Ondasunen galera

  • Benita Goikuria Egiluz Abere guztiak kendu, osabaren artaldea izan ezik

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Francoren tropak Zeanurin sartu zirenean, etxetik arrapaladan irten behar izan zuten abereak bertan utzita. Auzoko gizon batek Ipiñaburuko ganadu denak jaregin zituen hurrengo egunean. Euren baserriko ganaduak harrapatu eta hiltegira eraman ei zituzten handik laster Bilbora. Osabaren artaldea, berriz, salbatu zen. Aita etxera itzuli zenean, oilaloka bat bakarrik aurkitu zuen. Izarak eta horrelakoak ere harrapatu egin zizkieten.

  • Benita Goikuria Egiluz Aitaren bizargintzako tresnen historia

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Aitaren bizargintzako tresnak baserrian geratu ziren arrapataka ihes egin zutenean. Benitaren ahizpa Villaron (Areatza) zegoen, neskame aberats-etxe batean. Egun batean, aleman batekin agertu zen motorrean Ubiden. Gero Gasteizera joan ziren aitarendako bizargintza-tresnak erostera. Pentsatzen du ugazaba aberatsaren ekimenez gertatu zela hori. Gero, jende askori mozten zion ilea, soldaduei ere bai.

  • Enrike Ardanza Ebakuazioan ganaduak etxetik atera behar

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Gerra sasoian, ganaduak atera zituzten etxetik aitak eta seme bik. Lehenengo Zornotzara eraman zituzten eta gero Sopuertara. Sopuertan esnea saltzen zieten soldaduei, askotan urarekin nahastuta.

  • Andone Bidaguren Diru barik; kartzelako gutunak

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

  • Rafa Armendariz Etxe barik alde batetik bestera

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Etxea erre zietenez, 6 urte pasatu zituzten Foruan; Tiloetako Martin Berasaluzeren etxean egon ziren gero, hilean 25 ogerleko errenta ordainduz. Azkenean, sindikatuko etxeak egin zituztenean, bertara joan ziren. Kaltzada egoitzara joan arte, bertan bizi izan zen.

  • Rafa Armendariz Errekisatutako etxeak

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Hainbat etxe errekisatu zituzten Gernikan: Seber Altuberen txaleta "Guardia de asalto" eta "Auxilio social" jartzeko, postetxerako beste bat, Elbira Iturrirena falangistentzat... Baserritar askori produktuak errekisatzen zizkieten.

  • Maria Luisa Olaeta Gernikatik Belendizera alde egin behar

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Don Tello kalean bizi zirenez, San Juan Ibarran jolasten zuten, eta karmeldarren ikastetxera joaten ziren. Bonbardaketan etxe barik gelditu ziren eta amaren jaiotetxera Belendizera (Arratzu) joan ziren.

  • Bidaurre Iraola Etxea konfiskatzea

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Gerran jende askori konfiskatu zizkien etxea eta ondasunak.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Ganadua errekisatu

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerraostean, ganadua errekisatu zien.

  • Juan Padilla Soldaduek baserritarrei errekisatu

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Gerrako soldaduak etxerik etxe joaten ziren jateko bila; eta, askotan, behia edo txerria ere kentzen zuten jan ahal izateko. Beraiei txerria errekisatu zieten. Aitak kapitainarekin egin zuen berba eta azkenean, txerria hil ostean, zati bat eman zieten beraiei.

  • 1559 Gerraostea: beldurra nagusi

    Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia

    Zumaian hilabete egin zuten. Trenik ez zegoen. Gerraostean beldurrez bizi ziren. Beraien eraikinean maistra errepublikar bat bizi zen; etxea hustu egin zuten, eta prezintatu. Euskaltzalea izatea aski zen etxea ixteko. Jende asko joan zen Donostiatik ihesi, kaitik baporeetan, Bilbo aldera...

  • JL Mendizabal Gerratik bueltan etxerik eta lanik gabekoak

    Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia

    Beraien familian ez zen inor joan borrokara Espainiako Gerra Zibilean. Asko etxe barik gelditu ziren, gerratik bueltan etxea hutsik aurkitu baitzuten. Beste askok lana ere galdu zuten, nagusiak ez baitzuen langilea berriro hartzeko derrigortasunik. Abertzale askok, "gorriek", etxebizitza lortzeko arazoak ere izan zituzten.

  • joxe aranzadi Urrezko erlojua eta "Niño Jesusa" baratzean txikituta

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Gerra garaian Altzagara joan ziren etxekoak. Etxera bueltatu zirenean, etxean falta zitzaizkien hainbat gauza baratzean aurkitu zituzten txiki-txiki eginda; tartean, amak Mexikotik ekarritako urrezko erlojua eta amak debozioa zioen Pragako "Niño Jesusa".

  • MirenEgana Aitaginarrebaren inprenta eta etxea gerran lapurtu zuten

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere aitaginarrebak gerra aurretik eraiki zuen elkarrizketa garaian bere etxea zena. Bertan zuen inprentako tailerra. Gerran etxean zuten guztia lapurtu zioten: igogailua, berogailuak, harraskak... Espainiako beste inprenta batzuetan egon ziren.

  • Bonbardaketaren eguneko oroitzapenak

    Maria Iturbe () Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eguna zelan bizi zuen kontatzen du. Su-bonbaz eta metrailadorez eraso zioten. Babeslekutik irten ostean, dena erreta eta hildakoen gorpu asko kalean zehar barreiatuta aurkitu zituzten. Etxe barik gelditu zirenez, baserri batera joan ziren.

  • Kartzelatik Gatzagara itzulera

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Kartzelatik irten zenean, Gatzagara itzuli eta beraien etxea beste batzuen esku zegoen. Etxea berreskuratzeko egin behar izan zituztenak.