendatako jende asko hil zen, euren etxea ere errekisatzekoak ziren, baina azkenean libratu egin ziren.

  • Serapio Undabarrena Milizianoak baserriak errekisatu arren, auzolanean aurrera

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Milizianoek auzoko etxe batzuek errekisatu eta ganadua eta tresneria ugari eraman zuten beraiekin. Aita inguruko baserrietako jendeari laguntzen ibiltzen zen, denen artean erosten zituzten behiak, ermandadearen bidez. Goserik ez zuten pasa, baserrian beti zegoen zerbait jateko, berdurak, taloa...

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Zazpi hilabete etxetik alde eginda

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Fronteak zazpi hilabete iraun zituen inguruetan (Kalamuan). 1936ko urrian hasi eta 1937ko apirilera arte. Jesusa eta familiakoak etxetik alde eginda egon ziren zazpi hilabetez, milizianoak egon zirelako euren baserrian. Ganadu batzuk eurekin eraman zituzten, baina beste batzuk milizianoek erosi zizkieten "diru zurixagaz", Euskadiko diruarekin. Itzuli zirenean etxea nola zegoen.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Taberna eta denda gerra aurretik, gerra garaian eta ostean

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Gerra garaian milizianoek hartu zituzten taberna eta denda. Aitak etxe aurreko putzuan gordeta zituen ardo batzuk, baina haiek ere aurkitu zituzten. Gerraostean estraperloa. Gauza batzuk ezin ziren eduki eta inspektorea zetorrenean ezkutatu egiten zituzten.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Soldaduek baserria hartu

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Mari Karmenek sei-zazpi urte zituela etorri zen gerra. Gerra sasoian soldaduak sartu zitzaizkien etxera, eta alde egin behar izan zuten handik. Zuloeta baserria soldaduen kuartela izan zen denbora batez. Amaren senide batzuen baserrira joan zen familia. Han gau bat egin, eta, gero, Xemeingo sakristauaren etxean egon ziren sei hilabetean. Sakristaua beraien esne-bezeroa zen.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Sei hilabeteren ostean, baserrira bueltatu

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denborako kontuak. Sei hilabete egin zituzten etxetik kanpo. Soldaduek baserria utzi zutenean, etxera bueltatu ziren. Soldaduek etxea apurtuta utzi zuten. Etxe aurreko patina (putzua) munizioz beteta utzi zuten.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Soldaduei jatekoa prestatu behar

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denborako kontuak. Zuloeta baserrira soldaduak sartu zireneko kontuak. Soldaduek auzotik lortutako oiloak ematen zizkioten Mari Karmen amari, eta amak jatekoa prestatu behar izaten zien. Ganadu batzuk beraiekin eraman zituzten Xemeinera, eta beste batzuk, berriz, senide batzuen baserrira.

  • 1360 Gerra (II): ganaduari gertatutakoa

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Ganadua hartu egin zioten jendeari. Juanen familiak laguntza izan zuen bere behiak mantentzeko. Behia saltzeko gertatutakoak. Behiak nola babesten zituzten, ez lapurtzeko.

  • Fermin Larrarte Bere baloiaren historia

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Bere baloiaren historia. Milizianoek kamioia kendu zieten, gerra garaian. Erreketeak sartu zirenean, kamioia berreskuratu zuten, eta bertan zegoen baloia.

  • Anastasio, Paul eta Edurne Emakume abertzaleei ilea mozten zieten

    Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño

    Gerra garaian abertzaleen ondasunak errekisatu egiten zituzten eta "Círculo carlista" Angulo abertzalearen txaletean jarri zuten. Anastasioren emaztearen izebari ilea zerora moztu omen zioten bertan, emakume abertzale baten etxean lanean jardun zuelako. Edurnek kontatzen du bere bi ahizpa ere ilea mozteko eraman zituztela, baina azkenean libratu egin ziren.

  • Lizarragako baserria

    Katalina Tabar Juanche () Etxarri Aranatz

    Lizarragako baserria Irura da. Hura erre egin zen, eta Katalina ezer gabe geratu zen, estatuarentzako geratu zen dena.